header image
Sarea
Aurkezpena
Helburuak
Metodologia
Ekintzak
Finantziazioa
Sareak
Parte-hartze
Boluntariotza eta lanbide eskaerak
Datos
Baliabideak
Berriak
Erakundeak
Loturak
Dokumentuak
Agenda
Kontaktu
Zona formación
Grupos de Trabajo
Cursos
Presentación
Agenda
May 2012
M T W T F S S
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3
Aurkezpena PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Asteazkena, 2007(e)ko abendua(r)en 12-(e)an 06:41etan
1994ko ekainaren 29an eratu zen Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Sarea. Izaera oso ezberdineko entitateak biltzen dira bere baitan, gehienak gizarte esku-hartzearen alorrean esperientzia luzekoak, 1983an Gizarte Zerbitzuen Foru Legea onartu baino lehenagotik ere.
Sarea osatu zuten elkarlanean sinetsi zutelako, entitateen, instituzioen  eta pertsonen arteko lankidetzan eta kooperazioan. Azken batean, funtsean helburu bera dute denek: bazterketaren aurkako eta pertsonen duintasunaren aldeko lana. Bere sorrera hurbiltze, sinergien bilatze eta elkarlan prozesu jarraitu baten fruitua izan zen. Prozesu hartan harreman eta elkarlan ugari gauzatu ziren, elkarretaratzeak foro ugaritan eta entitateen arteko koordinazio, elkarlan, laguntza eta aitorpen ohitura bat sortu zen.
Esperientziatik beretik eta filosofia zein helburu komun haietatik hasita, Sarearen sorrera planteatu zen. Izan ere, aurrerapauso baten gisara ikusi zen gizarte ekimenak hartzen zuen gunea sendotzeko bidean, gure gizartearengandik baztertuak gelditzen direnekiko elkartasunaren garapenari dagokionez. Honela, Sarearen baitan biltzen diren entitateak aspalditik egiten ari diren zereginaren instituzio- eta antolaketa-baieztapena besterik ez da.
Sarearen aberastasuna bere aniztasunean datza, hain zuzen ere. Aniztasuna esku hartzeko moduetan, hauek osatzen duten pertsonengan, helburuetan islatzen da; baina hauek guztiak aldi berean elkarri sendoki lotuta daude, edozein bazterketa motaren aurkako lanaren bidez, pertsonen duintasunaren aldekoaren eta abarren bitartez. Izan ere, aniztasun honi esker, eta honen barnean ordezkatzen diren kolektibo nahiz pertsonei esker, Sareak bazterketa egoeren ikuspegi osoa eskaintzen ahal du, beste erakunde batuetatik zuzenki sumatzen benetan zaila dena.
Azken eguneratzea hemen: Astelehena, 2010(e)ko abuztua(r)en 16-(e)an 23:00etan
 
Red navarra de lucha contra la pobreza y la exclusión social