Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarea bere “30 urte gizarte aldaketaren alde” urteko proiektuaren barnean lan komunitarioaren inguruan hitz egiteko saioa antolatu du.
Proiektua sarearen 30 urteurrenaren ondorioz sortzen da eta 2024.urtearen hilabete bakoitzean bazterketaren alderdi ezberdinen inguaruan jardunaldiak, gogoetak eta bestelakoak antolatzen dira.
Urtarrilean oinarrizko beharren inguruan, etxebizitza edo elikagaiak bezala, hitz egin zuten. Otsailean osasunaren adierazleen eta determinatzaileen inguruko gogoetak azaleratu zituzten. Martxoan berriz, etxebizitza bazterketaren inguruko proiektu eta ikerketa berriak aurkeztu zituzten, etxebizitza egoki mantentzearen garrantzia aldarrikatuz.
Laugarren hilabete honetan, Pobrezia eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako saretik haurren inguruko kompromezu eta erronkak aztertzeko premia azaleratu dute. Horretarako Alberto Jauregi aurkeztutako saio bat martxan jarri dute, bertan lan komunitarioaren inguruko gogoeta ezberdinak egiteko aukera izan dute.
Pobreziaren eta gizarte bazterketaren nafarroako saretik argi daukate, gizarte guztiaren inplikazioa beharrezkoa da haurren zaintzan eta bakarrik modu honetan sortu ditzazkegu gizarte inklusiboagoak.