Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren kontrako Sarea, Nafarroako Gobernuko aurrekontuak inbertsio sozialean aurrerapauso bat eman beharko luketeela baloratzen du

AROPE tasaren arabera 2020an 79.000 pertsona bizi dira nafarroan pobrezia edo bazterketa egoeran. 2019an baino 2.800 pertsona gehiago.

Bizi duguen egoera kontutan izanda bazterketarekin bukatzeko aurrekontuen aurreproiektuak egiten duten apostua apustua epel gelditu da.

Pobreziaren eta Gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako Sareak gaur goizean egindako prentsaurrekoan egoera larrienetan bizi diren pertsonen inguruko datuak eskaini dituzte. Gainera, Nafarroako aurrekontuen aurreproiektuaren alderdi sozialen inguruko balorazioa eskaini dute.  

Pandemiaren ondoriozko krisi ekonomikoak berriro ere eragin du pobreza egoeran gertuen dagoen populazio. Nahiz eta estatuko tasarik txikiena duen erkidegoa izan, 2020ean %12,  AROPE* tasaren arabera.

AROPE tasaren arabera, 2020. urtean Nafarroako Foru Komunitatean, 79.000 pertsona pobrezian eta/edo gizarte-bazterketan ziren, aurreko urtean baino 2.800 gehiago. Gainera, 2015. urtean hasitako beheranzko joera apurtu egin da. Krisi ekonomiko eta soziala gertatu eta hamar urte baino gehiago igaro ondoren, Lydia Almirantearena, saretik esan duenez “ez gara gai izan lehenagoko kopuruetara itzultzeko”, indarberritzea geldoegia izan baita.   

AROPE informea osatzen dutenen atal ezberdina aztertuz, nabarmentzekoa da pobrezia-arriskuan dauden pertsonen kopurua %9,9 handitu dela Nafarroan. Pertsona horiek pobrezia-atalasetik beherako errenta duten etxeetan bizi dira. 2020an, 9.626 euroo media etxe bakoitzeko.

Respecto al componente de baja intensidad en el empleo, un Gainera, pobrezia material larrian dauden pertsonen kopurua %6,2raino igo da, 2019an %3koa zen. Saretik datu bereziki kezkagarriak direla nabarmendu dute: alde batetik biokiztu egin dela bi egunez behin haragia, oilaskoa edo arraina jan ezin duten pertsonen kopurua; eta, bestalde, inkestatutako pertsonen % 11,4k ezin izan ziola aurre egin etxebizitza-gastuak eta fakturak ordaintzeari.

Laneko intentsitate txikiko osagaiari dagokionez, 0 eta 59 urte bitarteko pertsonen %7,5ek, beren kideak lan egiteko adinean dauden etxeetan bizi direnek, beren lan-potentzial osoaren %20 baino gutxiago izan zuten.

 Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Sareak Nafarroako pobreziaren bolumena kronifikatu edo gelditu egin dela nabarmentzen da. Horregatik, beharrezkotzat jotzen dute Sarean, datuen bilakaeraren azterketa eta hausnarketa egitea, baina, batez ere, administrazioak hartu beharreko helburuen definizioa.

AROPE txosten osoa

Inbertsio sozial epeleko aurrekontuak

Edurne Redín, Sareko zuzendariak esan du Nafarroako Aurrekontu Orokorrak tresna estrategiko gisa garrantzitsuak direla urtean zehar ezarri ahal izango diren politikak, ekintzak eta/edo programak zehazteko, eta Nafarroako Gobernuaren konpromisoak benetan gauzatzeko. Dokumentuak duen garrantzia dela eta, Sareak departamentuen arabera baloratu ditu gizarteratzeko partidak, arlo ezberdinen zeharkako erantzukizuna delakoan. Era berean, zuzendariak azaldu duenez, “ezinbestekoa da administrazio publiko osoak oinarriak jartzea pobrezia- eta bazterketa-egoerei erantzun integrala emateko, eta sail bakoitzak, bere arloaren arabera, gizarte-desberdintasunaren aurkako borrokan dituen berariazko erantzukizunak hartzea. Uste dugu 2022rako aurrekontu horien inbertsio soziala, gaur aztertuko duguna, epel geratzen dela, Nafarroan pobreziaren joera kronifikatu hori bukatzeak dakarren erronka handiaren aurrean”.

Balorazio horretan, 2022rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Aurreproiektuaren ahulguneak nabarmendu dituzte, Nafarroako Parlamentuak abenduan onartzeke dituenak.

Txosten osoa (gaztelainiaz)

Sareak proposatutako hobekuntzen laburpena

Etxebizitza 66.761.614 € 

• Alokairu sozialerako etxebizitzen parke publikoa handitzeko ekintzak areagotzea.

• Gizartean bazterturik dauden pertsonak etxebizitza eskuratzeko neurriak areagotzea.

• Gizartetik bazterturik dauden pertsonentzako etxebizitza ez-seguruak eta desegokiak birgaitzea sustatzea.

Osasuna 1.260.954.225 €

  • Koordinazio eta Arreta Integralerako Nafarroako Sarea sortzea, gizarte elkarteetan eta osasun arloko profesionalen arteko informazio- eta komunikazio-protokolo eta -bide errazak ezartzeko. Bitartekaritza soziosanitarioa sustatzea.
  • Osasuneko profesionalak kulturartekotasunaren eta aniztasunarekiko arretaren arloan prestatzea.
  • Osasun arloko profesionalak prestatzea ezarritako protokoloetan, genero indarkeriako egoerak atzemateko eta biktimei laguntzeko.
  • Bitarteko baliabideen eskaintzak handitzea, detekziorako, arretarako eta prebentzio integralerako laguntza handiagoa izateko.
  • Prebentzio-kanpainak berreskuratzea eta sexu-transmisiozko mendekotasunak eta gaixotasunak bezalako eremuetako baliabideak indartzea.
  • 2019-2023ko Osasun Mentaleko III. Planean eta drogen eta mendekotasunen III. Planean inbertsioa handitzea.
  • Tratamendu medikoekiko atxikimendua bermatzea.

Hezkuntza 792.864.888 €

  • Behar handieneko egoeretarako baliabideen laguntza gehigarria sakontzea, ikastetxe eta egoera jakin batzuetan hezkuntza-konpentsazioko jarduerak planifikatzea, baliabideak ikastetxeen proposamen eta beharretara malgutuz eta egokituz.
  • IKTak indartzea, ikasteko eta autoikasteko baliabideak areagotzeko.
  • Arrail digitalari dagokionez, urrakortasun-kasu guztiak salbuespenik gabe betetzea, ikasleen ikastetxearen izaera edozein dela ere.
  • Absentismoaren aurkako batzordea indartzea, batzordea desagertarazteko.
  • Derrigorrezkoa ez den Ikasketa-eskaintza handitzea.
  • Egoera juridiko administratibo irregularrean dauden pertsonen prestakuntza ahalbidetzea.

Migrazio politikak eta justizia 1.624.555  €

  • Nafarroako Esku-hartze Sozialeko Hitzarmena aplikatzeko % 20ko igoera bere gain hartu behar du, baina ez da gertatu entitateentzako diru-laguntzetan. Gizarte entitateendako diru-laguntzak – preso eta beren beregiko pertsonen jardueretarako lerroa Nafarroako Gizarte Esku-hartzeko Hitzarmena aplikatzeko behar dena baino 30.000 euro gutxiagorekin ateratzen da.
  • Harrera- eta laguntza-erakundeentzako diru-laguntzen aurrekontu-lerroa sustatzea. Aurten, bizikidetza proiektuetan gizarte entitateei ematen zaizkien diru-laguntzen lerroa, 5.000 eurotan murriztu baita.

Giza eskubideak  528.988.623 €

  • Oinarrizko arreta eta gizarteratzea: politika pasiboen, biztanleriaren sostengu ekonomikorako neurrien eta politika aktiboetan inbertitzearen beharra.
  • Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetarako aurreikusitako zuzkidura ez da nahikoa egungo egoerari erantzuteko.
  • Finantzaketaren eredua aldatzea, hirugarren sektoreko erakundeek zenbateko eta denbora luzeagoak izan ditzaten.
  • Gizarte Errealitatearen Behatokia: beharrezkoa da aurrekontuetan izan den gehikuntza horren zati bat gizarte-erakundeen prestakuntzan inbertitzea, sektore estrategikoa eta garrantzi sozialekoa baita. Horrez gain, Nafarroan sistematik kanpo gelditzen diren pertsonen egoera zein den jakiteko urteko txostena ezarri behar da.
  • Nafar lan sare:
    • Enplegurako zailtasunak dituzten pertsonak kontratatzeko laguntzen partida 200.000 eurotan murriztu da eta enplegu integratzaileko programetan 300.000 euroko beherakada egon da.
    • Gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak eta integralak egiten direla bermatzea eta laguntza sozialeko prozesuak indartzea beharrezkoa da.
    • Prestakuntza- eta enplegu-eredu mistoak sustatzea eta enpresetan lanekoak ez diren praktikak arautzeko esparrua sortzea, praktika horien koordinazioarekin eta jarraipenarekin batera sustatzea ezinbestekoa da.
    • Enpresaren erantzukizun sozialaren esparrua neurtzeko markoa sortzea; eragile ekonomikoek eta gizarte entitateek lan merkatuan parte har dezaten sustatzea.
    • Pertsona guztien lan eskubideak bermatzea eta langileen eskubide eta betebeharrei buruzko prestakuntza sustatzea.
    • Etxeko langileen babesa zabaltzea, oinarrizko lan eskubideetatik salbuesten dituen araubide bereziaren pean baitaude.
    • Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legearen 36. artikulua, kontratu publikoen %6 Gizarte Erakundeei erreserbatzea ezartzen duena, benetan betetzen dela bermatzea.
Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp