
Nafarroako GKEen Koordinakundeak (CONGDN), Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak (REAS Nafarroa), Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako Sareak, Nafarroako Desgaitasuna duten Pertsonak Ordezkatzen dituzten Entitateen Batzordeak (CERMIN), Nafarroako Gurutze Gorriak eta Nafarroako Adinekoen Konfederazioa (Tercer tiempo) hamalaugarren urtez, nafarroako herritarrak, errenta aitorpenean “helburu soziala” laukia markatzera gonbidatzen dute, baita gogorarazi nahi izan dute enpresak marka dezaketela Helburu Sozialetarako 0´7 laukia haien sozietateen gaineko zerga aitorpenean.
“Marka ezazu helburu sozialen X” lelopean, gaur goizean bildutako elkarteak, pertsona guztien bizitzan eragin handia duen ekintza xume hau egiteko deialdia egin dute.
Nafarroan, 255 mila aitortzaile baino gehiago helburu sozialetarako laukia markatzearen aldeko apostua egiten dute, gizarte bezala daukagun konpromezuaren adierazle argia izanez. Ala ere, 25 eta 34 urte bitartean dauden pertsonen %53a txuritan uzten dute laukia. Txuritan uzte hori, aurrez egindako aitorpenak direlako izan daitezke, edota pertsona askok ez dakitelako beren zerga esleipena alda dezaketela.
Garrantzitsua da baita, gure mezuak biziagotzea gazteriaren artean, 18 eta 25 urte bitarteko pertsona gehienak, askotan lehen aldiz egiten dutelako errenta aitorpena, ez dute ezer markatzen zerga esleipena aldatzen ez dutelako.
Gaur goizean bildutako elkarteek azpimarratu nahi izan dute erabaki hauen ondorioak:
- 2025ean, gizarte proiektuetarako, 13.858.750 euro bildu ziren. Helburu sozialetarako laukia markatzearen eboluzioa gorakoa izan da, 2010ean bildutako 5 milioi eurotik gaur egungo 13,5 milioietara.
- Pasaden urtean, bildutako 12,9 milioirekin desgaitasuna duten, bazterkeria egoeran dauden eta adinez nagusiak diren pertsonekin eta ingurumen eta nazioarteko lankidetza sustatzen duten programak finantziatzeko aukera izan genuen.
- 255.266 aitortzaileek, %47,82a, helburu sozialen laukia aukeratu dute.
“Marka ezazu helburu sozialen X” kanpainarekin erakundeek laukitxoa aldatzera animatzen dituzte herritarrak. Gainera aktore ezberdinen erantzukizunari so egin nahi izan diote, bai udaletxeen, bai administrazioaren erantzukizuna delako gizarteari eta enpreseei informazioa eskaintzea eta eskubidea betetzeko bideak eskaintzea. Aitorpena automatikoa bada, eta esleipena aldatu nahi baduzu, prozesua erraza eta azkarra izan behar da.
Laukitxoa markatzeko prozedura

Sozietateen gaineko zerga
Enpresak badaukate ere haien sozietateen gaineko zergan “Helburu sozialak” laukitxoa betetzeko aukera. Azkeneko aldian 278.750 euro bildu ziren, aurreko urtearekin alderatuz igoera ikus daiteke. Baina igoera positiboa izan arren, kalkulatzen da 3,5 miloi euro jaso ahal izan zirela. Elkarteak espero dute aurten beren mezua empresa gehiagotara iristea.
Eskaerak:
-Iruzurraren, ihesaren eta elusiofiskalarenkontraborrokatzea.
-Zerga sistema eraldatzea, diru-bilketahandiena eta ahalegin fiscal handienabatez ere ekonomiaerrealarengainegonezdadin, eta bai finantzaekonomiarenetekinen eta eragileengainekozerga-presioeraginkorrahanditudadin.
-Berdintasuna, ekitatea eta justicia sozialasortukodituenzerga-sistema bat eskatzendugu.
-Estatuaren tratamenduberaeskatzendugu; izan ere, zergadunekbiaukerakhautatzean, %0,7 ematealaukibakoitzari (Hau da %1,4 guztira)
-Ez aldatzea 7/2009 Legeanberretsitakoa.