Bazterketa egoeran dauden pertsonen defensa bermatzeko kalitatezko politika publikoak

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako saretik Nafarroako Gizarteratze Plan Estrategikoa eta Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa pertsona guztien eskubideak mantendu, defendatu eta errespetatzeko estrategiak izatea eskatzen du

Iruña – 2025eko urriak 10

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako sareaurria, pobreziaren aurkako hilabetea” aurkezteko prentsaurrekoa egin du, urriaren 17an den Pobrezia Errotik Ezabatzeko Nazioarteko egunaren inguruan sortzen den jardueraz betetako hilabetea.   

Federakuntzak, pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontra borrokatzen duten 35 elkarte dituelarik, pertsonen eskubideak bermatzen dituzten politika publiko eraginkorrak eta kalitatezkoak beharrezkoak direla aitortu dute.   

Idoia Oneca eta Maite Ziganda, Sareko Batzorde Iraunkorreko kideak, hitz egin dute prentsaurrekoan eta gogorarazi dute Nafarroako Gobernua hurrengo lau urteetan ongizatea eta inklusioaren sustapena bermatzera bideratu behar zuten bi tresna klabe: Gizarteratze Plan Estrategikoa eta Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa aurkeztu behar zituela.

“Saretik uste dugu, pobrezia arriskuan edo gizarte bazterketan dauden pertsonen kopurua %50ean gutxitzeko eta biztanleriaren ongizatea eta berdintasuna gizarte zerbitzuen sarbidean sustatzeko baliagarriak izan behar direla” aitortu du Maite Ziganda, Sareko partaidea.

Sareko parte hartzileak, anbiziohandiko, gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonen kopurua gelditzeko baliabide nahikoak dituen eta gaur egungo gizarte erronkei erantzunak ematen dieten planak izan behardirela aldarrikatu dute.  

Maite esanduen bezala “Saretik, bi zirriborroak aztertu ditugu eta berrikuntza gutxi dituztela uste dugu, gaur egungo erronkei ez diete erantrzun nahikoak ematen, markatzen dituzten helburuak zuhurregiak dira eta ebaluazio eta jarraipena egiteko sistema sendo baten falta ikusi dugu”

Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren kasuan, Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako saretik bi arazo nagusi nabarmendu dituzte, Hirugarren Sektorea gobernantza-sistemako solaskide gisa ez onartzeak eta fokua digitalizazioan gehiegi jartzeak, “pertsona askorentzat izan ditzazkeen ondorio kaltegarriekin”. 

Beste alde batetik, Gizarteratze Plan Estrategikoaren kasuan, Sareak eskatu du ikuspegi diferentziala indartzea, gardentasun eta komunikazio atal berezi  bat gehitzea, eta bere denbora-horizontea luzatzea.

“Proposamen guzti horiek dagoeneko helarazi dizkiogu Nafarroako Gobernuari, baina orain eragin gehiago izateko eta kontutan hartuak izan daitezen ekartzen ditugu” esan dute Saretik. 

Saretik, pobrezia eta bazterketa egoerekin bukatzeko eta nafarroan bizi diren pertsona guztiak zaintzeko politika publiko “ausarta eta eraginkorrak” behar direla errepikatu dute.

“Zenbakiak horrela aitortzen digute, eta Nafarroak estatuko batezbestekoak baino gizarte-adierazle hobeak dituela behin eta berriz errepikatuarren, topatzen dugun errealitatea ezberdina da, Nafarroan pobrezia egoeran dauden pertsonen portzentajea urtero handitzen da”, esan dute.

Datuak

Estatistika Instituto Nazionala egiten duen Bizi Baldintzen Inkestan argitaratutako datuek diotenaren arabera Nafarroako populazioaren %18,3a pobrezia arriskuan eta/edo gizarte bazterketan bizi da. Datuak %1,3 baten hazkundea seinalatzen dute, 2023ko %17,2tik 2024ko %18,3ra.  

2014tik ematen diren daturik okerrenak dira. Gainera, bigarren urtez jarraian, Nafarroak okerrera egin du AROPE tasaren indize guztietan (pobrezia eta gizarte-bazterketa neurtzen dituen Europako adierazlea).

Datu garrantzitsuenen artean:

  • Pobrezia adierazlea hazi da %14,2ra arte 2024ea.
  • Gabezia material eta social larria % 6,3koa da.
  • Haragi, oilasko edo arrain janari bat gutxienez bi egunetan behin lortzeko arazoak dituzten pertsonen kopurua gora egin du, 2023an %5,3 izatetik 2024ean %6,2 izatera.
  • Baita, altzari zaharrak edo hondatutak aldatzeko aukera ez duten pertsonen portzentaia hazi da: %17,2tik %18,5era urte batean.

Nahiz eta Bizi Bladintzen Inkestan adierazle batzuetan – etxebizitza temperatura egokian mantentzearena edota etxebizitza nagusiarekin lotutako gastuen ordainketan atzerapenak saihestea- obekuntzak adierazi, balantze orokorra okertze garrantzitsu bat adierazten du.

Azkenik, emplegu intentsitate baxua duten etxebizitzetan bizi diren pertsonen kopurua igo da, 2023an %7,9a zen 2024ean ordez %8,5 izatera ailegatu da.

Saretik egoera guzti horiek obetzen dituzten politika publikoen beharra errepikatu nahi izan dute. “Uste dugu Nafarroako Gobernua irmo jokatu behar duela eta aipatutako planak tresna nagusienetariko bat dira” azaldu dute.  

Urria, pobreziaren aurkako hilabetea

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako sarea hainbat jarduera antolatu ditu, urriaren 17an den Pobrezia Errotik kentzeko Nazioarteko egunaren hildora.

  • Urriaren 17an, Nafarroako Gizarte Erakundeen Plataforma osatzen duten, Nafarroako GKEen Koordinakundeak (CONGDN), Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak (REAS Nafarroa), Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako Sareak eta Nafarroako Desgaitasuna duten Pertsonak Ordezkatzen dituzten Entitateen Batzordeak (CERMIN), Nafarroako Parlamentuan elkartuko dira ekitaldi instituzionalean parte hartzeko.
  • Urriaren 22an, Civican aretoan “Gizarte-diagnostikoa eta politika publikoen ebaluazioa: ekintza eraldatzaile baterako oinarriak” izena duen jardunaldia burutuko da.  Desparekotasuna sortzen duen sistemaren eraldaketak bilatzeko politika publikoen garrantziaren inguruko hausnarketa eta eztabaida sustatzeko tokia izango da, baita eragin soziala eta ekonomikoa ebaluatzearen garrantziaz hitz egiteko aukera izango dugu.  
  • Urriaren 27an, tuterako Lourdes Gizarte Etxean familietan esku-hartze sistemikoaz hitz egiteko tailerra burutuko da. Tailerra, Olatz Ormaetxea psikologian doktorea eta familia- eta bikote-psikoterapeuta emango du.

Saretik gonbidapen irekia egin dute, “soilik kompromezuak hartzen dituen gizarte batekin lortuko dugulako Nafarroa justuago eta inklusiboago bat” aitortu dute. “Urria pobreziaren aurka” hilabeteak aldaketak posibleak direla oroitarazten digu, baina esfortzua eskatzen du, bai elkarteena, bai administrazioarena eta noski gizarte guztiaren kompromezua eskatzen du.