1989ko ekainean, Europako Batzordearen laguntzarekin pobreziaren kontrako borrokari buruzko konferentzia bat antolatu zen eta boluntariotzaren alorreko 200 ekintzaile bildu zituen. Bertan, behin behineko lantalde bati sare europar bat sortzeko ardura har zezan eskatu zitzaion. 1990eko abenduan, Batzar Eratzaile bat antolatu zen, eta sortu berri ziren sare nazionalen ordezkari delegatuak bertaratu ziren. Batzarrak sare europarraren estatutuak hartu zituen, eta dagoeneko eratuta zeuden sare espezialistak parte hartzera gonbidatu zituzten.

 

Hauek ziren haren xedeak:

 

Pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren aurkako borroka Europar Batasunaren agenda politikoan sartzea. Pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren aurkako jarduketak sustatzea eta haien eraginkortasuna indartzea. Pobreziaren eta gizarte bazterkeriaren aurka lan egiten duen jendearekin eta taldeekin eta haien alde presionatzea. EAPN Europa EBko estatu kide guztietan pobreziaren kontra borrokatzen duten erakunde boluntarioen eta herri taldeen 20 sare nazionalez osatutako sarea da. Estatu Kide bakoitzean sare nazionalen egoera ezberdina da. Hortaz, lurralde ugaritan oso indartsuak badira ere, beste batzuetan ahulagoak dira. EAPN erakunde demokratiko bat da, non kideak urtean behin biltzen den Batzar baten bidez ordezkatzen diren. Batzarrak, besteak beste, hiru urterako Batzorde bat hautatzea du xede. Sare nazionalak ordezkatzen dituzten hamabost kidez eta erakunde europarrak ordezkatzen dituzten hiru kidez osatuta dago. (EAPN Euskadi).