Gizarteratzea ahalbidetzeko, kalitatezko enplegua

Pobreziaren eta gizarte-bezterketaren kontrako Nafarroako sarea “Enplegua gizarte inkorporaziorako tresna izatearen erronka berriak” jardunaldia antolatzen du bere 30. Urteurrenaren ospakizunen barruan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarea, Kondestable jauregian, “30 urte aldaketaren alde” proiektuaren barruan bere bostgarren jardunaldia antolatu du. 

“Enplegua gizarte inkorporaziorako tresna izatearen erronka berriak” jardunaldia Javier Huarriz Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako sareko batzorde iraunkorreko kidea aurkeztu du. Bere hitzaldian gizarteratzea bermatu dezakeen ardatza nagusienetariko batez, hau da enpleguaz, hitz egitea duen garrantzia elarazi nahi izan du.  

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako saretik zehaztu dute Nafarroan hainbat bazterketa egoera kronifikatu bizi ditugula eta horien barruan badago gende asko lan merkatura sarbiderik aurkitzen ez duena. 

Huarriz-en hitzetan “Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarean urte asko daramagu adierazten soilik kalitatezko enpleguak izan daitezkeela inkorporaziorako tresna eraginkorra. Eta ala ere behin eta berriz ikusten dugu nola pertsona asko Nafarroan ez daukate lan merkatura sartzeko aukera, eta aukera hori aurkitzen dutenek lan prekarioenetan lan egitera behartuak ikusten dira.”

Saretik nabarmendu nahi izan dute urteetan zehar enpleguaren errealitateak aldaketa asko sufritu izan dituela, bai demborazkotasunean bai soldatetan. Aldaketa hauek egoera zaugarrienetan dauden pertsonk sufritzen dituzte gehien bat. “Askotan ikusten dugu lan bat izan arren oinarrizko beharrak asetzeko aukerak oso murritzak direla, elikadura egokia erosteko nahiko ez delako edota hipotekak edo alokairuak ordaintzeko ezintasuna agertzen delako” aitortu du Huarriz. 

Kalitatezko enplegu bat ez du bakarrik diru sarrera finko batzuk eskaintzen, nolabaiteko bizi estruktura bate maten du, eta hori bazterketa egoera ezberdinak sufritzen dituzten pertsonentzat oso aurrera pauso garrantzitsua izan daitekeela adierazi dute Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako saretik. Horregatik enpleguaren inguruko politika publikoak egiterakoan erralitate eta faktore horiek kontutan hartzea beharrezkoa dela defendatzen dute Saretik. 

Jardunaldian, enpleguarekin zerikusia duten eragile estrategiko ezberdinak eta Sareko elkarte ezberdinetan dauden pertsonak parte hartu dute.   

Analisi eta prospekzio bulegoko zuzendari kudeatzailea, Txerra Garcia de Eulate Jimenez jaunaren hitzaldiarekin eman diote hasiera jardunaldiari. Txerra enpleguaren inguruan Nafarroan bizi dugun egoera azaldu du, aurretik dauzkagun erronka eta desorekak mahai gainean jarriz. Epe luzeko langabezia, hezkuntza eta langabeziaren arteko harremana eta lurraldeen arteko ezberdintasunetan ardura zehatza jarri nahi izan du baita.  

Jardunaldia funtsezko eragileekin izandago elkarrizketa batekin jarraitu du. Bertan José Ángel Alonso García, Nafar Lansareko lak aktibaziorako eta lurralde koordinaziorako zerbitzuko zuzendaria; Javier Iradiel Ibáñez, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko proiektu-arduraduna; Ainhoa Zabalza Purroy, Nafarroako gizarteratzeko enpresetako zuzendaria eta Javier Zubicoa León, Ekonomia sozialeko eta laneko zuzendaritzako lan zerbitzuko zuzendaria parte hartu dute.   

Bukatzeko, Sareko elkarteetan parte hartzen duten pertsonen testigantzak entzuteko aukera izan dugu. Ilundain-Haritz berri fundazioan, Posthac elkartean eta Acción Contra el Hambre elkartean prozesu ezberdinak bizi izan dituzte eta prozesu horietan eta lan bilketan aurkitutako zailtasunak eta erronkak kontatu dizkigute. 

30 urte aldaketaren alde

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sareko 30 urteurrenaren ospakizunarekin urte osoan zehar jardunaldi, hitzaldi eta bestelako jarduera ezberdinak martxan jarri dituzte, Nafarroako populazioa sentsibilizatzearen helburuarekin, pobrezia eta bazterketa egoeren nondik norakoak, kausak eta ondorioak ezagutaraztearren. 

Gizarte bazterketa arrazoi anitzeko fenomenoa da. Hau da, arrazoi askorengatik suertatu daiteke bazterketa egoera bat, adibidez langabezian geratzea, indarkeria jasotzea edota arrazakeria, xenofia edo aporofobia bizi izatea. Gainera, dimentsio anitzeko fenomenoa da, eta bizitzako alderdi ezberdinak ukitu ditzazke, etxebizitza, osasuna, hezkuntza… Guzti hori kontutan hartuz saretik jarduera ezberdinak antolatu dituzte, non hirugarren sektoreko profesionalak, funtsezko eragileak eta elkarteetan parte hartzen duten pertsonak gonbidatu bikainak izan dira.  

Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp