Nafarroako GGKEn Koordinakundeak (CONGDN), Ekonomia Alternatibo eta Elkartasunezkoaren Sareak (REAS Nafarroa), Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren aurkako Nafarroako Sareak, Desgaitasuna duten Pertsonak ordezkatzen dituzten Erakundeen Batzordea (Cermin) eta Nafarroako Gurutze Gorriak “Eta zuk, zer markatzen duzu?”  kanpaina aurkeztu dute o azteaskena honetan. Errenta aitorpenari buruzko kanpaina da, eta nafar herritarrak animatu dituzte gizarte helburuetarako laukia aukeratzera.

 

Aurten, laukiak zuri uzten dituzten aitorpenak izanen dira bereziki Kanpainaren ardatz.

 

 

  • Laukia zuri uzten duten aitortzaileen % 18,7 hori izanen da Kanpainaren ardatza. Guztira, 91.343 lagun dira (% 2,4 gehiago, aurreko urtearekin alderatuta). Ez dira batere datu onak, eta gure iritziz, horren atzean hainbat arrazoi daude:

 

  • Errenta aitorpena lehen aldiz egin behar dutenek, askotan, aitorpena egina jasotzen dute, eta laukia zuri ageri da. Ez zergadunak halaxe nahi izan duelako. Eta aukera hori herritarrek, beren ekimenez, aldatu behar dute. Hori jakinik, hainbat bideo egin ditugu, eta gaur, horietako lehena zabalduko dugu PFEZaren lauki hori zer den, diru horiek zertan inbertitzen diren, laukia nola markatu daitekeen, etab. azaltzeko.

 

  • Pertsona batzuek, gainera, ez dute laukia markatzen gehiago ordaindu behar dutelakoan edo gutxiago itzuliko zaielakoan, eta ez da horrela. Izan ere, gizarte xedeetarako laukia markatzen duzunean, erabiltzen ari zara zure zergak zertara bideratzen diren erabakitzeko duzun eskubidea.

 

  • Laukia markatzeko dauden moduak gogoraraziko zaie edota nola egin egokitzat jotzen duten edozein aldaketa: 948 50 51 52 telefonora deitu daiteke, edo navarra.es webaren bidez edo Tributu Agentziako bulegoetara joan behar da (hitzordua eskatuta).

 Kanpaina, halaber, gauza hauetarako baliatu nahi dugu:

 

  • Eskatu nahi dugu parekatu dadila nafar zergadunen egoera Estatuko zergadunek dutenarekin. Izan ere, Estatuan, bi laukiak (Eliza Katolikoa eta Beste Helburu Sozial batzuk) markatzen dituen zergadunak bere ekarpena bikoizten du (% 0,7+ % 0,7). Gure Komunitatean, aldiz, zatitu egiten da (% 0,35+% 0,35), nafar herritarrak desabantailan utzita.

 

  • Eskatu nahi dugu EZ dadila errepikatu partidak ordezkatzeko politika. Hau da, ez dadila erabili herritarren konpromisoa Nafarroako Gobernuaren gizarte politiketarako aurrekontua murrizteko.

 

  • Eskatu nahi dugu sor dadila tributu-esleipen berri bat gizarte xedeetarako Sozietateen gaineko Zergan, Estatu mailan Estatuko 2018rako Aurrekontuen Lege Proiektuan jasoa dagoen bezala

HONA ZENBAIT DATU:

 

Iazko errenta aitortzeko kanpainan, guztira 232.568 pertsonak markatu zuten gizarte helburuetarako laukia; hau da, aitortzaileen % 47,63 da. Horrek 8.796.412 euroko asignazioa eragin du Nafarroako 2019ko Aurrekontu Orokorretan.

 

Iaz, dirutza horrekin, eta lauki horren bidez, 280 proiektu baino gehiago finantzatu ziren Nafarroan desgaitasuna duten pertsonentzat, gizartean bazterturik dagoen jendearentzat, adinekoentzat, ingurumeneko programentzat eta nazioarteko lankidetzarentzat.

 

Gizarte helburuetarako ekarpenak gora egin du urtez urte 2010ko aurrekontuetako 5 milioi eurotik egungo 8,8 milioi eurora.

 

Gaur abiarazi dugun Kanpainaren bidez, bi gauza nabarmendu nahi ditugu: batetik, gogorarazi nahi dizugu nola erabili zerga horiek zertara bideratu aukeratzeko duzun eskubidea, eta bestetik, ikusgaitasuna eman nahi diegu diru horiei esker egin daitezkeen programa eta proiektu guztiei.

Comments (9)

  1. Birth Control Pill Online Usa Order Flagyl In Sacramento cialis 5mg Xenical 60 Mg

  2. Viagra Jovenes No Prescription Fluoxetine Venta De Viagra En Gibraltar Cialis Tadalafil France Cialis Media Pastilla Amoxicillin Bladder Infections

  3. Viagra 25mg Preis Cialis 5 Mg Le Prix where to buy tab isotretinoin visa avis viagra cialis levitra buy accutane ireland

  4. Acquistare Kamagra Strasburgo Cialis Granada canadian pharmacy cialis Bentyl In Canada Medicine Free Shipping No Script Needed Flagyl Generic Form Amoxicillin Side Affets

  5. Cialis Filmtabletten 5mg cheap cialis Propecia Femenino

  6. Fish Medicine Amoxicillin Fake Generic Viagra viagra Cialis Senza La Ricetta

  7. Howdy would you mind letting me know which hosting company you’re using? I’ve loaded your blog in 3 completely different internet browsers and I must say this blog loads a lot faster then most. Can you suggest a good web hosting provider at a fair price? Kudos, I appreciate it!

  8. Woh I like your posts, saved to favorites! .

  9. Hi would you mind stating which blog platform you’re using? I’m looking to start my own blog in the near future but I’m having a hard time making a decision between BlogEngine/Wordpress/B2evolution and Drupal. The reason I ask is because your design and style seems different then most blogs and I’m looking for something completely unique. P.S Sorry for being off-topic but I had to ask!

Comments are closed.