Gizarte Erakundeen Plataformak sustatuta, pobrezia desagerrarazteko borrokaren hainbat interpretazioekin eginiko erakusketa artistikoa martxan jarri dute Pobrezia Errotik Kentzeko Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Goizean zehar gizarte erakunde eta talde ezberdinak egindako hainbat artelan erakutsi dira autobús geltoki zaharreko nasetan, urriak 17an ospatuko den Pobrezia errotik kentzeko nazioarteko egunaren inguruan.
Gizarte erakundeen plataformak, CERMIN, REAS, GGKEn koordinakundea eta Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Kontrako Nafarroako Sareak osatzen dutena, urtero egiten den kontzentrazio tradizionalari buelta eman nahi izan diote, Nafarroako populaziora beste era batera iristeko. 16 erakunde eta gizarte talde ezberdin eta 8 eskola parte hartu nahi izan dute “pobreziaren aurka aniztasuna aberastasuna da” erakusketan, hain zuzen ere, pobrezia errotik kentzeko begirada aniztasuna eskaintzeren garrantzia nabarmenduz.
Erakusketa honekin Plataformatik argi utzi nahi izan dute iritzi ezberdinak entzutea, ezagutzea eta ikustearen garrantzia, irakurritako manifestuan adierazi duten bezala “Basoaren aniztasuna murrizten badugu, oreka hori hautsi eta basamortu bihur daiteke, planetako hainbat lekutan gertatu den bezala.
Pertsonak garrantzitsuenak diren gizarte bat nahi badugu, inor atzean geratuko ez den gizarte bat, bizitza eta zaintza erdigunea izango dituena eta iraunkorra eta eraginkorra den gizartea nahi badugu, aniztasuna ere bilatu behar dugu”
Erakusketan pparte hartu duta Coordinadora de ONGDs de Navarra, REAS, CERMIN, Red Navarra de Lucha contra la Pobreza y la Exclusión Social, Energia Gara- Som energía, OCSI, Oxfam Intermon Navarra, Grupos de Acción Social de Medicus Mundi, Asociación Posthac, Médicos del Mundo Navarra, Fundación Xilema, Las Poderosas – Acción contra la Trata, Asociación Navarra Nuevo Futuro y Asociación SEI. Eta 8 escola CPEIP Tudela Elvira España, CPEIP Tafalla Marqués Real Defensa HLHIP, Colegio Pamplona Miravalles – Redín, Colegio de Educación Especial Pamplona El Molino, CPEIP Pamplona San Jorge, Colegio Pamplona Santa María la Real Maristas, Colegio Puente La Reina Seminario Reparadores Dehonianos y IES Burlada Ibaialde.