Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunagatik, indarkeria mota hau salatu nahi dugu, gizonek emakumeekiko dituzten harremanen menpekotasun eta ezberdintasun adierazpen argienetako bat bezala.
Indarkeria fisikoak eta sexu indarkeriak emakumeak hiltzen ditu. Gizakien salerosketak, esklabotza edo sexu-esplotazioak, emakumeen genitalen mutilazioak edo indarkeria bikarioak, adibidez, emakumeen aurkako indarkeria hori betikotzen du.
Gainera, ezin dugu ahaztu indarkeria hauek egunerokotasunean ematen direla ere. Hurbiltasunean, bikote-lagun batek eragiten duen tratu txar psikologikoetan, kaleko jazarpenean, irainetan, botere abusoetan…
Indarkeria matxista hauek fenómeno estrukturalen ondorio dira, gizartea antolatzeko sistemaren emaitza dira. Eta harreman despareko huetan oso garrantzitua den, eta gutxitan izendatzen den faktore bat aurrera ekarri nahi izan dugu gaurkoan, Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Nafarroako Saretik.
Sistema desorekatu honetan, non emakume askok, bizitzako uneren batean, indarkeria matxistaren bat jasan duten, ahaztutako emakumeak pobrezia eta / edo gizarte-bazterketa sufritzen dutenak dira. Emakume eta migratzaile izateagatik ahaztuak, ijitoak izateagatik, buruko osasun arazoak edo patologia duala izateagatik ahaztuak. Hau da, egunez egun ikusezin bihurtutako emakumeak.
Saretik gogorarazi nahi dugu pobrezia eta gizarte-bazterketa kausa eta dimentsio anitzeko egoerak direla. Hau da, hainbat arrazoirengatik irits daiteke pobrezia-egoera batera, eta, era berean, pobrezia-egoera batek hainbat ondorio izan ditzake.
Argi ikus dezakegu indarkeria matxistan. Adibidez, pobrezian dagoen emakume bat, autonomia ekonomikorik ez duelako, indarkeria-egoeran egon daiteke, eta ezin da egoera horretatik atera, pertsona horrek mendekotasun ekonomikoa duelako.
Hala ere, aldi berean, indarkeria matxistaren biktima den emakume bat gizarte bazterketa egoeran aurki daiteke. Esate baterako, jasandako indarkeriaren ondorioz beren etxeetatik atera behar izaten duten emakumeek, edozein motatako indarkeriaren aurrean edo etxerik ez izateak dakarren kalteberatasunaren aurrean arrisku handiagoan amaitzen dutenean.
Garrantzitsua da, aurten ere, faktore hori gogoratzea. Izan ere, Saretik, hiritar guztiei dei egin nahi genieke gaitz honekin amaitzeko. Hau guztion borroka delako
Eta beharrezkoa da emakume ahulenak erdigunean jarriko dituen babes-sistema bat eraikitzen diharduten eragile guztien artean elkarlanean aritzea.
Indarkeria egoera bat jasan duten, sufritzen ari diren edo jasan dezaketen egoera zaurgarrian dauden emakumeei babesa bermatu behar zaie, eta emakumeek baliabideen irisgarritasun integrala izateko eskubidea bermatu behar da, erabateko inklusioa lortzeko. Arreta integral horretan beharrezkoak dira etxebizitzarako politika publiko integralak, enplegu programak, etab.
Eta, noski, indarkeria matxista betikotzen duten bazterketa egiturak hausteko elkarrekin lan egin behar da.
Aurten ere, pobreziak emakume izena eta aurpegia dituela errepikatzen dugu. Aurten ere, indarkeria matxistari ezetz esaten diogu. Aske nahi dugu elkar, beldurrik eta indarkeriarik gabe.
Sinadura: Genero Lan Taldea. Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Sarea.