2025eko apirilak 23an, Iruñan

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren nafarroako sarea apirilaren hasieran NUPek antolatutako “Gizarte zerbitzuek gizartearen arrisku berriei eman beharreko erantzuna” jardunaldian parte hartu genuen. Bertan, berriro ere, gure erkidegoan bizi diren bazterketa eta pobrezia egoeren aurrean beharrezko erantzunak aldarrikatu genituen.
Nahiz eta Nafarroak estatuko batez bestekoa baino adierazle sozial hobeak izan, pobrezia edota bazterketa soziala jasateko arriskuan dauden pertsonen %18,3ko murrizketa lehentasunezko erronka izaten jarraitzen du. Ehuneko handi horrek, AROPE tasaren osagai guztien goranzko joera kezkagarriarekin batera, gizarte eskubideetan inolako murrizketarik ez gertatzea eskatzen du.
Hori lortzeko, ezinbestekoa da herritar guztien arreta ziurtatzea. Pertsonen eskubideen eta duintasunaren onarpena, batez ere zaurgarritasun-egoeran daudenena, bermatuta egon behar da. Tamalez, esparru honetan giza eskubideak duten babes legalaren galera jada desberdintasunak larriagotzen ari ditu: gizarte bazterketa larriko egoeran dauden pertsona askok ez dute oinarrizko zerbitzu horietarako sarbide bermaturik. Legez araudi argi eta zurrunek babesten ez dituztenez, badirudi eskubide horiek erabaki politiko eta, batez ere, ekonomikoen menpe daudela gero eta gehiago.
Duintasunak ez luke zenbakietara soilik mugatzen den kontua izan behar, eskubide horien garapenaren abiapuntua baizik. Ondorioz, horiek murrizteko edozein saiakerak gure aurkakotasun irmoa aurkituko du.
Premiazkoa da lehendik dauden gizarte-zerbitzuen multzoa indartzea eta sortzen ari diren gizarte-errealitateei erantzuteko baliabide berriak garatzea, gizarteratzeko eskubidea modu eraginkorrean gauzatu ahal izan dadin. Ez dugu erruduntasun amarruan erori behar, ez profesionalei, ezta pobrezia edota bazterketa sozialeko egoeretan dauden pertsonei ere. Egoera horien egiturazko jatorria kontuan hartuta, maniobrarako tarterik ematen ez badiegu, pentsaezina da emaitza positibo esanguratsuak lortu ahal izatea.
Sare gisa, gizarte-zerbitzu babesleen sistema baten alde egiten dugu, prebentzio-ekintzak lehenesten dituena leheneratze-ekintzen gainetik. Ez bakarrik egoera kronifikatuak ebazteko konplexuagoak direlako, baizik eta uste dugulako ez dela beharrezkoa pertsonak saihestu daitezkeen egoera negatiboen eraginpean jartzea. Eta laguntzen dituen pertsonen babes-sistema gisa finka dadila, gizartean sortzen ari diren gorroto-diskurtsoen aurrean. Beraz, gizarte zerbitzuak erreformatzeko agendaren buru izatea erabakigarria izango da gizarte bidezkoago eta berdintasunezkoago baterantz aurrera egiteko.
Sinatzen du: Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako sareko Zuzendaritza batzordea.