Beste erralitate bat ezagutzeko, ipini inklusioaren betaurrekoak

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako sareak, #ipinibetaurrekoak sentsibilizazio kanpaina elarazten du, gizarte inklusiboago bat lortzeko.

Gainera, kanpaina honen barruan, FILMIN eta Nafarroako liburutegikin elkartzen da, primerako zinemaldi asteak bizi ahal izateko. 

Iruñea, 2020ko urriak 16  – Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako sarea #ipinibetaurrekoak sentsibilizazio kanpaina martxan jartzen du, bidegabekeriak eta desberdintasunak ikusten uzten ez digun “miopía sozialarekin” bukatzeko.

“Askotan gure begirada beste lurraldeetako errealitatera enfokatzen dugu, ezbeharrak beti beste lurraldeetako batzuei gertatzen zaiela pentsatuz. Ikuspuntua aldatzea asko kostatzen zaigu, ez dugu ikusi nahi egoera zaugarriak uste dugula baino urbilago daudela, gure auzokidea izan daiteke sufritzen dagoena” adierazi dute Saretik.

25 urte daramatzate Nafaroroako sarean pobrezia eta bazterketaren contra borrokatzen. 30 erakunde sortzen dute sarea gaur egun eta egoera edozein izan arren sutsuki lanean jarraitzen dute pobrezia eta bidegabekeria desagerrarazteko. Baina argi daukate eraldaketa bakarrik gizarte osoaren inplikazioarekin lortuko dela, bai administrazioen bai herritarren konpromezua beharrezkoa izango da. “Injustiziak daudela badakigu, bazterketak ahalbidetzen dituen gizartean bizi bagara, oker dauden gauzak ikusten baditugu eta indarkeria jasaten duten pertsonak daudelaren berri badaukagu… beharrezkoa da begiratzetik behatzera pasatzea. Arreta jartzea, pobrezia ez da aukera”.

#Ipinibetaurrekoak kanpaina optika askotan dauden irudiak imitatzen ditu, miopía edota bestelako begitako akatsak graduatzeko erabiltzen diren letrazko kartelak erabiltzen ditu. Kontzeptu horiekin jolasten du kanpaina “errealitatea hautemateko orduna aurreiritziak eta estereotipoak graduatzeko beharretik sortzen da kanpaina hau. Horregatik ikinlusioaren  betaurrekoak ipintzera animatzen zaituztegu, errealitatea behatzera eta aztertzera lagunduko digutenak eta enpatía eta elkartasuna sustatuko dutenak. Behin jartzen dituzula ezingo duzu ondokoak bizi duena ez ikusi”.

Laminez gain, kanpainarako berariazko webgune bat ere sortu da, eta bertan aurkituko dira https://www.redpobreza.org/participación/bip/ irudi guztiak. Eta instagram ad hoc iragazki bat sortu da, nahi duenak bere sare sozialetatik kanpainarekin bat egin dezan, #ipinibetaurrekoak hastagharekin partekatuz.

Primerako zinemaldi kolaboratzaileak

Aurten sarea zinema munduan guztiz murgiltzea erabaki du, askotan irudiak hitzak baino askoz gehiago esan dezaketelako, eta hori erralitate bat bihurtzeko primerako kolaboratzaileak bilatu ditu #ipinibetaurrekoak kanpainan parte hartzeko.

Pobreziaren eta gizarte bazterketaren kontrako nafarroako sarea FILMIN ikusentzuneko plataformarekin batera, gizarte gaien inguruko zinea sustatzeko kanpaina sortu dute. Horregatik FILMIN plataforman, gaurtik aurrera, 25 filme osatzen duten bilduma “DÓNDE PONGO EL OJO, PONGO LA LUCHA” sortu dute sareak eginiko gomendio ezberdinekin.

Gainera, urriak 22tik 31ra, Filmin plataforman sartzeko doako harpidetzak zozketatuko dira Sareko sare sozialetan (Instagram eta Facebook).

Eskualde mailan Nafarroako liburutegiak izango dira primerako kolaboratzaileak. Sareak urriak 28rako antolatutako zinemaldian parte hartuko dute. “Amateurs” filmea ikusi ondoren migrazioaren eta nortasun kulturalaren inguruan hitz egiten egongo dira, Bea Villahizán SOS Arrazakeria eta Rida Ait Bouzid Sei elkarteko bitartekariekin batera.

Izen-emateak eta informazio guztia www.redpobreza.org web gunean  eskuragarri dago iada.

Bideoa

 

Posted in Aktualitatea.