Era guztietako pobrezia eta gizarte-bazterketa desagerraraztea da gure lanaren ardatza.

Lan ildoak
- Gizarteratzearen alorrean jarduerak eta jarduketak garatzea
- Nafarroan gizarte ekintzaren sektore ezberdinetan lan egiten duten gizarte entitateen arteko elkarlanerako bideak ezartzea.
- Entitate ezberdinen arteko informazio trukeak, eztabaidak eta ikerketa sozialak sustatzea Nafarroako errealitate sozialera era global batean hurbiltzeko.
- Alor munizipal, autonomiko, estatal eta europarreko politikei dagokienez Sarea osatzen duten entitate guztiak informatuta izatea.
- Gure erkidegoan pobrezia eta gizarte bazterkeria egoerak indartu eta eusten dituzten gabezia estrukturalak, legislatiboak eta antolakuntzakoak aztertzea.
- Pobrezia eta/edo gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsona eta taldeen aldeko presioa, salaketa eta aldarrikapena egiten dela ziurtatzea.
- Ezkutatu diren pobrezia, desberdintasun eta desparekotasun egoerak ikusgarri egitea.
- Gizarte entitateek eta zaurgarritasun sozialeko egoera dauden pertsonek gizarteratzea bultzatzen duten jarduketetan parte har dezaten sustatzea.
- Elkarren artean heziketa jarduerak eta eztabaida foroak antolatzea errealitate soziala aztertzeko eta gizarte bazterkeriako foko berriak ager daitezen saihestea, bai eta dagoeneko existitzen diren egoerak hobetzeko moduak proposatzea.
- Udalen, Foru Erkidegoaren, Estatuaren eta Europar Batasunaren aurrean presio-tresna gisa jokatzea, pobreziari eta gizarte bazterkeriari aurre egiteko balioko duten politikak har daitezen lortzeko; asmoa haiek sorrarazten dituzten egiturak aldatzea da.
- Administrazio Publiko ezberdinen artean solaskide gisa parte hartzea gizarte jarduketarekin zerikusia duten gaietan, bertaratzea egokia dela irizten den foroetan parte hartuz.
- Lan ildo hauei dagokienez egokiak diren ekimen autonomiko, estatal eta europarrekin kolaboratzea.
- Iritzi publikoa informatzea eta sentsibilizatzea pobreziari eta gizarte bazterkeriari dagozkien esparruei buruz.
- Lehenago azaldu diren xedeak betetzeko beharrezkoak diren jarduketak gauzatzea.

Parte hartzea da pertsona esku-hartzearen erdigunean subjektu aktibo gisa kokatzea, bere egoera, prozesu, behar eta abarrekin bat datorren kontzientzia kritikoa garatzeko beharrezko tresnak bere eskura jarriz.
Ikusi nola lantzen dugun Sarean.