Sareak konpromiso handiagoa eskatzen die legebiltzar-taldeei gizarteratzeko proiektuetarako kontu-sailak handitzeko

  • Sareak %20ko hazkundea eskatzen du, 2023rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan esku-hartze sozialeko proiektuak bermatzeko, gizarte-bazterkeriako egoeren egungo hazkundeari estaldura eman diezaioten.
  •  Zuzenketa-proposamena joan den hilean aurkeztu zen, eta berrikuspenean islatu ez denez, azken ahalegina eskatzen dute garatutako jarduerak eta programak ziurtatzeko.

Pobreziaren eta gizarte bazteketaren nafarroako saretik oso kezkatuak daude 2023rako Aurrekontu Orokorretan, gizarte esku-hartze proiektuak aurrera eramateko PFEZ-ren %0,7 modalitateko diru laguntzak haunditu ez direlako

Programa horiek garatzea funtsezkoa da egoera ahulenean dauden pertsonei laguntza eta estaldura emateko, Myriam Gómez García Sareko lehendakariordeak nabarmendu duenez, eta Parlamentuko taldeei jakinarazi zieten bezala. Gainera, gizarte-bermeak indartzeko premia azpimarratu nahi izan du, pobrezia-arriskuan dauden pertsonen kopurua handitu egin baita. Joan den ekainean jaso zen AROPE tasaren arabera, 95.500 pertsona baino gehiago gizarte-bazterketa eta/edo pobrezia egoeran daude Nafarroan; horrek esan nahi du azken urtean 20.000 pertsona gehiago daudela egoera horietan. Ohartarazi dutenez, egungo inflazio- eta krisi-egoera ikusita, datuek okerrera egingo dute egoera hori gelditzeko ausardiaz jokatzen ez bada.

Proiektu sozial horiek garatzen dituzten entitateek izaten dituzten gastuen igoerari laguntza edo interbentzioen kopuruaren igoeraren presioa gehitu behar zaio. Horregatik guztiagatik, Myriam Gómez García, Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Sarearen bozeramaileak, Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuari eta Nafarroako Parlamentua osatzen duten legebiltzar-taldeei eskatzen die, diruz lagundutako esku-hartze sozialeko proiektuetara bideratutako aurrekontua % 20 handitzea beharrezkoa dela, bestela, krisiaren aurrean, oso zaila izango da gizarte-bermeak indartzea. Aitortzen dute “Nafarroako Gobernuak inbertsio sozialean duen borondatea, baina egungo egoerak bultzada handiagoa eskatzen du. Oraindik ere badago beharrezko errefortzu hori in voce hurrengo zuzenketen bidez egiteko azken aukera. Zuzenketa horiek aprobetxatzera animatzen ditugu Parlamentuko taldeak. Herritarrek beren borondatea adierazi dute gizarte-xedeen laukia markatuz, orain borondate politikoaren txanda da”. Administrazioaren aldetik inbertsio handiagoa egitea guztiz beharrezkoa dela uste dute, garatutako jarduerak eta programak ziurtatzeko, eta, hartara, hainbat arrazoirengatik gizarteratzeko bidean laguntzeko zerbitzu horiek bermatzeko.

Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp