Emakumea eta gizarte bazterketa

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako sarea, bere 30 urteurrenagatik, beste jardunaldi bat antolatzen du, pobreziaren feminizazioaren inguruan hitz egiteko

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako sarea, “30 urte gizarte aldaketaren alde” proiektuko bere zazpigarren jardunaldia antolatu du, pobreziaren feminizazioa eta gizarte bazterketaren inguruan.

Emakume eta gizarte bazterketa jardunaldia, irailaren 17an burutu da Iturramako Civivoxean, pobreziaren feminizazioari heldu nahi izan dio, gizarte-bazterketa eragiten duten faktoreek emakumeei nola eragiten dieten gehien aztertuz.

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako saretik, Alba Equiza, zuzendaritza batzordeko kidea, emakumeak bazterketa egoera larri batean uzten dieten traba social, ekonomiko eta kulturaleei aurre egin behar diétela adierazi du.

“Pobrezia, emakume izena eta aurpegia du. Enpleguaren esparruan oztopoak ikusten ditugu. Adibidez, zereginetan eta zainketetan dagoen erantzunkidetasunik ezak lan-prekarietatea areagotzen du, eta horrek, aldi berean, pobrezia edo gizarte-bazterketa eragin dezake emakumeengan”, adierazi du Alba Equiza.

Jardunaldian Clara Urbano, EAPN-ES ko ikerketa eta intzidentzia politikoko teknikaria, “Pobreziaren feminizazioa: ezagutzatik jardutea” hitzaldian, emakumeen eta bazterketa sozialaren inguruko marko orokorra azaldu du.

Ondoren Lula Gómez eta Nuria Tesón idazleak eta kazetariak “Sin habitación propia” liburua aurkeztu dute. Bertan etxegabeko emakumeen egoera aztertzen dute mundu osoan zehar.

“Dozena erdi artikulu hauek sistemak kasu askotan aitortu ere egiten ez dituen emakumeen testigantzak jasotzen dituzte, etxerik gabeko emakumeenak edo etxe deitzerik ez dagoen lekuetan bizi direnenak”.

Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp