Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarea bere 30 urteurrena ospatzen du urte osoko jardueraz betetako programazio bereziarekin
Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako nafarroako sarea 30 urte betetzen ditu, pertsona guztien gizarteratzearen aldeko jarduera eta komproezua sutsuki defendatuz.
1994ko ekainaren 29an jaio zen federakuntza, irabazi-asmorik gabeko gizarte-erakundeen talde horizontal gisa. Gaur egun, 34 elkarte lan egiten dute sarean, gizartea sentsibilizazioaren alde eta pertsonak erdigunean jarriko dituzten politika publikoak aldarrikatuz eta bultzatuz.
Urteurren hau ospatzeko, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako nafarroako sarea “30 urte gizarte aldaketaren alde / 30 años por el cambio social” proiektua aurkezten du. 2024 urteko hilabete bakoitzean, jardunaldi, ekitaldi, kampaina eta bestelako jarduerak burutuko dituzte, bakoitza Sarea eta bere elkarteak lan egiten duten arlo baten inguruan izago da.
Pobrezia eta gizarte-bazterketa arriskuan dauden Nafarroako biztanleen eskaera eta betekizunetara egokitzen diren politika publikoak garatzeko premia iraunkorra dela eta sortzen da proiektu hau.
1994ean Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako sarea bere ibilgunea hasi zenean Nafarroako populazioaren %6 pobrezia egoeran aurkitzen zen. Gaur egun, 30 urte ondoren, AROPE tasa erakusten digun moduan populazioaren %14,5a pobrezia edo bazterketa egoeran aurkitzen da nafarroan, hau da 96.000 pertsona.
Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako nafarroako sareko zuzendaria, Edurne Redín sarean lan egitearen garrantzia azpimarratu nahi izan du: “Gure erkidegoan dauden gizarte-arazoak ezagutu behar dira, eta horiek konpontzeko dauden politika publikoen ahulguneak bilatu. Foru erkidego garen einean aukera asko ditugu, baina sakontasunez lan egiten jarraitu behar dugu. Baita, beste erkidegoetan edo estatuetan egiten diren politika eta proiektu onuragarriak aztertu beharko ditugu ere.”
“30 urte gizarte aldaketaren alde” proiektuan proposatutako jarduerak
‘30 urte gizarte aldaketaren alde’ nafarroako populazioa bazterketa egoeren arrazoietaz eta ondorioetaz sentsibilizatzearen helburuarekin jaiotzen da proiektu hau.
Pobrezia eta gizarte bazterketa kausa anitzeko fenomenoak dira. Hau da, arrazoi ezberdin askorengatik sortu daitezkeen egoerak dira, langabeziagatik, biolentzia sufritzeagatik, arrazismoagatik edota aporofobiagatik… Gainera dimentsio anitzeko fenomenoak dira baita, hau da, dimentsio ezberdinetan kalteberatsauna sufritu daiteke, etxebizitzan, osasunan, hezkuntzan… Arrazoi hauengatik jardunaldi, ekitaldi eta eztabaida publiko ezberdinak egingo dira urte osoan zehar. Horietan hirugarren sektoreko profesionalak, agente politikoak, bazterketa egoeran dauden pertsonak eta Sarean parte hartzen duten elkarteen profesionalak parte hartzeko aukera izango dute.
Proiektuari urtarrilean emango diogu hasiera, oinarrizko beharrak aztertzeari bideratutako jardunaldi batekin. Otsailean, osasunari buruz hitz egingo dugu eta martxoan etxebizitzaren inguruko hausnarketa egingo dugu. Apirilean haur eta nerabeen egoera aztertuko dugu eta maiatzan lana eta hezkuntzaren iguruan harituko gara.
Sarea ekainean jaio zen eta horregatik aurtengo ekaina ospatzeko hilabetea izango da.
Uztailean eta abuztuan migrazioari eta eskubide digitaleei kasu egingo diegu. Iralean, kurtso hasierarekin batera hezkuntzari buruzko jardunaldiak egingo ditugu. Urrian, beti bezala, pobreziaren eta bazterketaren kontrako borrokarekin zerikusia duten hileko egitarua martxan jarriko dugu. Pobrezia eta bazterketa egoeran dauden pertsonen %50aren beherapena aldarrikatuz.
Urtea bukatzeko, azaroan gizarte bazterketa eta generoaren inguruko harremana aztertuko dugu, eta abenduan beste urteetan bezala Giza eskubideen irakurketa kritikoa martxan jarriko dute, Nafarroako Parlamentuan.
Egungo legealdian zehar eta 2024rako Nafarroako Aurrekontuak onartzearen atarian, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren zentralitatea agenda politikoan eskatzen dugu. Sareak nabarmentzen du erakundeek eta instituzioek konpromiso sendo bat hartu behar dutela Nafarroako Foru Erkidegoari eragiten dioten pobrezia eta gizarte-bazterkeria egoerei aurre egiteko. Kalitatezko politika publikoak diseinatuz eta gauzatuz, egiturazko arrazoiak eta baldintza horiek sortzen dituzten unean uneko arrazoiak kontuan hartuta.