Nafarroako gizarte-laguntza eredua aztertzen

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako sareak prozesu berritzaile baten bidez gizarte-laguntza ereduaren ezarpena aztertuko du 2021eko azken hiruhilabetean zehar.

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako sarea hamarkada bat darama gizarte-laguntza eredua esku-hartze metodo gisa gizarteratze prozesuetan erabiltzen. Sarea osatzen duten 33 gizarte erakundeek proiektu berri bat martxan jarri nahi izan dute, eskubide sozialen sailaren lankidetzarekin, gizarte-laguntza eredua tresna eraginkor gisa dituen onurak aztertzeko.    

“Pobrezia eta gizarte bazterketa egoerak erantzun integralak exigitzen dute, pertsonen errealitatea 360 gradutan zainduz. Gainera bizi izan dugun osasun krisi honek utzi ditzakeen ondorioak eta behar berrien aurrean erronka berriak sortu izan dira eta erantzun berriak sortzera behartzen gaitu” Myriam Gomez, sareko partaidea adieri duen bezala.

2012 eta 2015. urtean bi prozesu jarri ziren martxan saretik gizarte-laguntza ereduaren definizioa eta nondik norakoak ezartzeko. Lan hau aurrera atera zen parte-hartze prozesu baten ondorioz, hirugarren sektoreko eta gizarte zerbitzuen harteko profesionalen lankidetzrekin.  Lan honen ondorioz “Akompainamendua esku-hartze metodo gisa gizarteratze prozesuetan” eskuliburua argitaratu zuten.  Gida hori jada erreferentziazko dokumentu bihurtu da gizarteratze prozesuetan, bai Nafarroan, bai Nafarroatik kanpo.

Metodologia eraldatzaile baterako azterketa berritzailea

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako sareak martxan jarri nahi izan du azterketa hau Nafarroako unibertsitate publikoko Soziologia eta gizarte laneko saileko kolaborazioarekin. Alberto Jauregui, NUPeko proiektuko kordinatzailea dionez “jakintza-ekologia bateratzen lagunduko da, gizarte-akonpainamenduaren eragileekin (erabiltzaileak, teknikariak eta ikertzaileak), Nafarroan garatzen diren esperientziek sortzen duten ezagutzak jasoko ditugu, bai  administrazio publikoen zerbitzuetatik, baita gizarte- eta komunitate-entitateekin ere”.

Urrian hasiko den proiektu honen bidez Mediante este nuevo proyecto, que comenzará en octubre, akonpainamenduaren praktika aztertuko da, gure Foru Komunitatean integrazio prozesuetan esku hartzeko metodo gisa. Myriam Gomez zehazten duen bezala “hainbat entitate eta erakundetako esku-hartzean akonpainamendu soziala nola zehazten eta aplikatzen den aztertuko dugu, eta jardunbide egokien adibideak bilatu eta erreskatatuko ditugu”.  

Sarearen helburua da ezagutza hori guztia dokumentu berri batean islatzea, benetako gizarteratze prozesu batean aurrera egiteko.

Prozesu hori guztia elkarrizketa parte-hartzailearen bidez gauzatuko da. Elkarrizketa horretan sektore publikoko eta hirugarren sektoreko profesionalak egongo dira, baita gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonak ere. Horrela, esku-hartze soziala ikuspegi guztietatik hartuko da kontuan. Myriam Gomez ziurtatzen duen bezala “maila bereko lana sustatuz nahi dugu, non gizarte-arloko profesionalak eta gizarte-esku-hartzea jasotzen duten pertsona guztiak subjektu aktiboak dira beren errealitatea eraikitzeko, eta truke-dinamika bat sortzen dute pertsonaren eta gertaeraren arteko aldaketak sortzeko”.

Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp