Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako sarea gogorarazten du, pobrezia edo bazterketa egoeran dauden pertsona kopuruaren %50eko murrizketa eta pobrezia larriaren ezabatzea posiblea dela, borondatea badago

Iruña, 2023ko urriak 2. Seigarren urtez Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako sarea “urria, pobreziaren aurkako hilabetea” antolatu du. Urriaren 17 ospatzen den Pobreziaren kontrako nazioarteko eguna dela eta hilabete osoan zehar jarduera ezberdinekin osatutako progamazioa martxan jarri dute.
Legegintzaldi berri honen hasieran, Sareko lehendakaria, Ricardo Hernandez, nabarmendu nahi izan du, Nafarroako Foru komunitatean bizi diren pobrezia eta bazterketa egoerekin bukatzeko erakunde publikoen beharrezko kompromisoa lortu behar dugula. Zehazki, pobrezia edo bazterketa egoeran dauden pertsona kopuruaren %50eko murrizketa eta pobrezia larriaren ezabatzea eskatzen du. Beharrezkoa izango da, beraz, asmo handiko Nafarroako Gizarteratze Plan Estrategiko berri bat sortzea, non pertsona guztien egoera kontutan hartzen den, adierazle eraginkorragoak, aurrekontu zehatzak eta ebaluazio on bat finkatuz.
Sareko lehendakari Ricardo Hernándezek erakundeei gogorarazi die pertsona ahulenek agenda politiko eta sozialaren erdian egon behar dutela: “pobreziari eta gizarte-bazterketari aurre egiteak izan behar du lehentasuna”.
Plan horretan lehen bai lehen lanean hasteko helburuarekin, Sareak hainbat jarduera prestatu ditu urrian zehar, eta Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Sarearen XXIII. Jardunaldia ‘Politika publikoek pobrezia eta gizarte-bazterketa murrizteko duten garrantzia’ izango du ardatz nagusitzat.
“Urria, pobreziaren aurkako hilabetean” porpoatutako jarduerak.
Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako sarea “Pamplona Poetry Slam: poesía contra las injusticias” ekitaldiarekin emango dio hasiera hilabeteari. 12 poeta ezberdin parte hartuko dute, haiek sortutako gizarte gai ezberdinen inguruko poesiak errezitatuz. Poesia bataila Urriak 6 Geltokin izango da.
Urriaren 11n, Tuterako UNEDean, ‘Aporofobia: definición y detección’ jardunaldia aurrera eramango dute. Amaia Yurrebaso, Salamancako unibertsitateko irakaslea, gorrotozko eta aporofobiako delituen kasuak detektatzeko protokoloa aurkeztuko du.
Hilabetean aurrera egiteko ‘Politika publikoek pobrezia eta gizarte-bazterketa murrizteko duten garrantzia’ jardunaldiarekin jarraituko da. Urriaren 24ean Nafarroako Parlamentua ospatuko da. Jardunaldi honetan egoera latzenean dauden pertsonen eskubideen alde aurrera egin nahi dugu, elkarrekin politika publikoen inguruko gogoetak eginez eta Nafarroako Gizarteratze Plan Estrategiko berria sortzen hasteko lehen urratsak emanez. Jardunaldian Begoña Perez, UPNako Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea izango da hiztlaria.
Jarduerekin bukatzeko Ilundain-Hariz berri fundazioa “bizi-baso” ekitaldia antolatu du. Bertan, Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako sarea osatzen duten 34 elkarteak baso txiki bat sortuko dute, haiek landatutako zuhaitzekin, eremu degradatu bat berreskuratuz.
Pobrezia eta bazterketa egoeran dauden pertsonen egoera nafarroan.
AROPE datuak adierazten duenez nafarroako biztanleriaren %14,5ª pobrezia edo bazterketa egoeran aurkitzen da, hau da, 95.000 pertsona baino gehiago.
Nahiz eta Nafarroa estatu mailan datu murritzenak erakutsi obekuntza beste herrialdeetan baino motelagoa izaten ari da. Eta kezkagarria da, egungo pobrezia-tasaren datuak 2008ko datuekin alderatuz gero (ekonomia-krisiaren aurreko erreferentzia-urtea), Foru Komunitatea dela desberdintasuna gehien handitu duen autonomia, %85. Horrek esan nahi du 100 pertsonatik 12k diru-sarrera txikiak dituztela Nafarroako biztanle guztien aldean.
AROPE adierazlea aztertuta, gainera, ez da ageri inflazioak etxeetan duen eragina. Kontsumo-prezioen indizearen (KPI) hazkunde iraunkorrak berez ahulduta dauden ekonomietan duen eragina are handiagoa da gainera. Batez ere, KPIaren igoera handienak etxebizitza, garraio, jantzi eta oinetakoetan eta elikagaietan izaten direnean. Horiek guztiak, oinarrizko beharrak. Beraz, erronka horiei hurrengo legegintzaldian ekin behar zaiela gogorarazi dute. Adierazi dute beharrezkoa dela erakunde publikoek bultzada garrantzitsu bat ematea ongizate-estatu trinko bat garatzeko, pobrezian eta/edo gizarte-bazterketan dauden pertsonen beharrei erantzuteko, pertsona horiek egoera estrukturalean zein koiunturalean sortzen dituzten arrazoien aurrean.