Pobrezia errotik kentzeko nazioarteko egunagatik, Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako sareak hainbat jarduera proposatzen ditu eta Gizarteratze plan estrategiko eraginkor baten alde egiten du

Zazpigarren urtez, Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Nafarroako sareak, “Urria, pobreziaren aurkako hilabetea” martxan jarri du. Hilabete honetan zehar, urriaren 17an ospatzen den pobrezia errotik kentzeko nazioarteko eguna dela eta, hainbat jarduera egingo dituzte.
Aurten, jarduera hauek Sareak bere 30 urteurrena ospatzeko martxan duen “30 urte gizarte aldaketaren alde” proiektuaren barruan egongo dira.
Proiektu honen garapenean, Saretik jarduera, hitzaldi eta ekitaldi ezberdinak martxan jarri dituzte gizartea sentsibilizatzeko eta pobrezia eta bazterketa egoera desberdinen kausa eta ondorioak ezagutarazteko ideiarekin.
Urte osoan zehar, Pobrezia eta Bazterketaren Kontrako Nefarroako Saretik alderdi ezberdinak jorratzeko aukera izan du; oinarrizko beharrak asetzeko garrantziaz hitz egin dute; baita gizarteratzea bermatzeko etxebizitza eta emplegu duinak eskaintzeko beharraz, edota osasuna eta genero desberdintasunaz bazterketa faktore bezala aztertu dituzte.
Urrian, pobrezia eta gizarte bazterketarekin zerikusia duten hainbat alderdi aztertu ondoren eta Pobrezia Errotik kentzeko nazioarteko egunagatik, Saretik argi daukate hilabete hauetan ikusitako ondorio guztiak kalitatezko politika publikoetan ikusi behar direla, nafarroan bizi diren pobrezia eta bazterketa egoerekin bukatu ahal izateko.
Zehazki, Saretik, egitear dagoen Gizarteratzeko Plan Estrategikoa, adierazle eraginkorrekin diseinatzea, ebaluazio sistema on bat izatea eta bazterketa egoeran dauden pertsonak kontutan hartzea eskatzen dute. Eta Nafarroako Gobernu plana izatea, pertsonak ez zatikatzea gobernuaren antolaketaren arabera baizik eta guztiok erantzukide izan daitezela bazterketa egoeren kontrako borrokan.
Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Nafarroako sarea Gizarteratzeko Planaren garrantzia azpimarratu nahi izan du, pobrezia arriskuan edo bazterketa egoeran dauden pertsona kopurua %50era gutxitzearen prozesuan tresna garrantzitsua izan daitekeelako. “Plana anbiziosoa izan behar da, beharrezko baliabideak eskaini behar zaizkio bazterketa egoeran dauden pertsonen kopuruaren hazkundea gelditzeko” adierazi dute Saretik.
Urria, pobreziaren aurkako hilabetea
Gaur egun bizi dugun egoera ikusita, Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Saretik “oso garrantzitsua” ikusten dute Administrazio, parlamentari eta hirugarren sektoreko profesionales arteko eztabaidarako eta hausnarketarako guneak sortzea.
Horregatik “Urria, pobreziaren aurkako hilabetea”ospatzeko hainbat jardunaldi proposatzen dituzte.
Hilabetearekin hasteko, urriaren 8an “Aporofobia antzemateko tailerra” antolatu du Sareak. Tailerra, Salamankako unibertsitateko irakasleak diren Amaia Yurrebaso eta Eva María Picado bideratuko dute, eta CIVICAN kultur zentroan izango da 11etatik ordu bietara eta arratsaldeko luretatik zazpietara.
Urriaren 17an Pobrezia errotik kentzeko nazioarteko egunean, Nafarroako Gizarte Erakundeen Plataforma osatzen duten, Nafarroako GKEen Koordinakundeak (CONGDN), Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak (REAS Nafarroa), Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako Sareak eta Nafarroako Desgaitasuna duten Pertsonak Ordezkatzen dituzten Entitateen Batzordeak (CERMIN), Nafarroako Parlamentuan elkartuko dira ekitaldi instituzionalean parte hartzeko.
Ondoren, Nafarroako Gizarte Erakundeen Plataforma, Teatrolariren eskutik performance bat aurrera eramango dute. Arratsaldeko 18:00etan errepikatuko dena Udaletxe Plazan egingo den elkarteratzea, “Pobreziaren aurrean bat eginda, gorrotoaren aurka tinko” lelopean.
Hurrengo astean, Tuteran, Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Sarea, profesionalen arteko elkarrizketa-mahaia antolatuko du, gizarte bazterketa eta osasun mentalaren inguruan hitz egiteko.
Hilabetea bukatzeko, urriaren 29an, Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Sarea, Nafarroako Parlamentuan, azkeneko jardunaldia burutuko du. Jardunaldian, NBEko pobrezia eta giza eskubideen kontalari berezia, Olivier De Schutteren, hitzaldia entzun ahalko dugu, pobreziaren kriminalizazioaren eta bazterketa sufritzen duten pertsonen inguruan bere ikuspuntua azalduko du.
Gonbidapen honekin, Sarea, pobreziaren eta gizarte bazterketaren kampoko begirada bat aztertu eta hausnartzeko aunkera bilatu nahi du. Diskurtso aporofoboen gorakada bizi dugunu momento honetan garrantzitsua da gai hauek aurrera ekartzea eta elkarrizketak sustatzea, inklusioa eta berdintasuna lortzearren.
Pobrezia eta gizarte bazterketa egoera Nafarroan
Nafarroako biztanleen% 17,2 pobrezia-arriskuan eta / edo gizarte-bazterketaren arriskuan bizi da, Estatistikako Institutu Nazionalaren Bizi Baldintzen Inkestak jasotako datuen arabera. Hau da, 115.000 pertsona baino gehio bizi dira egoera horretan.
Datuak gorakada larria erakusten dute, pobrezia edo bazterketa egoeran dauden pertsonen kopurua %14,5etik %17,2ra pasatu da. Hau da, %2,7ko gorakada adierazten da, gainera, Nafarroa da portzentaje hau gehien hazten duen erkidegoa. Horrela, 2014tik erregistrorik dagoen Nafarroako daturik altuena lortu du, eta 2030 Agendan ezarritako helburuetatik oso urrun dago.
Datuek erakusten dutenez, txirotasun arriskuaren osagaiak eragin du hazkunde hori: %2,9 hazi da aurreko urtearekin alderatuta, eta %13,8ra iritsi da pobrezia arriskuan dauden pertsonen kopurua.
Igoera horrek esan nahi du biztanleen ia % 14 kontsumo-unitate bakoitzeko 10.088 €-tik beherako diru-sarrerak dituen etxe batean bizi dela (hilean 840,6 €).
Halaber, Nafarroan gabezia material eta sozial larriarekin bizi diren pertsonen ehunekoak gora egin du, baina ez hain nabarmen: 2022an, % 5,6 ziren, eta urtebete geroago, % 6,2. Garrantzitsua da azpimarratzea herritarren % 27k ez duela gaitasunik ustekabeko gastuei aurre egiteko, eta ia % 12k Atzerapenak izan ditu etxebizitza nagusiarekin lotutako gastuen ordainketan (hipoteka edo alokairua, gasaren ordainagiriak, komunitatea…) edo epekako erosketetan azken 12 hilabeteetan.