Covid-19ren zabaltzean elementu biologikoek ez ezik, gizarte-faktoreek ere parte hartzen dute, eta gure gizartean sustraitutako desberdintasuna da horietako bat. Horregatik, hain beharrezkoa da lan egitea desberdintasuna aldatzeko.
Gaur goizean Alberto Urteaga, Pobrezia eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sareko lehendakaria eta Lydia Almirantearena Batzorde iraunkorreko partaidea “Detección de necesidades en la crisis social” txostena aurkeztu dute gaur goizan. Txostena osasun, gizarte eta ekonomi krisi honen ondorio negatiboak arintzeko neurri zehatzak proposatzen ditu.
Duela gutxi The Lancet aldizkari medikoa sindemia kontzeptua berreskuratu zuen, covid-19ak eragindako gaixotasunaren bilakaera adierazteko. Gaixotasun jakin batzuen hedapenean elementu biologiko eta sozialen arteko elkarreraginari dagokio termino hori. Hori dela eta, Saretik ideia hori berreskuratzen dute gogorarazteko “covid-19ren hedapenean elementu biologikoek ez ezik, gizarte-faktoreek ere parte hartzen dutela, eta horietako bat gure gizartean errotutako desberdintasuna dela. Horregatik, desberdintasuna itzultzea premiazkoa da, gizarte-bazterketa egoeraren azeleratzaile gisa baitihardu” Alberto Urteaga, Pobrezia eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sareko lehendakaria dioenez.
Sindemia hasi eta sei hilabete igaro ondoren, Sareak beste txosten bat aurkeztu du, egoera horrek gizarte-bazterketako egoeran eta askotan ikusezinak diren pertsonak gogor jotzen dituela erakusten duena. Beharrak atzemateko dosierrak sareak maiatzaren erdialdean aurkeztu zuen Gizarte Planaren eskema bera errepikatzen du. Txostenean, beraz, proposamen orokorren atal bat eta hezkuntza, prestakuntza eta enplegua, etxebizitza eta osasuna bezalako esparruetarako proposamen espezifikoen beste atal bat aurkezten da. Proposamen huen bidez Covid-19a pobrezia eta bazterketa egoeran dauden pertsonenganako eragina geldiaraziko da.
Gainera, azpimarratu du “ezinbestekoa dela gizarte-bazterkeriaren problematikaren dimentsioaniztasuna ulertzea hura konpontzeko orduan. Administrazio publiko osoak erantzun integrala emateko oinarriak finkatzeko unea da, eta sail bakoitzak, bere arloaren arabera, gizarte-desberdintasunaren aurkako borrokan dituen berariazko erantzukizunei heltzeko unea da”.
Gogora ekarri nahi izan dute, halaber, “Nafarroako Gobernuak konpromiso ausarta hartzeko unea dela, krisialdi sozialari buelta emateko behar diren ekintza eta dotazioak martxan jartzeko unea, oraintxe bertan gainditu gabe dagoen krisiari aurre egiteko”.
Sindemia honetan baztertutako pertsonentzako sei atal garrantzitsu
Eten digitala
Arreta telematikoak gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonentzako laguntzak edo eskaerak eskuratzeko aukera mugatu ditu. Eten digitalak bi errealitate osagarri ezkutatzen ditu: lehena, eta nabarmenena, tresna eza, ordenagailuak, tabletak edo mugikorrak, eta, bigarrena, gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonek gaitasun digitalik ez izatea, analfabetismo digitalaz hitz egin dezakegu kasu askotan.
Hezkuntza
Sindemia egoeraren ondorioz nabarmenagoa egin den absentismo egoerak kezkatzen gaituzte, baita egoerari aurre egiteko tresna falta ere. Gainera, uste dugu gazteak eta aurrak laguntzeko egoera emozionalaren diagnostikoa eta tresna zehatzak beharrezkoak direla.
Beste arloetan, beharrezkoa ikusten dugu derrigorrezkoaren ondoko ikasketak indartzea, gazteentzako ibilbide pertsonalizatuak eta hezkuntza jasotzeko aukerak bermatzeko.
Emplegu-plana
Enplegua arazo handienetako bat da, langabezia, eta ERTE oso hitz arruntak dira gaur egun. Horregatik, sortzen ari den Enplegu Plana planteatzeko, uste dugu funtsezkoa dela honako hauek kontuan hartzea:
-Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak eta integralak egiten direla bermatzea, eta gizarte-laguntzako prozesuak indartzea.
-Prestakuntza- eta enplegu-eredu mistoak garatzea.
-Etxeko langileen babesa zabaltzea.
Osasuna
Sindemia honen protagonista nagusia maskara da. Prebentzio-neurri nagusia da eta, gainera, nahitaezkoa denez, pertsona guztiek bermatuta izan beharko lukete, baita erosi ezin dutenak ere. Gainera, orain inoiz baino gehiago, osasun unibertsal bermatua izateko aukera bermatu behar da, behin baino gehiagotan detektatu diren ezohiko kasu horiek baztertzeko. Halaber, premiazkoa da sistema soziosanitarioa eta osasun mentalarena indartzea.
Etxebizitza
Eskaintza/eskaera desoreka-egoera jasanezin batetik etortzen ginen, pertsona guztiei etxebizitza duin bat bermatzen ez zen egoera batetik, eta egoera hori zuzendu egin behar da. Alokairurako etxebizitza publikoaren eskaintza handitzea da eskatu dugun neurrietako bat. Pertsona ahulenentzat ere beharrezkoa da berariazko baliabideak finkatzea, beharrezkoak direla frogatu baita.
Espetxeko egoera
Gehienetan, pertsona presoen egoera ahaztuta dago. Horregatik, berriro ere haien beharrak azpimarratu eta agerian jartzen ditugu. Gaur egun, betebehar dituzten baldintza gogorrak adieraziz, kanpoaldearekin komunikatu ezin dira eta ezin izan dute hilabete askotan. Premiazkoa da espetxe-osasunaren arloan Nafarroari eskumenak eskualdatzea eta osasuna babesteko elementuak bermatzea.