Sareak Nafarroan pobrezi egoeran dauden 95.000 pertsona baino gehiago ez ahazteko eskatu die alderdi politikoei

Bizi kalitateari buruzko inkestaren datuak jakin ondoren, Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren kontrako Sareak Nafarroan porbreziak eta gizarte-bazterkeriak duten arriskuaren balorazioa aurkeztu du. Bertan, Arope baxuena eskaintzen duen erkidegoa izan arren, hobekuntza gutxien egiten duena dela nabarmendu dute.

Sarean oso kezkatuta daude Fortu Komunitatean ahultasun egoeran dauden pertsonen kopuruagatik. Bigarrren urtez jarraian, Arope tasak adierazten du biztanleriaren %14.5 pobrezia eta/edo gizarte bazterkeria jasateko arriskuan dagoela, hau da, 95.000 pertsona baino gehiago.

Horregatik, Sarean alderdi politiko guztien konpromisoa eskatzen dute politika publikoak garatu dezaten eta adierazi dute beharrezkoa dela ongizate estatu bat garatzea pobrezia eta gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonen beharrei erantzuteko

Nafarroan badira bizitza duina garatu ez dezaketen pertsonak eta oinarrizko gastuei aurre egin ez dezaketenak. Nafarroako biztanleen %3.5ek ezin du haragia edo arraina jan 2 egunean behin, 10 pertsonatik ia batek ezin dio etxebizitza gastuari aurre egin eta ezin du etxean tenperatura egokia mantendu, eta 10 pertsonetik 2k ezin die ustekabeko gastuei aurre egin.

Arope adierazleak ez du erakusten inflazioak etxeetan nola eragiten duen baina, egia esateko, Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) hazkunde iraunkorrak eragin haundia duela dagoeneko ahulduta dauden ekonomietan. Batez ere KPIaren igoera handienak etxebizitza, garraio, jantzi eta oinetakoetan, eta elikagaietan direlako. Guzti horiek, oinarrizko beharrak.

Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp