“Osasuna, bazterketaren adierazle eta arrazoi”

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarea bera “30 urte gizarte aldaketaren alde” proiektuaren barruan osasunaren inguruko bigarren saioa antolatu dute: “Hitzaldiak sarean: Osasuna, bazterketaren adierazle eta arrazoi” 

Saioan Antidio Martínez de Lizarrondo, Nafarroako Gobernuko analisiaren, ebaluazioaren, berrikuntzaren, prospekzioaren eta estrategia operatiboaren zerbitzuko zuzendaria, parte hartu du. “Osasunaren gizarte determinatzaileak Nafarroan” ikerketaren ondorio eta nondik norako garrantzitsuenak aurkeztu ditu. 

Aurkeztutako ondorioen artean; lehenik eta behin ondorioztatu dute urtean 18.000 euro baino gehiagoko diru sarrerak dituzten pertsonak osasun-egoera hobea dutela.Gainera, obesitate-maila handiagoa ematen da errenta-maila txikiagoa duten biztanleria-sektoreetan.

Amaitzeko, ikerketan argi eta garbi aitortu dute, osasun mentalaren arloan, dirusarrera gutxien dituzten pertsonen %2,3k mendekotasun-nahastea dutela eta %1,8k buru-nahaste larria.

Hitzaldiaren ondoren Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako sarean parte hartzen duten 5 elkarteko mahai ingurua aurkeztu dute. Antox elkartea, Aralar elkartea, Xilema fundazioa, Medicos del mundo nafarroa eta Itxaropengune elkarteak osasuna eta gizarte bazterketaren arteko harremanaren inguruan hitz egin dute.  

Saretik argi utzi nahi izan dute azken urteotan osasun arazoak erakar ditzazketen faktoreak okerra egin dutela.  

Osasunaren estaldura bermaturako bidea konplexuago bihurtu da, Nafarroako biztanleriaren zati bat kanpoan uzten duten oztopoak eta trabak behi eta berriz eraikiz. Horragatik Ricardo Hernandez Sareko partaidea argi utzi nahi izan du “Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako saretik osasun publiko unibertsala, bermatua eta kalitatezkoa izateko eskatzen dugu, tratamenduen atxikimendua, txertoen unibertsaltasuna eta elementu ortoprotesikoak eskuratzeko aukera unibertsala defendatzen dugu. Beharrezkoa ikusten dugu sistema soziosanitario sendoa eraikitzea, non errealitate eta faktore ezberdin guztiak kontutan hartzen diren. 

30 urte aldaketaren alde

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako nafarroako sarea 30 urte betetzen ditu, pertsona guztien gizarteratzearen aldeko jarduera eta komproezua sutsuki defendatuz. Urteurren hau ospatzeko, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako nafarroako sarea “30 urte gizarte aldaketaren alde / 30 años por el cambio social” proiektua aurkezten du. 2024 urteko hilabete bakoitzean, jardunaldi, ekitaldi, kampaina eta bestelako jarduerak burutuko dituzte, bakoitza Sarea eta bere elkarteak lan egiten duten arlo baten inguruan izago da.

Pobrezia eta gizarte bazterketa kausa anitzeko fenomenoak dira. Hau da, arrazoi ezberdin askorengatik sortu daitezkeen egoerak dira, langabeziagatik, biolentzia sufritzeagatik, arrazismoagatik edota aporofobiagatik… Gainera dimentsio anitzeko fenomenoak dira baita, 

hau da, dimentsio ezberdinetan kalteberatsauna sufritu daiteke, etxebizitzan, osasunan, hezkuntzan… Arrazoi hauengatik jardunaldi, ekitaldi eta eztabaida publiko ezberdinak egingo dira urte osoan zehar. Horietan hirugarren sektoreko profesionalak, agente politikoak, bazterketa egoeran dauden pertsonak eta Sarean parte hartzen duten elkarteen profesionalak parte hartzeko aukera izango dute.

Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp