2026eko otsailak 13a, Iruñan

2023ko urrian, Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako Sarea Nafarroako Parlamentuan antolatutako hausnarketa jardunaldietan, heldutasun politiko ikaragarria adierazten zuen ariketa aurrera eraman zen. Pobreziaren kontrako nazioarteko egunaren inguruan, ordezkaritza zuten indar politiko guztiak gizartearen aurrean eginkizun pedagogikoa betetzeko konpromezua hartu zuten. Ez zen ekintza hutsa izan: pertsonen ahultasuna hauteskunde-erregai gisa inoiz ez erabiltzeko oinarriak ezarri ziren.
Baina, egutegiak hauteskunde-hitzordu berrietara hurbiltzen gaituen heinean, gogorra da ikustea nola konpromezu hori apurtzen hasten da. Hori dela eta, Saretik berriro errepikatu behar dugu, argi eta garbi: pertsonen zaurgarritasuna ezin da, inola ere, kanpainarako estrategia izan.
Alderdi politiko batzuk botoa mugiarazteko aporofobiara jotzen dutenean, pertsona ahulenekiko diskriminazio-modu bat baliozkotzen ari dira, haien egoera are gehiago larriagotuz. Gutxien dutenak diru-kutxa publikoentzat “zama” gisa edo guztion ongizatearentzat mehatxu gisa seinalatuz; desberdintasunaren egiturazko arrazoiak ezkutatzen dituen distrakzio bat sortuz, erantzun eraginkorrak emango dituzten benetako irtenbideak planteatu gabe eta sistemaren errua egoera latzenak, hilabete amaierara ez iristea, lana galtzea, etxebizitza eta abar sufritzen duten pertsonengana mugituz.
Harrigarria da, interes-joko honetan, ebidentzia teknikoak ere ez entzutea. 2025eko Espainiako gizarte-bazterketari eta gizarte-garapenari buruzko IX. txostena oso argia da: “bazterketa larrian dauden lau etxetatik hiruk gizarteratzeko estrategiak aktibatzen dituzte.” Hau da, pertsona gehienak lan egiten dute edo lan bila daude, ikasten daude edo bere laguntza sareak lantzen dabiltzate, edota beren inklusio prozesuak garatzen daude, zeinetan Errenta Bermatuaren papera ezinbestekoa da. Beraz, ez dirudi borondate arazo bat denik; sistema arazoak ditu eta alderdi politikoak badirudi es dute ikusten, edo hasi gara iada pentsatzen, ez dutela ikusi nahi.
Beraz, pertsonen benetako arazoei erantzungo dieten zerbitzuen alde lan egiteko eskatzen diegu. Bestela, eten orokorra ez da orban bat bakarrik izango bere espedientean, baizik eta zauri sakon bat Nafarroako gizartean, hamarkadak beharko dituena ixteko. Prekarietatearen amildegiari, edonor eror daitekeen, gaitezkeen lekura, pertsona gehiago gehituz.
Sinatzen du: Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako Sarea