“Hurbildu ikusten ez duzunera. Aldendu aporofobiatik”

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako sarea aporofobiaren inguruan sentsibilizazioa sustatzeko kanpaina aurkeztu dute

2025eko abenduaren 9an. Iruña

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako sarea, asteartean bere kokmunikazio kanpaina berria aurkeztu du: “Hurbildu ikusten ez duzun horretara” izenarekin.  EnComunicación komunikazio agentziaren laguntzarekin eta Nafarroako Gobernuaren finantziazioarekin sortutako kanpaina da.

Aurkezpenean, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, Mª Carmen Maeztu Villafranca eta Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako sareko ordezkariak parte hartu dute.

Saretik azaldu duten bezala, aporofobia (pertsona pobreekiko arbuioa) hitza erakustea, errealitate zehatzen inguruko sentsibilizazioa eta sortzen diren estigmak salatzea da kanpainaren helburu nagusia

Aurkezpenean zehar, saretik oraindik gutxi ikusita dagoen aporofobia kontzeptuaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute, gogoratuz, aporofobia ez dela bakarrik modu isolatuan agertzen “pobrezia bezalako egiturazko arazo baten adierazpen ikusgarria da”.

Sareko Batzorde Iraunkorreko kide den Virginia Castillok adierazi duenez, pobrezia, “deserosoa eta begiratzen zaila izateagatik”, normalizatzen diren estereotipo edo iruzkinen atzean ezkutatuta geratzen da, estigma bat indartuz, eta estigma horrek zuzenean eragiten die duintasunari eta sufritzen dutenen ongizateari. “Estigma horren ondorioz, jende askok epaituak izateko eta/edo seinalatuak izateko beldurrez bizi du bere egoera” adierazi du.

Egunerokotasunera begiratzen duen kanpaina

“Hurbildu ikusten ez duzun horretara” kanpaina eguneroko egoerak sortarazten duten aporofobian jartzen du begirada.

“Aporofobiaren inguruan hitz egiten dugunean etxegabetasun egoerak bizi duten pertsonen edota beren oinarrizko beharrak asetu ezin dutenen kontrako arbuioetaz hitz egiten dugu. Hori guztia aporofobia delako eta kondenatu behar dugu”, azaldu dute Saretik.

Baina, seinalatu dutenez, kanpaina honen bitartez egunero sortzen diren egoerak azaleratu nahi dute: bazterketa inkontzientea, eguneroko eszenatan ikusten duguna. “Kanpaina honen bidez hurbileko egoerak, oharkabean sortzen diren horiek erakutsi nahi izan ditugu, hoiek baita sortzen dutelako kontrako erreakzioak eta arbuioak” adierazi dute.

Beste begirada batekin ikusteko egunerokotasunean sortzen diren hiru eszena.

Kanpaina ezagunak izan daitezkeen hiru irudi erabiltzen ditu,  campaña utiliza tres imágenes que representan situaciones reconocibles, non aurreiritziz beteriko mezu bat zuzentzen da, bere errealitateari ahotsa emanez:

  • Lehenengo irudian kartel bat agertzen da aszentsore batean, non bizilagun bat beste bati mezu bat uzten dio komunitatea ez ordaintzeagatik. Kartelan “Ez duzu komunitatea ordaintzen nahi ez duzulako” jartzen du. Baina berehala egoera hori sufritu duen bizilaguna kartela zuzentzen du “ez zait iristen” esanez. Ulermenera jo nahi izan dugu irudi honekin, haratago begiratzera gonbidatuz. 
  • Bigarren irudian iragarki-taula bat agertzen da eskolako ikasgela batean. Erdigunean “txangoa” hitz agertzen da eta txangora joango diren ikasleen izenak agertzen dira. Izen bat ezabatuta dago, eta ondoan jartzen du “Ez diozu apuntatzen nahi ez duzulako”. Esaldia ezabatuta dago baita eta eskuz idatzita dago “ezin dut, kontatuko dizut?”
  • Azkeneko irudian: aurobus geltoki bat ikusten dugu eta norbait kartel bat ipini du, bertan “ez zara lanera puntual iristen nahi ez duzulako” esaldia ikusten da. Norbait asaldia ezabatzen du eta “ezin dut, ibiltzen joan behar naiz, kontatuko dizut?” esaldia eskuz idatzita ikusten dugu.

Irudi hauekin batera, hiru bideo atxikitzen dira, eszena berdinekin eta kanpainaren ideia nagusiarekin bukatzen dira:

“Pobrezia uste duguna baino hurbilago dago. Pertsona asko bizi duten errealitatea da, guk ez jakin arren. Juzgatu gabe begiratzea aurrerapauso ikaragarria da ikusten ez duzun horretara hurbiltzeko. Beste begi batzuekin begiratu. Hurbildu ikusten ez duzun horretara. Aporofobiatik aldendu”. 

Pobrezia ez du pertsonak estigmatizatzen: aporofobia estigmatizatzen gaitu

Saretik aurkezpena bukatu dute pobrezia berez estigmatizatzailea ez dela gogoratuz, estigmak aporofobiak sortzen ditu. “Aporofobia ez da modu isolatuan agertzen: pobrezia bezalako egiturazko arazo baten adierazpen ikusgarria da. Eta, hain zuzen ere, deserosoa eta begiratzen zaila izateagatik, estigma soilik indartzen duten estereotipo eta isiluneen atzean ezkutatuta geratzen da maíz. Estigma horren ondorioz, jende askok epaituak izateko eta/edo seinalatuak izateko beldurrez bizi du bere egoera” adierazi dute.

Kanpainaren izena “hurbildu ikusten ez duzun horretara” pobrezia aurrez aurre begiratzeko beharra aldarrikatzen du, pobreziaren arrazoiak ezagutzera eta pobrezia betikotzen duten egituren kontra egitera gonbidatzen gaitu. “Pobrezia existitzen da, guk ez ikusi arren; hurbil dago guk ezagutu ez arren. Soilik errealitate horietara hurbiltzen, ezagutzen eta ulertzen sortu dezakegu gizarte justuago bat, kohesionatuago bat eta enpatikoago bat” esan dute.