Octubre un mesBost jardunaldik islatuko dute pobreziaren aurkako borroka ikuspuntu desberdinetatik: hezkuntza, generoa, parte hartzea edo pobrezia energetikoa.

Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Sareak bost jardunaldi eskainiko ditu urrian, urriaren 17an ospatuko den pobrezia ezabatzeko nazioarteko egunarekin lotuta.

 

Sareak azpimarratu du oso garrantzitsua dela Nafarroako pobrezia eta gizarte bazterketako egoeren inguruan sentsibilizatzen eta horiek ikusgarri bihurtzen eta ezabatzeko bideak bilatzen jarraitzea.”Aurten, ahalegin handia egin nahi izan dugu; izan ere, krisia amaitu dela eta oparoaldia datorrela dioten arren, errealitateak ez du hori islatzen.Ezarri den sistema berri-zaharrak desberdintasuna indartzen du, arrakala are handiagoa eginez”, adierazi duSareko buru Rubén Unanuak.

 

Pobreziaren aurkako hilabetea

 

Aurten, Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Sarearen urteko jardunaldiez gain, hiru jardunaldi gehiago egingo dira urrian, pobreziari buruzko ikuspuntu desberdinekin eta publiko desberdinentzat. Hain zuzen, jardunaldi horiek gure estatuko sarearekin (EAPN-ES) lankidetzan eskainiko dira.Gizarte bazterketarekin lotutako gai desberdinak planteatzeko premia ikusi dute, kontzeptu horren ezaugarri nagusia arazoaren dimentsioaniztasuna da eta.”Funtsezkoa da ulertzea bizitzako faktore guztiak elkarrekin lotzen direla familia zaurgarrienentzat ere.Adibidez, lan prekarioa duen pertsona batek ez du erraz lortuko etxebizitza, ezta seme-alabei eskaintzeko elikadura osasuntsua ere”.

 

Urriaren 3an, Civicanen, hezkuntzak pobreziatik irteteko tresna gisa duen ezinbesteko egitekoa nabarmentzeko jardunaldiak egingo dira. Halaber, gurasoetatik seme-alabetara igarotzen den pobrezia katea hausteko zer neurri har daitezkeen ere azpimarratuko da.

 

Urriaren bigarren astean, hilaren 10ean, jardunaldi batek pertsonen parte hartzea eraginkorragoa izateko premiak, helburuak eta jomugak azalduko ditu.Gogoetarako espazio bat irekiko da dinamika baten bitartez, eta interesa duten pertsona eta erakunde guztientzako zabalik egongo da.Helburu nagusia:aldaketa bultzatzea eta bazterketa egoeran dauden pertsonak ahalduntzea, haien ahotsa entzuna izan dadin.

 

Urriaren 17aren aurreko egunetan, Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Sarearen XVIII. jardunaldiak egingo dira Tuteran (urriaren 15ean) eta Iruñean (urriaren 16an).”Ser mujer, ¿billete a la pobreza? (Emakumea izatea, pobreziarako txartela?)” izenburua aukeratu da aurten pobreziaren feminizazioan eragiten duten faktoreak lantzeko, eta berdintasun politiketako hizlari adituak etorriko dira, hala nola Carmen Castro (Sin Género de Duda blogaren egilea) edo Carmen Expósito (Bartzelonako Diputazioko Bizikidetza, Dibertsitatea eta Herritarren Partaidetza Zerbitzuko goi mailako teknikaria).

 

Hilabetea amaitzeko, pobrezia energetikoari aurre egiteko tailer bat egingo da, TEDER erakundearen eskutik.Tailerrean, Elektrizitateko Gizarte Bonuaz hitz egingo da, eta, halaber, argiaren fakturak interpretatzen eta gastu hori murrizten irakatsiko da.Jardunaldi hori pobrezia eta/edo gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonentzat da bereziki.

 

Jardunaldiak doakoak izango dira eta edozeinek parte hartu ahal izango du, aldez aurretik izena emanda.Informazio guztia honako web orri honetan aurki daiteke:https://redpobreza.org/es/

 

Brillantes Ideas contra la Pobreza, indarrak batuz

 

Lehenengo elkarte inklusiboa jaio da, zeinetan pertsona guztiak garrantzitsuak diren. Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Sareak irauli egin du “VIP” kontzeptua eta BIP: Brillantes Ideas contra la Pobreza sentsibilizaziokanpaina jarri du abian. Helburu argia du: pobreziaren aurka aktiboki borrokatzea, pobrezia ezabatzeko batu egingo duten ideiak proposatzearen bitartez.

 

Kanpainaren helburuari dagokionez, Sarearen buruaren arabera “eguneroko benetako konpromiso txikiak mundua eralda dezaketen kate bihur daitezke.Pertsona bakoitzari gogoeta eginarazi nahi diogu, euren burua aldatuz gizarte bidezkoago baterantz aurrera egin ahal izateko”.

 

Manifestu batek jasoko ditu pobreziaren aurka borrokatzeko ildo nagusiak eta web orrian sinatu ahal izango da laster.Halaber, hainbat kanpaina eta ekintza egingo dira, ahalik eta pertsona gehien batzeko eta sentsibilizatzeko, pobrezia eta/edo bazterketa arriskuan dauden pertsonek dituzten oztopoak ikusgarri bihurtu eta salatze aldera, hala nola etxebizitza, enplegua, familia eta/edo hezkuntza.Eta, aldi berean, pobrezia ezabatzea lortzeko herritarrengandik jasotako proposamen guztiak batzen joango gara.

 

Elkarteak norbait bazterketa egoera batetik atera dezaketen ideiak eman nahi dituzten pertsonak bilatzen ditu, aporofobiaren aurka sentsibilizatzen laguntzeko ideiak edo bizikidetza hobea izateko ideiak.Edozein keinu txiki nahikoa da elkarteko kide izateko eta batzen jarraitzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.