“Lege honekin, ez dago bermerik”

Langile klasearen bizitza, eta bereziki zaurgarritasun egoeran dauden pertsonena, krisi-kolpeka garestitzen eta prekarizatzen doa, 2008ko eta egungo pospandemiaren krisialdien ondoren. Bitartean, politika gero eta gehiago dago maila geopolitikoan elite ekonomikoek eragindako edozein gidoi-aldaketaren mende.

Etxebizitza bezalako legedia, bizitzaren alderdi zehatz-zehatza antolatzen duena, ez da testuinguru horretatik kanpo geratzen ere. Merkatu libreak bere gain hartu du gure sabaiaren prezioa, eta bere jabetza gero eta gutxiago dagokigu haren azpian lo egiten dugunoi, eta gero eta gehiago eskubidea negozio bihurtu duten horiei. Hau ez da etxebizitza eskuratzeko trabetara mugatzen solik, baita elikagaiak, enplegua edo argia eta gasa bezalako oinarrizko horniduretara ere.

Iazko AROPE tasaren arabera, pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren indizeak neurtzen dituen azterlanaren arabera, Nafarroan inkestatutako pertsonen %11,4k ezin izan zion etxebizitzako gastuen eta hornidura-fakturen ordainketari bere garaian aurre egin, 2020ko datuen bikoitza. Soldatak jaisten diren bitartean, merkatu libreko alokairuen prezioa etengabe igotzen doa.

Etxebizitzarako eskubide unibertsala degradatzea, eta, horren ondorioz, hilaren amaierara iritsi ezin izatea edo laguntzak jasotzeko oztopo burokratiko etengabeak aurkitzea normalizatu dugu; eta baita azpietxebizitza, pilaketa edo etxegabetzearen gisako kontzeptuetara ohitu ere bai. Gobernu zentralaren Etxebizitza Legea eta Nafarroako Gobernuaren Legea titularretan ekintza iraultzaile gisa saldu dizkigute titularretan, letra txikiak beste zerbait esaten badu ere, Legea hobetzeko hurrengo proposamena sinatu duten kolektiboen iritziz.

Lehenik eta behin, adierazi nahi dugu Nafarroako Gobernuak babes ofizialeko etxebizitza-parkeen jabetza publikoa mugarik gabe mantentzeko ustezko konpromisoa hartu arren, lege-proposamenak egitan jasotzen duena honako hau dela: 21 urteren ondoren etxebizitza mota hori merkatuan sartu daitekeela eta, hortaz, kalifikazio publikoa galdu.

Epe faltsu eta mugagabe hori epe laburreko adabaki bat da, luzarora familia asko kalean utziko lituzkeena, azken urteotan Arrotxapean, Berriozarren, Sarrigurenen, Sanduzelaien edo Buztintxurin gertatu den bezala. Eraikuntza-enpresak familia horien kontura aberasten jarraituko dira, 21 urtez etxebizitzaren errenta kobratzeari eta etxebizitza horiek eraikitzeko laguntza publikoei esker. Esanguratsua da azken hiru hamarkadetan 29.000 etxebizitza babestu merkatu librera igaro direla.

Kezkatzen gaituen legearen bigarren puntua Alokairuen Jasangarritasun Indizea da, toki jakin bateko bizilagunek alokairua ordaintzeko erabiltzen duten errentaren ehunekoa kalkulatzen duena, alegia. Tresna hori merkatu libreko prezio neurrigabeak arautzeko eta jaisteko erabilgarria izan daiteke, baina urtero prezioen eta soldaten arabera eguneratu ezean, antzua izango da.

Hirugarrenik, neurri eta prestazio horietako asko ez dira egokitzen desabantaila handienak jasaten dituzten pertsonen benetako egoeretara, hala nola birgaikuntza egoeretara edo proposatutako zerga arintzeetara. Gainera, laguntza horien dirua errentari txikien, bankuen edo putre funtsen eskuetan amaitzen da.

Azkenik, lege-aldaketa honek ez du erroldatzea inola ere errazten. Pertsona askok zerbitzu eta prestazio aunitz eskura izan gabe jarraituko dute, prestakuntza ofizialak edo etxebizitza laguntzak jasotzeko aukerarik gabe, esate baterako. Legeak aurrera egiten badu, administrazio-egoera irregularrean dauden pertsonek ezin izango dute etxebizitza babestuen errolda edo David-Emanzipa laguntzak eskuratu.

Lege hau nahikoa ez denez, etxebizitza duin bat bermatzeko gutxieneko batzuk exijitzen ditugu, hala nola babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko kalifikazioa, etxebizitza publikoen parkea handitzea eta erroldatze bermatua.

Horregatik guztiarengatik, antolatzeko beharra aldarrikatzen dugu, etxebizitzaren arazoaren aurrean erakundeen erantzuna nahikoa ez dela eta arazo estrukturalak dituela salatu dezagun.

Atxikitako taldeak: hARITU Elkarlaguntza Sarea / Red de Apoyo Mutuo, Pah-hut Navarra Nafarroa, Martes al sol, PARIS 365, Jaki Toki, Txantreako Asanblada Okupa, Red de Lucha contra la Pobreza y la Exclusión Social Navarra y SOS Racismo Nafarroa.

Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp