Gizarte diagnostikoa eta politika publikoen ebaluazioa: ekintza kritiko eta eraldatzaile baterako oinarriak

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako sarea “Urria, pobreziaren aurkako hilabetea” proiektuaren jardunaldi nagusia antolatzen du 

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako sareak gaur goizean “gizarte diagnostikoa eta politika publikoen ebaluazioa: ekintza eraldatzaile baterako oinarriak” izena duen jardunaldia Civican aretoan egin du. Jardunaldi hau “urria, pobreziaren aurkako hilabetea” proiektuaren barruan kokatzen da, urriaren 17an oroitzen den Pobrezia errotik ezabatzeko egunaren inguruan sortzen da proiektua.    

Jardunaldiari, Mª Carmen Maeztu Villafranca, eskubide sozialetako, ekonomia sozialeko eta empleguko departamentuko kontseilaria; José Ángel Andrés Gutiérrez, Caja Navarra Fundazioko lehendakaria eta Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako sareko lehendakaria Andrea Corera Ripodas hasiera eman diote.   

Maeztu Villafranca kontseilaria hirugarren sektoreko elkarteen lana aitortu nahi izan du eta pobrezia era integral batean gainditzeko, administrazioa eta elkarteen arteko harremana eta kooperazioaren garrantzia nabarmendu du.

Era berean, politika publikoen analisia eta neurketaren garrantzia nabarmendu du, horien efikazia obetzeko bide bakarra izanik eta erantzun egokiagoak lortzeko aurrera pauso izanik. 

José Ángel Andrés Gutiérrez, Caja Navarra funzaioko lehendakaria, aitortu du baita bere elkartea ere diagnostikoaren eta ebaluazioaren garrantzia partekatzen dutela. “Nafarroa osoko bizi kalitatea obetzearen aldeko apustoa egin nahi dugu, zaugarritasun egoeran dauden pertsonen egoeran fokua jarriz eta gizarte erronka berriei aurre egiteko erantzun errealak bilatzen” esan du.

Bestalde, Andrea Corera Rípodas, Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako sareko lehendakaria berriro ere aitortu du kalitatezko politika publiko ausarta eta eraginkorrak sustatu behar ditugula pobrezia eta bazterketa egoeren aurrean tresna egoekiak izateko. “Tresnak existitzen dira, eta egoera horiek erabiltzera behartzen gaitu. Datuak aztertuz gero, erakusten diguten errealitatea ez dela positiboa  nafarroan” aitortu du Andreak.

Pobrezia eta gizarte bazterketa Nafarroan

Nafarroako populazioaren %18,3a pobrezia edo gizarte bazterketa arriskuan aurkitzen da.  EAPN-ES argitaratutako “Pobreziaren egoera”  informean, AROPE tasa, hau da pobrezia eta gizarte bazterketa arriskua neurtzen duen adierazlea, 1,1 puntu hazi egin da azkeneko urtean. 2014tik jasotako daturik okerrena gure Foru Erkidegoan.   

Gainera, bigarren urtez, Nafarroa AROPE tasaren adierazle guztietan okerrera egin du. Datu garrantzitsuenetarikoak: 

  • Pobrezia adierazlea hazi da %14,2ra arte 2024ea.
  • Gabezia material eta social larria % 6,3koa da.
  • Haragi, oilasko edo arrain janari bat gutxienez bi egunetan behin lortzeko arazoak dituzten pertsonen kopurua gora egin du, 2023an %5,3 izatetik 2024ean %6,2 izatera.
  • Baita, altzari zaharrak edo hondatutak aldatzeko aukera ez duten pertsonen portzentaia hazi da: %17,2tik %18,5era urte batean.

Nahiz eta Bizi Bladintzen Inkestan adierazle batzuetan – etxebizitza temperatura egokian mantentzearena edota etxebizitza nagusiarekin lotutako gastuen ordainketan atzerapenak saihestea- obekuntzak adierazi, balantze orokorra okertze garrantzitsu bat adierazten du.

Azkenik, emplegu intentsitate baxua duten etxebizitzetan bizi diren pertsonen kopurua igo da, 2023an %7,9a zen 2024ean ordez %8,5 izatera ailegatu da.

Nafarroako egoera txar horrekin batera, egoera larriagotzen duten bi arazo daude

Alde batetik, pobrezian dauden haur eta nerabeen kopurua gora egin dun. Eta beste alde batetik, 2024ean genero arrakala gora egin du, bai AROPE tasan, bai bere adierazle guztietan. 

“Errealitate horrek gogorarazten digu, gainera, pobrezia ez dela fenomeno indibidual bat, estrukturala eta sistemikoa baizik, eraldatu ahal izateko aztertu behar ditugun dinamika sozial, ekonomiko eta kulturalen emaitza”, lehendakaria adierazi duen bezala.

Hausnarketa eta ezagutzarako ingurua

Jardunaldia bi hitzaldi nagusi egon dira. Lehenik eta behin, Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Gizarte Laneko eta Gizarte Zerbitzuetako katedradun Mº José Aguilar Idáñezek “Diagnostiko soziala burujabetzaren ikuspegitik” hitzaldia eman du.

Aguilar Idáñez adierazi duenez, diagnostiko soziala errealitatea eraldatzeko lehen pausoa da.  “Diagnostikoa ikerketa baten azkeneko informea baino zerbait gehiago da; ikerketa batetik sortutako datuak ekintzari bideratuta erabiltzeko era da”, esan du Idañez anderea.

Diagnostiko parte hartzaileen eladeko apostuaren inguruan hitz ein du baita, non egoerak sufritzen duten pertsonen protagonismoa garrantzitsuena den. “Eraldaketa sustatzeko gizarte diagnostikoa ekintzara bideratutako informazioa eskaini behar digu, gainera ezinbestekoa da aktore ezberdinen, guztien, parte hartzea eraldaketa posiblea bihurtzeko” aitortu du.

Ondoren, ISEAK Fundazioako ikerlaria eta politika publikoen eta ekonomiaren eragin ebaluazian aditua den Lucia Gorjón Garcia “politika publikoen ebaluazioa” hitzaldia eskaini du.

Topaketa amaitzeko, Begoña Pérez Eransus Ikasleen, Unibertsitate Bizitzaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko errektoreorde eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko Unibertsitateko irakasle titularrak hartu du hitza. Jardunaldiaren ondorio nagusiak bildu ditu, eta Nafarroako errealitatean kokatu ditu.

Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Sareak jardunaldia itxi du azpimarratuz egungo datuek diagnostiko sozial sendoak, parte-hartzaileak eta kritikoak eskatzen dituztela, bai eta politika publikoen ebaluazio zorrotzak ere, modu eraginkor, zuzen eta eraldatzailean jokatu ahal izateko.