Eragin politikorako eskola: politika guziten artean egiteko gunea

Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Nafarroako Sarea elkarteetan dauden pertsonen parte hartze politikoa sustatzeko proiektua antolatu dute

Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Nafarroako Sarea maiatzan zehar “eragin politikorako eskola” martxan jarri du, ikasteko, elkarbanatzeko eta politika egiteko beste modu batzuk pentsatzeko gunea eskainiz.

Proiektu honen bidez, Sarearen parte diren elkarteetan parte hartzen duen pertsonak Nafarroako instituzioak ezagutzea eta horietara hurbiltzea lortu nahi izan dute. Erkidegoan eskaintzen diren parte hartze bide ezberdinak ezagutuz eta egoera kaltegarrian dauden pertsonen parte hartze politikoa sustatuz.

Mikel Izurzu, Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Nafarroako Sareko zuzendari batzordeko partaidea, erabakiak hartu eta politika publikoak diseinatzen dituztenengan eragiteko politikoki parte hartzearen beharra azpimarratu zuen, “gizartearen beharrak entzun, onartu eta erantzun dezaten, bereziki egoera ahulenetan dauden pertsonen egoeretan”.

“Politika bat gizartearen beharretara egokitu dadin, beharrezkoa da politika horrek xede dituen pertsonak kontuan izatea, eta hortik dator proiektuaren asmoa”, azaldu zuen Izurzuk.

Bisita instituzionalak eta gogoeta saioak

Eragin politikorako eskolan instituzio ezberdinei egindako bisitak barne, maiatzan egindako 5 saioetan zehar garatu da.

Lehenik, Nafaroako Parlamentua bisitatu zuten, bertan, parte hartzaileak erakundearen funtzioak ezagutu ahal izan zituzten. Unai Hualde, Parlamentuko Lehendakaria agurra egiteko arduraduna izan zen. Gainera, Gamberaren historioa, konposizioa, antolaketa eta funtzionamendua azaldu zien. “Oso garrantzitsua da pertsonak Parlamentura hurbiltzea eta ezagutzea hemen egiten dena eta eguneroko lana zein den jakitea”, esan zuen Hualde bisitan zehar.     

Lehenengo saio honetan parte hartzaideekin batera parlamentari ezberdinak egon ziren;  Raquel Garbayo (UPN), Arantza Biurrun (PSN), Javier Arza (EH Bildu), Isabel Aranburu (Geroa Bai), Maribel García Malo (PPN) y Daniel López (Contigo-Zurekin). Zeinek eguneroko egiten duten lanaren inguruan hitz egin zuten eta parte hartzaileen galderak erantzun zituzten.

Bigarren saioan, Eskola Nafarroako Arartekoa bisitatu zuen. Bertan, Patxi Verak, Arartekoa elkartearen papera azaldu zuen, administrazioaren aurrean hiritarrek dituzten kexak eta erreklamazioak artatzen dituzte.  

“Ikusten dugu, askotan gure oficina, bertan egiten duguna eta lagundu dezakegula ez dela ezagutzen”, azaldu zuen Arartekoa.

Hirugarren saioa hiriarrentzat saio irekia izan zen, eta “eragin politikoa giza eskubideen defentsatik” egitearen garrantziaz hitz egin zen. Saioan, eragin politikoa leku askotatik egin daitekeela ikusi genuen, elkarte sozialetatik, gizarte mugimenduetatik edota eguneroko kompromezutik eragin politikoa egin daitekeela egiaztatu genuen.  

Jardunaldian Ubaldo González, Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Nafarroako Sareko eta Nafarroako GGKEen kordinakundeko  lehendakari ohia; Sara Ulzurrun, Aldezar Elkarteko partaidea, eta Loueila Mint, Giza Eskubideetan eta atzerritarren egoeran espezializatutako abokatua. Louelia, eragin politikoa “pertsona guztien giza eskubideen defentsatik” egin behar dela aitortu zuen.     

Laugarren saioa, hausnarketa saioa izan zen, non, parte hartzaileak ikasitakoa bateratu zuten, zalantzak argitu zituzten eta eragiten dieten hainbat esparru politikori buruzko eskaerak partekatu zituzten. 

Itxierako saioan, Iruñeko Udaletxeko Parte Hartze eta Euskera sailetik egiten duten lana ezagutu ahal izan zuten. Bertan hiritarrek hiriaren erabakietan parte hartzeko bideak azaldu zituzten. 

“Pertsona guztien begirada egotea proposamen guztietan garrantzitsua dela uste dugu. Soilik horrera sor daitezke politika egokiak” adierazi zuen Aitziber Campion, Iruñeko Udaleko Parte Hartze eta Euskera saileko zinegotzi berezia.

Eragin Politikorako  Eskola; ikasteko, elkarbanatzeko, eta politika egiteko beste modu batzuen inguruan hausnartzeko tokia izan da. “Parte hartzea eraldatzea delako. Eta eraldatzea gauden tokitik mundoa aldatzeko lehen pausoa da”, Mikel Izurzu Sareko batzar nagusiko partaidea dioen bezala.

“Eragin politikorako eskola” ekimena Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Nafarroako Sareko 2025erako Proiektuaren barruan aurkitzen da eta Nafarroako Gobernuaren babesa eta finantzaketa du.