Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sareak “Urria; pobreziaren kontrako hilabeterako” prestatutako programazioa aurkeztu dute

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako sareak, laugarren urtez, pobreziaren kontra borrokatzeko hilabetea antolatu du, urte honetan sei jarduera ezberdinekin. 

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako sareak, 33 elkarte parte hartzailerekin, Pobreziaren kontrako nazioarteko eguna dela eta urrian zehar jarduera ezberdineki osatutako progamazioa martxan jarri dute “urria; pobreziaren kontrako hilabetea”. Jardueraz beteriko hilabeta hau laugarren urtez ospatuko da aurten, eta guztietan oso erantzun ona jaso dute sarean.

Alberto Urteaga sareko lehendakariak dioenez  “orain, bereziki, pandemiak eragindako krisia dela eta, hausnarketa- eta ikaskuntza-espazioak bilatu behar ditugu pobreziaren eta bazterketaren aurka borrokatzeko. Horregatik, ahalegin garantzitsu bat egin nahi izan dugu eta jardueraz betetako hilabete bat antolatu nahi izan dugu errealitate horiei hainbat modutan heltzeko.”

Pobreziaren inguruko begira ezberdinak, sei jarduera ezberdinak.

Programatutako ekitaldiak urriaren 7an izango dute hasiera, “Una mirada diferente” erakusketaren inaugurazioaerekin, non  Unai Beroiz argazki-kazetariaren erretratuei esker 14 zaurgarritasun-egoera konplexu ezagutu ahal izango ditugu. Erakusketa Tuterako UNEDean eskegiko da urriaren 7tik 26ra.

Urrengo astean, urriak 14ean, “Derecho a la vivienda, de la lucha a la regulación” solasaldia  martxan jarriko da, non Kataluniako Sindicat de Llogaters sindikatuaren esperientzia ezagutu ahal izango dugu, etxebizitzaren alokairua arautzeko legearen bultzatzaileak izan baitira. Urriak 14ean Plazaran izango da 18:30tan.

Hurrengo eguneko goizean, urriaren 15ean, XXI. Sarearen jardunaldia ospatuko da. Oraingo honetan, legediaren arabera gizarteratzea molda daitekeela aztertuko da, eta alderantziz, gizartearen eta/edo komunitatearen ikuspegitik legeria alda daitekeela. “Leyes para combatir la desigualdad” izango da jardunaldiaren izenburua, Kondestable civivoxean izango da ekitaldia eta Sebastiá Sarasa soziologoa, Gema Mañu gizarte langilea eta sindicat de llogaters de barcelonako pertsona ezberdinek parte hartuko dute.

Asteburuan, urriaren 16an, Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Sareak Gizarte Entitateen Plataformako beste  elkarteekin batera, REAS, CERMIN eta Nafarroako GGKEen koordinatzailea, “Contra la pobreza la diversidad es riqueza” erakusketan parte hartuko dute, Autobus Geltoki Zaharrean.

EAPN Españarekin batera, “Estrategias para luchar contra la pobreza en el Medio Rural” tailerra martxan jarriko dute, Peraltako Kultur etxean, urriak 25ean. Landa-pobreziari aurre egiteko erronkei eta alternatibei buruz hausnartzeko eta horiei aurre egiteko estrategiak bilatzeko eguna izango da. Besteak beste, Itziar Gómez Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria eta Juan Carlos Castillo Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko lehendakaria izango dira.

Hilabetea amaitzeko eta ukitu parte-hartzaileago eta artistikoago batekin, urriaren 30ean herritarrak gonbidatzen dituzte “Pamplona Poetry Slam: poesía contra las injusticias” poesía erakusketan parte hartzera. 12 poeta ezberdin parte hartuko dute eta gizarte gai ezberdinen inguruko poesiak errezitatuko dituzte. Publikoa erabakiko du zeintzuk ailegatuko dira finalera. Parte hartzeko izendatzeak irekitak daude iada eta poetryslam-a 12etak Plazaran izango da.

Jardunaldiak doakoak izanen dira eta jendearentzat irekiak, aldez aurretik izena emanda. Informazio guztia web orrian dago:https://www.redpobreza.org/actualidad/mes-contra-la-pobreza/

Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp