Sareak hauteskunde proposamenak aurkezten ditu prentsa aurrekoan

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako Sareak hurrengo 4 urteetarako irekitzen den agertoki berri horretan pertsona guztien gizarteratzea ahalbidetzeko proposamen ezberdinak plazaratzen dituen dokumentu bat aurkeztu dugu gaur, apirilak 5, prentsaurrekoan. Berriro ere, politika publikoen erdigunean jarri nahi dugu pertsona ahulenen babesa, beti bazterretan uzten diren horien babesa.

Nafarroako botere publikoek konpondu behar dituzten funtsezko 2 arriskuren berri eman nahi izan dugu baita ere: azkeneko urteetan bazterketa egoeren kronifikazioaz eta gizarte zerbitzuek jasaten duten eguneroko tentsio egoera larriaz ohartarazi nahi dute.

Alderdi politiko guztiei Nafarroako Gizarte Kohesioaren aldeko Ituna sinatzea eskatzen diegu. Itun honetan, pobrezia eta/edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsona kopurua gutxitzeko ekintzak gauzatzeko konpromisoa hartu dezaten, AROPE tasa %14,7tik %7,75era jaitsi arte Nafarroan; eta Nafarroan pobrezia larria erabat ezabatzeko konpromisoarekin.

Uste dugu beharrezkoa dela zenbait erreforma egitea gizarte bidezkoagoa, orekatuagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko aukera emango duen agertoki berri bat marrazteko. Justizia sozialean; bai ekonomiari bai gizarteari dagokionez eraginkorra izan daitekeen Foru Komunitate batean; eta erortzen ezta atzera pausorik ematen utziko ez digun sostengu-sare batean oinarritutako Ituna planteatzen dugu baita ere.

Esparru estrategiko berri bat birdefinitzea ezinbestekoa izango da, hiru ardatz nagusi izango dituena: pertsona guztientzako eskubideen bermea, zeharkako gobernantza arduratsua eta eragile guztien inplikazio partekatua sustatzea, eta aporofobia, arrazakeria, xenofobia eta genero-desberdintasuna ezabatzea.

Erronka berriei erantzuteko esparru berri baten aldeko apostua egiten dugu; adibidez, lana izan arren bizitza duina izan ezin duten pertsonen alde. Esparru berri horrek onartuko du enplegua ez dela, ez bakarra, ez batzuetan, pertsona guztien gizarteratzea bermatzeko modurik onena; egoera jakin batzuen larritasuna ikusita, beharrezkoa dela beste leku batetik ere ekitea, inguruabarretara egokitutako esku-hartze sozial baten bidez, eta intentsitate handiagoarekin.

Horregatik, politika aktiboetan inbertsio handiagoa egiteko beharra nabarmentzen dugu. Gizarte-bazterketaren eta pobreziaren kausa, eta dimentsio ugariei erantzuteko osasun, etxebizitza, enplegu eta hezkuntza arloetan neurriak sustatzea eskatzen dugu. Hurrengo neurriak besteak beste:

  1. Etxebizitzaren aldeko Itun bat sinatzea eskatzen dugu, alokairu sozialeko parke publikoaren igoera barne hartzen duena.
  2. Osasun sistemarako sarbide unibertsala eta osasun sistema soziosanitarioaren garapena bermatzearen beharra, osasun mentalerako, mendekotasunetarako eta patologia dualetarako egoeretan arreta berezia eta kultura arteko arreta-eredu bat sustatuz.
  3. Absentismoa eta eskola-uztea ezabatzera bideratutako neurri zehatzak ezartzea.
  4. Hezkuntza formalari esker eta enplegurako prestakuntzaren bidez pertsonen enplegagarritasuna hobetzera bideratutako neurriak bermatzea.

Proposamen dokumentu osoa hemen deskarga dezakezu.  

Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp