Parte Hartu Aldaketan, Sarearen sentsibilizazio kanpaina berria

#ParteHartuAldaketan aurkeztu genuen Civican-en

Nafarroan, bigarren urtez jarraian, Arope tasak adierazten du biztanleriaren %14.5 pobrezia edota gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dagoela, hau da, 95.000 pertsona baino gehiago. Pertsona horiek gabezi materialak izateaz gain eta eragindako dimentsioak izateaz gain (hala nola hezkuntza, enplegua, etxebizitza eta osasuna), arrazakeria, xenofobia eta aporofobia ere jasaten dituzte. Egoera honek negatiboki eragiten die eta zailtasuna aurkitzen dute bizitza duina eta osoa izateko.

Saretik azken urteotan diskurtso arrazista, xenofobo eta aporofoboen gorakada kezkagarria sumatu dugu. Gizartean sakontzen joan diren hainbat idei hauek elkarbizitza hausten dute eta gizartean haustura sortzen dute. Gainera, eragin handia du pertsonen autoestimuan, pairatzen duten arbuioak areagotu egiten baitu haien kalteberatasun-egoera.

Horregatik eta gizartea sentsibilizatzeko misio argiarekin, Sarean proiektu bat sortu nahi izan dugu, beren egunerokotasunean aurre egin behar dieten estereotipoen aurka borrokatzeko.

Gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonek sortutako kanpaina bat da eta Nafarroako Gobernuaren, La Caixa Fundazioaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren finantzaketari esker lortu da. Bertan, pertsonek beren bizipenak eta Nafarroako gizarteari transmititu nahiko lioketen guztia adierazi ahal izan dute. Baina kanpaina sortu ez ezik, beren aurpegia eta bizitzaren historia ere jarri dute gizartea eraldatzen saiatzeko.

#ParteHartuAldaketan kanpainaren bidez, pertsona ahulenek bizi dituzten errealitate gogorretara hurbildu nahi dugu nafar gizartea. Aldi berean, lur benetan inklusibo bat lortzeko behar den aldaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu

* Istorio guztiak www.redpobreza.org webgunean eta Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Nafarroako Sarearen sare sozialetan ikusi ahal izango dira.

Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp