Galdera egokia egiten ari gara?

2026ko urriak 15 Iruñan

“Pobreziaren egoera Espainian” izeneko XVI. txostenak, printzipioz, albiste onak adierazten dizkigu. Nafarroako erkidegoan pobrezia eta gizarte bazterketa datu gehienetan hobekuntza nabaritzen da 2025 eta gainera estatuko beste erkidegotan baina datu hobeagoak adierazten dira.

Hau da, beraz, albiste ona? Bai, eta aitortu behar dugu, baina ezin gara autokonplazentzian erori. ezin dugu bakarrik datuen onura begiratu, datu horiek pobrezia eta bazterketa sufritzen dutenen inguruan zer esaten diguten ikusi behar dugu.

Nafarroan, AROPE tasa %16,5 batean aurkitzen da. Hau da, 113.000 pertsona inguru daude bazterketa edo pobrezia egoeran. Datu honekin aski izan beharko genuke ulertzeko pobrezia ez dela gutxi batzuen gauza. Gure gizartearen errealitate garrantzitsu bat izaten jarraitzen du eta gizartearen eta politikaren erantzun egokia eskatzen du.

Gainera, ikuspegi historikoak behartzen gaitu urtebeteko argazkitik harago begiratzera. 2008an, AROPE tasa %8,6koa zen Nafarroan. Egun, 7,9 puntu gorago dago, %16,5eraino. Hemezortzi urtean ia bikoiztu egin dugu pobrezia edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden biztanleen ehunekoa.

Eta beste datu garrantzitsu bat badago. 2030 Agenda, ezarri zuen 2015eko AROPE tasaren murrizketa erdira iritsi behar zela. Momentu horretan %13,9koa zen. Gaur, helburu horretatik urrun gaude, egon beharreko tasatik 7,2 puntu gainetik goaz.

Estatuko batez bestekoaren gainetik jar gaitzakete eta, hala ere, onartu ezin dugun errealitate bat erakutsi. Izan ere, gizarte baten arrakasta ez litzateke neurtu behar soilik beste batzuekiko duen posizioagatik, baita egoera zaurgarrienean daudenei bizitza duinerako eskubidea bermatzeko duen gaitasunagatik ere.

Izan ere, pobreziak ez die pertsona guztiei berdin eragiten. Egoera jakin batzuek nabarmen handitzen dute atzean geratzeko arriskua.

AROPE tasa %21,4ra iristen da mendekotasuna duten haur eta gazteak dituzten familien artean; %32,7ra iristen da merkatuko prezioan alokairuko etxebizitza batean bizi direnen artean; %36,3ra igotzen da langabeen artean, eta %19,4ra desgaitasuna dutenen artean. Hiriguneetan bizi direnen artean ere handiagoa da, %18,8koa baita.

Datu horiek funtsezko zerbait gogorarazten digute: pobrezia ezin da diru-sarrera faltatik bakarrik azaldu. Zerikusia du etxebizitza egokia eskuratzearekin, enpleguaren kalitatearekin, hezkuntza aukerekin, osasunarekin, zainketekin, egoera administratiboarekin eta gizartean parte hartzeko benetako aukerarekin.

‘Espainiako gizarte-bazterketari eta gizarte-garapenari buruzko IX. txostena 2025’, gainera, Nafarroaren argazki bereziki kezkagarria ematen du: biztanleriaren erdiak baino ez du erabateko integrazio-egoera. Pertsona batzuek aurrera egiten duten bitartean, beste batzuk integrazio prekarioko egoeretarantz mugitzen dira. Eta bazterkeriarik latzenak ez du atzera egiten.

Horrek guztiak galdera aldatzera behartuko gintuzke. Agian kontua ez da jakitea datuak positiboak diren, Nafarroa beste erkidego batzuk baino hobeto edo okerrago dagoen edo zifrek urte batetik bestera behera egin duten. Geure buruari egin beharko geniokeen galdera askoz zorrotzagoa da: inor atzean gera ez dadin behar den guztia egiten ari gara?

Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Saretik uste dugu erantzuna adierazleetatik konpromisoetara pasa behar dela. Datuak hobetzea garrantzitsua da. Baina pertsonen bizi-baldintzak eraldatzea da benetako helburua.

Sinatzen du: Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako Sareko Zuzendaritza Batzordea – Batzorde Iraunkorra