Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sareak 25. urteurrena ospatu du

 Sarea osatzen duten 30 entitateek gizarte-inklusioaren alde lan egiten mende laurden bat daramatenean, pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontra borrokatzeko konpromisoa berritu dute.

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sareak 25 urte daramatza pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontra sarean endredatzen, eta entitateak hazten eta bere konpromisoa berritzen jarraitzen du.

1994ko ekainaren 29an Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarea sortu zen. Irabazi asmorik gabeko askotariko 22 entitatez osatuta zegoen, eta gehienek dagoeneko eskarmentu handia zuten esku-hartze sozialaren esparruan. Sarea osatu zuten sinisten zutelako talde-lanean, elkarlanean eta entitate, erakunde eta pertsona partikularren arteko koordinazioan, eta xede bat partekatzen zutelako eta oraindik ere partekatzen dutelako: gizarte-inklusioaren eta pertsonen eskubideen alde borrokatzea. Tudela Comparte fundazioa, Villa Javier izenez ere ezagutzen dena, sarera batu zen urtarrileaneta, hortaz, sareak 30 gizarte-entitate barne hartzen ditu jada.

 

Urte hauetan guztietan, sarea kalitatezko politika publiko, egonkor eta global parte hartzaileen sustapenean gogor lan egin duen gizarte eragile bat izan da. Beste lan-ildo bat parte-hartzearen garapena, entitateen eta beste gizarte-ekintzaile batzuen artean sarean lan egitea eta nafar gizartearen eraldaketa soziala izan da.

Egun, sarea 30 entitatez osatuta dago: Acoad elkartea, Alaiz kolektiboa, Tudela Comparte fundazioa, Andrea, Antox, Nafarroako Elikagaien Bankua, Nafarroako Gizarte-Langileen Eskola, Dianova, NUP-eko Gizarte-Laneko departamentua, Ilundáin fundazioa, Secretariado Gitano fundazioa, Emausko Trapuketariak fundazioa, Gaz Kaló federazioa, Gaztelan federazioa, Itxaropen Gune – Lugar de la Esperanza, Kamira Gizarte Ekimeneko Kooperatiba, La Majarí elkartea, La Romaní elkartea, Lantxotegi elkartea, Munduko Medikuak elkartea, Fundación Gizakia Herritar/Paris365, Salhaketa elkartea, Santa Lucía Adsis elkartea, SEI, Sos Racismo Nafarroa, Varazdin fundazioa, Xilema fundazioa, Acción contra el Hambre fundazioa, Nafarroako Nuevo Futuro Elkartea eta Ítaka-Escolapios fundazioa.

 

Sarean endredatzen uzteko kontzertu bat

Apirilean EAPN Europaren “Pobrezia, Enplegua eta Gizarte-Ongizatea: Gizarte esku-hartzearen ereduak maila europarrean, estatalean eta autonomikoan eta gobernuan” jardunaldiak egin ziren, 25. urteurrenaren harira.

Oraingoan, pobreziaren kontrako sareak hura osatzen duten entitate eta pertsonekin eta nafar guztiekin ospatu nahi du. Hori dela eta, kontzertu solidario bat antolatzea erabaki du, ahaleginak eta indarrak batu, borroka ikusarazi eta pobrezia eta bazterketak errotik desagerrarazteko bide honetan jarraitzeko, luzea baita.

Herritar guztientzat irekita egongo den festa bat, oroitarazteko beharra duen pertsona bakar bat dagoen bitartean sareak eta gizarte-entitateek lanean eta borrokatzen jarraitzen dutela eta jarraituko dutela eta, horretarako,ez dago ateak irekita dituen espazio bat baino hobeagorik, guztientzako tokia dagoen leku batean eta musika onarekin bada, hainbat hobe.

Kontzertuan, besteak beste, Demode Quartet, Andreina Jolin eta La Chula Potrataldeek kolaboratuko dute, baina, gainera, emanaldi eta sorpresa gehiago egongo dira. Ekitaldia ekainaren 7an egingo da, Zentral Aretoan, kolaboratzeko, espazioa lagatzen baitu eta ateak 20:00etan irekiko dira.

 

 

Pobreziaren kontrako Sareak irudia berritu du

Mende laurden baten ondoren, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sareak bere logotipoa berritu du garaikideagoa den irudi batekin. Logotipo berriarekin sareak gizarte-bazterketak barne hartzen dituen askotariko egoerak irudikatu nahi ditu eta errealitate horri ahotsa eman nahi dio. Halaber, sareak parte-hartzearen eragile sustatzaile gisa duen funtzioa nabarmendu nahi du.

Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp