Giza eskubideen aldeko erreportari ezaguna den Patricia Simónek “Informazioa ematea, eraldatzeko: garrantzizkoa interesgarria egiten” tailerra emango du. Dagoeneko zabaldu ditu inskripzioak.
Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Sareak “Informazioa ematea, eraldatzeko: garrantzizkoa interesgarria egiten” tailerra antolatu du 3COS proiektuaren barruan, Innova Social Programarekin, “la Caixa” Fundazioarekin, Caja Navarra Fundazioarekin eta Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Sailarekin lankidetzan. Ikastaroa Civicaneko 3. gelan izango da, goizez, 9:30etik 12:30era.
Komunikabideak gizartea eraikitzeko eta finkatzeko informazio-iturri nagusietako bat dira. Egiazko informaziorako eskubidea ez da inola ere hautsi behar, beste eskubide askoren bermatzailea baita. Sarearentzat “funtsezkoa izan behar du partekatutako informazio horrek pertsona guztien arteko askatasun- eta berdintasun-eskubideak errespetatzea eta aldarrikatzea. Horregatik guztiagatik, gizarte- eta komunikazio-eragile horietara hurbildu nahi dugu, komunikazio sozial eraldatzaile baterako oinarriak ezarri eta kazetaritza- eta komunikazio-praktika onak ateratzeko gune bat sortu, kazetarien, komunikazio-agenteen eta gizarte-erakundeen esperientzia kontuan hartuta”.
Halaber, giza eskubideak defendatzen dituztenen artean loturak ezarri nahi dituzte, bai komunikabideak, bai gizarte-erakundeak; hizkuntza bera partekatzeko eta eguneroko lanetarako tresna eraldatzaileak sortzeko. Patricia Simón Carrascok emango du trebakuntza. Giza eskubideetan espezializatutako erreportaria da, eta esperientzia handia du gizarte-komunikazioan, eta hainbat aitorpen eta lan egin ditu
Inskripzioak irekitak daude iada Sareko webgunean: https://forms.gle/MWwYKdXk66xinZ3t9
“3COS” komunikazio eraldatzailearen bihotza
Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Sareak Innova Sozialaren Programarekin, “Caixa” Fundazioarekin, “Caja Navarra” Fundazioarekin eta Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Sailarekin lankidetzan garatzen duen “3COS” proiektuaren parte da prestakuntza. Proiektu honen helburua da Nafarroako pertsona guztien bizikidetza hobetzea, komunikazio sozialaren bidez, eta komunikazio hori benetan eraldatzailea izan dadin, bazterketa egoeran dauden pertsonak izan behar dute desberdintasunaren aurka igorri beharreko mezuaren buru. Horregatik, Sareak azaltzen duen moduan, “3COS” proiektuaren beste zatia herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina bat egitea izango da, Sarea osatzen duten gizarte-erakundeen zaurgarritasun-egoeretan parte hartzen dutenen bizipenak eta iritziak buru izango dituena.