Gizarteratzean inbertsiorik egiten ez duen Nafarroako Aurrekontu Orokorren Aurreproiektua

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako sareak aurrekontuak apostu eraldatzailerik ez dutela, murrizketa sentazioa sortzen dutela, eta gizarte politikekin duen koherentzia falta kritikatzen dute, baita Gizarte-ekintzako hirugarren sektoreari uzten dion paper prekarizatua aitortu dute

2025eko azaroaren 21 Iruña

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako sarea 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Aurreproiektuarekiko b alorazioa egin du.  Pobreziaren eta gizarte bazterketa ezabatzeko lan editen duten eta federazioaren parte diren 35 elkarteek proiektua “jarraikorra” dela  eta ez duela desparekotasunen kontra egiteko borrokan apostu eraldatzailerik egiten aitortu dute.

Saretik Aurrekontuak hazkunde ekonomiko epeleko inguru batean, non Barne produktu gordinaren (PIB) igoera argia, %2,4koa, izan du,  aurkeztu direla azaltzen dute.

Baina, inguru makroekonomiko emandako aurrerakada hori Nafarroan bizi dugu errealitate sozialarekin talka egiten du. Nafarroan AROPE tasa populazioaren %18,3ra ailegatzen da. Hau da, 124.000 pertsona pobezia eta/edo gizarte bazterketa egoeran daude.

“Obekuntza ekonomikoak ez du pobreziaren eta desparekotasunen jeitsiera bat ekartzen, eta egoera honen aurrean martxan jartzen diren politika publikoen efikaziaren eta gastu sozialaren orientazioaren inguruko zalantzak sortzen dira”, airotu du elkartea.  

Inguru honetan, Sareak aurrekontuak iraunkorrak direla eta murrizketa sentazioa sortzen dutela uste du. Erakundeak azaldu duenez, ekimen berriak martxan jartzeko diru-kopuru esanguratsurik ez izateak edo funtsezko partiden gaurkotzea nahikoa ez izateak, batez ere arlo sozialean, inbertsio sozialean atzerapauso sentsazioa eragiten dute.

“Hazten ari den eta diru-sarrera publiko handiagoak dituen une honetan, bultzada falta hori aukera galdua da desberdintasunaren murrizketan aurrera egiteko”, gaineratu du.

Inkoherentzia gizarteratze-politikak gauzatzean

Bere azterketan, Nafarroako Sareak kezkagarritzat jotzen du Gizarteratzeko Plan Estrategikoko programetarako partida espezifikorik ez aurreikusi izana. Adierazi duenez, honek argi eta garbi erakusten du inkoherentzia handi existitzen dela diskurtso politikoaren eta aurrekontuen errealitatearen artean.

Erakundeak, adibide gisa, azpimarratzen du ez dagoela koherentziarik enplegu bidezko inklusioa sustatzen duen diskurtso politikoaren eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonen kontratazioa errazteko partidetan ez dela gehikuntzarik egon.

 “Laneratzea aldarrikatzen da gizarteratzerako lehentasunezko bide gisa, baina ez dira horretarako behar diren baliabideak bideratzen”, salatu du.

Hirugarren Sektorearen prekarizazioa: finantziazio ezegonkorra

Era berean, Nafarroako Sareak ohartarazi du Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorea prekarietate egoeran dagoela. “Hirugarren Sektorea pobrezia murrizteko agente estrategiko gisa sustatu eta babesteko lege bat lantzen ari diren arren, bere finantziazioa PFEZren %0,7ra mugatzen da ia erabat, eta partida horren zenbatekoa herritarren borondatearen araberakoa da”, zehaztu du Sareak. “Aurreko urteetako kontu-sail espezifikoak ez finkatu izana kezkagarria da, pertsona ahulenei laguntzeko funtsezko proiektuei eusteko zuzenketak eskatzera behartzen baikaitu”, adierazi du.

Federazioak finantziazio eredu egonkorra eta nahikoa eskatu du, gizarte erakundeen jasangarritasuna bermatzeko. Egungo sistema, PFEZaren eta Sozietateen gaineko Zergaren %0,7ko diru-bilketan oinarritua, egoera ekonomikoaren mende dagoela eta ez diela herritarren benetako beharrei erantzuten adierazi du. “Erakundeek beren proiektuak baliabide mugatuetara egokitu behar dituzte, eta horrek laguntza behar duten pertsona guztiei arreta ematea eragozten du, eta beren beharrak asetzea zailtzen du”, gaineratu du.

Sareak adierazi du hirugarren sektoreak eta biztanle ahulenek ziurgabetasun-egoeran jarraitzen dutela, eta baliabideak ez direla nahikoak denboran irauten duten arazoei erantzuteko.

Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Sareak behin eta berriz azpimarratzen du Nafarroako Gobernuak bere lehentasunak berrorientatu behar dituela, pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako borroka bere ekintza politiko eta aurrekontuen ekintzaren erdigunean kokatuz. Erakundearen arabera, soilik “ausart eta baliabide nahikoekin lagundutako” apustu batek bermatuko du inor ez dela atzean geratuko Foru Erkidegoan.