Bazterketa egoeran dauden pertsonak foru legebiltzarkideekin elkartu dira, beren beharrak eta eskareak aitortzeko
Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako sarea gaur Nafarroako Parlamentuan parte hartze elkarteratze bat antolatu du, legebiltzarkideen eta bazterketa egoeran dauden pertsonen artean, bere 30. urteurrena ospatzeko martxan duten “30 urte gizarte aldaketaren alde” proiektuagatik.
Parte hartze elkarteratzeetan Sareko elkarteetan artatuak diren pertsonak eta legebiltzarkideak solasaldi lasaiak izan dituzte.
Nafarroako legebiltzarkideak diren EHBilduko, Javier Arza Porras; Geroa Bai-ko, Isabel Aramburu Bergua; UPN-ko Raquel Garbayo Berdonces; PP-ko, Maribel García Malo; Zurekin Nafarroako, Carlos Guzmán Pérez, eta PSN-ko, Carlos Mena Blasco, bazterketa egoeran dauden pertsonen eskaerak, beharrak eta aldarrikapenak entzuteko aukera izan dute.
Aldarrikapen hauek bazterketa egoeran dauden pertsonekin aldez aurretik landuak izan dira, Sareak dinamizatutako tailer ezberdinetan. Horietan parte hartze politikoa duen garrantzia aztertzeko aukera izan dute eta gure egunerokotasunean legak duten garrantziak eta eraginak ikusi dituzte.
Elkarteratze ezberdinen ondoren ekintza bateratu bat egin dute Nafarroako Parlamentuko erabilera anitzeko salan. Bertan , Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Unai Hualde, eta Sareko lehendakaria Andrea Corera parte hartu dute. Andrea argi utzi nahi izan du zein garrantzitsua den parte hartze politikoa egiteko elkarteratzeak eta jarduerak martxan jartzea eta zaugarritasun egoeran dauden pertsonen beharrak kontutan izatea kalitatezko legeak sustatzeko.
“Bazterketa egoeran sufritzen duten pertsonen parte hartzea garapen inklusibo eta jasangarria lortzeko beharrezko eskubide bat da eta ezinbestekoa izaten da gaur bizitako elkarteratzeak bezalako espazio ezberdinak sortzea”, adierazi du Andrea Corera.
Sareko lehendakaria politika plublikoen diseinuan parte hartze aktiboaren garratzia adierazi du, batez ere Estatistika Instituto Nazioanalak bere bizi baldintzen inguruko inkestan elarazi dituzten datuak ikusita. Datuak argi adierazten duten bezala Nafarroan bazterketa egoeran dauden pertsonen kopurua gora egin du.
“Arope tasaren arabera %14,5etik %17,2rako gorakada bizi izan dugu, hau da pobrezia eta bazterketa egoeran dauden pertsonen kopurua %2,7ko gorakada bizi izan du, gainera Nafarroa izan da gorakada handiena sufritu duen erkidegoa. 2014tik daturik haundiena lortuz” Pobreziaren eta bazterketaren kontrako sareko lehendakaria aitortu duen bezala.
Saretik datuen gorakadaren inguruko kezka larria adierazi dute “nafarroako populazioaren %14 diru ekarpen baxuko etxeetan bizi delako, hau da urtean 10.088€ko (840,6€ hilabetean) diru sarrerak dituzten etxeetan bizi dira. Oso kezkagarria den datua, gehien bat prezioen igoera ikaragarria kontutan hartzen badugu”.
Zentzu honetan Saretik Nafarroako Gobernuari eskerrak luzatu nahi dizkio, hilabete honetan gizarteratzeko plan estrategiko berria martxan jartzeko kompromezua hartzeagatik.
Gizarteratzeko plan estrategikoa oso garrantzitsua da bazterketa egoeran dauden pertsonen eskubideak bermatzeko tresnarik garrantzitsuena delako. Beraz, funtsezko tresna da gizarte-krisiaren ondorioak arintzeko edo pairatzeko eta Nafarroan pertsonen gizarteratzean aurrera egiteko.
“Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako saretik gizarteratze plan estrategikoaren hasierarekin eskertuak gaude, bazterketa egoeran dauden pertsonen eskubideak bermatzeko eta haien gizarteratze prozesuaetan aurrera pauso bat ematearren” adierazi du Corera lehendakaria, zein argi utzi nahi izan du Sarea planifikazioan parte hartzeko duen eskuragarritasuna eta Nafarroako Gobernuarekin beharrezkoa den edozein gauzan parte hartzeko.
“Espero dugu plan honek kontuan hartuko dituela pertsona ahulenen behar guztiak, eta pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borrokan parte hartzen duten eragileekin batera egingo dela.” esaten bukatu du Sareko lehendakaria.
30 urte aldaketaren alde
Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sareko 30 urteurrenaren ospakizunarekin urte osoan zehar jardunaldi, hitzaldi eta bestelako jarduera ezberdinak martxan jarri dituzte, Nafarroako populazioa sentsibilizatzearen helburuarekin, pobrezia eta bazterketa egoeren nondik norakoak, kausak eta ondorioak ezagutaraztearren. Gizarte bazterketa arrazoi anitzeko fenomenoa da. Hau da, arrazoi askorengatik suertatu daiteke bazterketa egoera bat, adibidez langabezian geratzea, indarkeria jasotzea edota arrazakeria, xenofia edo aporofobia bizi izatea. Gainera, dimentsio anitzeko fenomenoa da, eta bizitzako alderdi ezberdinak ukitu ditzazke, etxebizitza, osasuna, hezkuntza… Guzti hori kontutan hartuz saretik jarduera ezberdinak antolatu dituzte, non hirugarren sektoreko profesionalak, funtsezko eragileak eta elkarteetan parte hartzen duten pertsonak gonbidatu bikainak izan dira.