Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako sare adimen artifizialaren indarrak eta ahuleziak zein erronka etikoak aztertzeko jardunaldi bat antolatu du

Iruña, 2025eko irailak 15. – Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako sarea ospatu du gaur, irailak 15ean “Adimen artifiziala: aukera eta erronkak begirada arduratsu batetik” jardunaldia, gaiaren inguruko ezagutzak, erronkar eta aukerak aztertzeko momentua izan zen.
Saioan Eneko Osaba, Adimen Artifizialaren ikerlaria, gaiaren eta kontzeptuaren inguruko sarrera bat proposatu zien parte hartzaileei.
Eneko dioenez “Gure egunerokotasunean indar handia hartu duen hitza da, askotan hedabideetan eta eguneroko elkarrizketetan Adimena artifizialaren inguran hitz eginten dugu. Gure bizitza erraztu dezakeen teknologia berritzailea bezala aurkezten digute askotan baina, aldi berean, gure bizitzan izan dezakeen eraginaren inguruko kezka asko sortzen ditu. Kontua da Adimen Artifiziala dagoeneko gure artean dagoela, osasuna, hezkuntza, industria, artea edo komunikazioa bezalako sektore anitzak eraldatuz”
Jardunaldian zehar, Adimen artifizialaren eboluzioa historikoa aztertzeaz gain, erronka etikoen inguruan sakontzeko aukera izan zuten, bereizkeria edo bestelako sesgoak adibidez, sistemak bereizkeria horiek dituzten datuetatik ikasis gero bereizkeriak errepika ditzazke.
Gardentasun eta azalpen zailtasunak gehitzen zaizkio egoera honi, erantzukizun eta konfiantza haustura sortzen baitu erabaki batzuk hartzeko erabiltzen diren mekanismo komplexuak.
Funtsezkoa da, halaber, datuen pribatutasunari eta segurtasunari arreta ematea, datuen babesa eta informazio pertsonalaren erabilera etikoa bermatuz. Azkenik, IAk eragin nabarmena du enpleguan eta ekonomian; izan ere, automatizazioak langileek egiten dituzten zereginak ordezka ditzake, eta horrek ondorio zuzenak ditu lan-merkatuan.
Azkenik, sormenezko adimen artifizialeko hainbat tresna aurkeztu ziren, eta eremu profesionalean modu arduratsuan eta etikoan erabiltzeko duten ahalmena nabarmendu zen.