Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako nafarroako sareak, bere 30 urteurrena ospatzen jarraitzeko, etxebizitza beharrei erantzuna ematea eskatzen du
Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako nafarroako sareak bere “30 urte gizarte aldaketaren alde” proiektuarekin jarraitzeko Civican-eko areto nagusian “etxebizitza bazterketan” oinarritutako jardunaldi bat prestatu du.
Jardunaldiari Mº Carmen Maeztuk, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria, Begoña Alfarok, Hirugarren lehendakariordea eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilaria eta Andrea Corerak, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako nafarroako sareko lehendakaria hasiera eman diote.
Sareko lehendakaria, Andrea Corera, Nafarroako pertsona ahulenen etxebizitza-beharrei erantzuteko premia aldarrikatu du inaugurazioan, INEren azken Bizi Baldintzen Inkestaren datuak kaleratu ondoren.
Inkestako datuek erakusten dutenez, joera aldatu egin da Nafarroako gizarte-errealitatean, AROPE tasak gora egin baitu (% 17,2). Hazkunde hori pobrezia-arriskuko tasaren osagaiaren ondorio da, aurreko urtearekin alderatuta% 2,9 hazi baita. Igoera hori kezkagarria da; izan ere, etxebizitza batean bizi direnen ia %14 hilean 840,6€ baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzte kontsumo-unitate bakoitzeko.
Lehendakariak adierazi duen bezala “Gainera, BKIk ohartarazten digun bezala Nafarroako biztanleen ia %13k ezin du bere etxebizitza tenperatura egokian mantendu, aurreko urtean %9 zen.”
Beharrezkoa da Nafarroan dauzkagun errealitate guztiei aurre egiteko neurri indartsuak ezartzea, bai alokairu librean, bai etxebizitza poltsan.
“Beharrezkoa da, gainera, etxebizitza-politiketan egiten diren egokitze eta lan guztiekin batera etxebizitza bazterketa egoeran dauden pertsonak gehienetan sufritzen dituzten praktika aporofoboen, arrazisten eta xenofoboen nolabaiteko kontrola ere izatea” adierazi du Andre Corera lehendakaria.
Inaugurazio-mahaiaren ondoren, Deustuko Unibertsitatetik, Itziar Gandarias Goikoetxeak, Deustuko Unibertsitateko Psikologia Saileko irakasleak, Hezkuntza Saileko Miguel Ángel Navarro Lashayasek eta Deustuko Unibertsitateko Psikologia Saileko Alba García-Cid-ek “etxebizitza gabe ezkutua, etxebizitza bazterketa jasaten duten emakumeen egoera: esplorazio ikerketa” izeneko ikerlana aurkeztu dute.
Jardunaldian Provivienda elkartea parte hartu du baita. Fidel Oliván Navarro politologoa, soziologoa, gizarte ikerlaria, gazte eta komunitario dinamizatzailea “etxebizitza bazterketa, prebentzioa eta arreta. Faktore esplikatzaileak” txostena aurkeztu du.
Azkenik, Alokabide, Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoa aurkeztu dute. Etxebizitzak gizartean betetzen duen eginkizuna garatzen duena, alokairurako politikaren bidez.
30 urte aldaketaren alde
Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako nafarroako sarea 30 urte betetzen ditu, pertsona guztien gizarteratzearen aldeko jarduera eta komproezua sutsuki defendatuz. Urteurren hau ospatzeko, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako nafarroako sarea “30 urte gizarte aldaketaren alde / 30 años por el cambio social” proiektua aurkezten du. 2024 urteko hilabete bakoitzean, jardunaldi, ekitaldi, kampaina eta bestelako jarduerak burutuko dituzte, bakoitza Sarea eta bere elkarteak lan egiten duten arlo baten inguruan izago da.
Pobrezia eta gizarte bazterketa kausa anitzeko fenomenoak dira. Hau da, arrazoi ezberdin askorengatik sortu daitezkeen egoerak dira, langabeziagatik, biolentzia sufritzeagatik, arrazismoagatik edota aporofobiagatik… Gainera dimentsioanitzeko fenomenoak dira baita, hau da, dimentsio ezberdinetan kalteberatsauna sufritu daiteke, etxebizitzan, osasunan, hezkuntzan… Arrazoi hauengatik jardunaldi, ekitaldi eta eztabaida publiko ezberdinak egingo dira urte osoan zehar. Horietan hirugarren sektoreko profesionalak, agente politikoak, bazterketa egoeran dauden pertsonak eta Sarean parte hartzen duten elkarteen profesionalak parte hartzeko aukera izango dute.