Hezkuntza

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borroka guztion esku dago, eta gizarte-eragile guztien partaidetzarik gabe, herritarrak barne, ezin dugu planteatu ere egin pobrezia desagertaraztea eta desberdintasunen amaiera.

Ikuspegia eta begirada aldatzea beharrezkoa da gizarte gisa planteatzen zaigun erronka hori betetzeko, eta hezkuntza eta sentsibilizazioa dira giltza.

Horretarako, Nafarroako pertsona ahulenen errealitatea ikusteko, pobreziaren arrazoiak aztertzeko, aurreiritziak baztertzeko eta berdintasun-giroa sortzeko guneak aurkitu behar ditugu.

Material didaktiko desberdina eskaini nahi diegu ikasleei, gogoeta eginaraziz eta jolastuz. Hezitzaileei lana erraztuz.

Horretarako, hiru faseko programazioa proposatzen dugu, jarduerak landu behar dituen taldearen errealitatera egokitzeko aukera ematen duena, errealitatearen azterketa egin eta haratago ikusteko tresnak eta ezagutzak eskainiz.

Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp