Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Sarea 1994ko ekainaren 29an sortu zen, pobrezia eta gizarte-bazterketa desagerrarazteko lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakundeen elkarte horizontal gisa.
Gaur egun, egoitza Nafarroan duten 32 gizarte-erakundek osatzen dute.
Irabazi-asmorik gabeko erakundeen talde horizontala da, eta, pobreziaren eta bazterketaren fenomenoari dagokionez, helburu hauek ditu: gizartea sentsibilizatzea eta kalitatezko, parte hartzekoak, prebentziozkoak, egonkorrak eta globalak diren politika publikoak aldarrikatzea. Guzti hori, komunitateko beste sektore batzuen inplikazioa sustatuz (hezkuntzako profesionalak, osasuna, gizarte-zerbitzuak…; beste GKE batzuk; politikariak; komunikabideak;…) eta serako elkarlana suspertuz.
Pobreziaren aurkako Europako EAPN-Es sarearen barruan dago sarea. Sare hori 18 sare autonomikok eta Estatuko 14 erakundek osatzen dute.


Baloreak
- Horizontaltasuna
- Gardentasuna
- Erantzunkidetasuna
- Lankidetza
- Justizia soziala
Estruktura
Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Sarearen egitura elkartearen organoei buruzko Estatutuen 6. artikuluan dago jasota.
