header image
Helburuak PDF Inprimatu E-posta

ZAREAREN ZEREGINA

Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Sarea irabazi asmorik gabeko entitateen elkarte horizontala da. Pobrezia eta bazterketari dagokienez, bere helburuak dira gizartea sentiberatzea, politika publikoak aldarrikatu eta bultzatzea: kalitatezkoak,  parte-hartzaileak, prebentiboak, egonkorrak eta globalak. Horretarako, sustatu nahi da komunitatearen beste sektore batzuen inplikazioa (hezkuntza, osasun, gizarte zerbitzuen arloetako profesionalak...; beste GKEak; politikoak, kazetariak, artistak...). Modu berean Sarearen zati diren entitateen arteko elkarlana sustatu nahi da.

SAREAREN HELBURUAK ETA XEDEAK

  • Nafarroako gizarte ekintzaren arloaren barnean lan egiten duten entitateen arteko elkarlan bideak sortzea.
  • Entitateen artean gizartearen arloko informazioa, solasaldiak eta ikerketak sustatzea, Nafarroako gizarte errealitatera hurbiltzeko modu globalean, hala nola elkartearen baitan dauden entitate guztiei informazioa helaraztea gizarte politiken gainean, udal, autonomia, estatu zein europar mailan.
  • Gure Komunitatean pobrezia eta bazterketa egoerak egotea ahalbidetzen duten egitura, lege edo antolakuntza akatsak aztertzea.
  • Pobrezia eta bazterketa egoeran dauden pertsonen aldeko presio, salaketa eta aldarrikapen lana bermatzea.
  • Argitara eramatea ezkutuan dauden pobrezia eta berdintasun ezaren egoerak, botere publikoek aitortu nahi ez dituztenak.
  • Helburu hauexek dituzten Europako zein Estatu mailako ekimenekiko elkarlana.
  • Prestakuntzan eta eztabaidatzeko foroetan elkarrekin aritzea, gizarte errealitatea ezagutzeko eta pobrezia gune berrien sortzea saihesteko edo apaltzeko, hala nola badaudenen egoera hobetzeko.
  • Gizartea sentiberatzea eta hari informazioa ematea elkartearen helburuekin zerikusirik duten arlo guztiez.
  • Presio tresna gisa aritzea Udalerri, Foru Komunitate, Estatu eta Europar Batasunaren aurrean, pobreza prebenitu eta haren arrazoiak saihesteko moduko politikak indarrean jar ditzaten.
  • Solaskide gisa aritzea administrazio publikoen aurrean, gizarte ekintzari buruzko gai guztietan, elkarteari aukera eman eta egoki jotzen den guztietan.
  • Arestian aipatutako helburuekin bat datorren bestelako ekintzak egitea.
  • Pobrezia eta Gizarte Bazterketa arloko bestelako jarduerak eta ekintzak garatzea.

 

Noiz aldatua ( 2008-(e)ko mayoren 27-(e)an )