Udazken honetan gizarteratzeak zeresana emango du

  • Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Sareak antolatutako pobreziaren aurkako hileko jardueren plater nagusia “Nafarroan pobrezia eta gizarte bazterketa errotik kentzeko estrategiak” jardunaldia izango da.
  • Parlamentuko taldeek, administrazioak eta hirugarren sektoreak gizarteratzeak izango dituen etorkizunari eta erronkei buruz hausnartuko dute.

Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Sareak bosgarren urtez “Urria: Pobreziaren aurkako hilabetea” antolatu du, Pobrezia Errotik Kentzeko Nazioarteko Egunaren inguruan, urriaren 17an. Sarean esaten duten bezala “Udazken honetan gizarteratzeak zeresana emango du”,    pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurkako borrokaren etorkizunari buruzko eztabaida sustatu nahi izan bait dute Nafarroako Parlamenturan.

Plater nagusia “Nafarroan pobrezia eta gizarte bazterketa errotik kentzeko estrategiak” jardunaldia izango da, urriak 5ean Nafarroako Parlamentuan. Jardunaldia prestakuntzazkoa eta gogoetazkoa izango da, Legebiltzarreko taldeek Sareak sustatutako Osoko Bilkura Monografikorako proposamenak egin ditzaten testuingurua ezartzeko. Osoko bilkura urriaren 28an egingo da.

Jon Echeverría Zuzendaritza Batzordeko kideak azaldu duenez, egungo egoera ikusita, garrantzi berezia du Administrazioaren, Parlamentuko Taldeen eta Hirugarren Sektorearen arteko eztabaida- eta hausnarketa-gune horiek sortzeak. Beharrezkoak ikusten dituzte gune hauek “Nafarroako gizarteratze plan estrategikoa” urte honetan bukatu baita eta hutsune bat geratu da Foru Komunitatearen etorkizuna markatuko duten ildo estrategikoetan. Halaber, azpimarratu nahi izan dute “desberdintasun handienak dituzten pertsonei zuzendutako lege eta neurrien epe laburregiak gainditu eta zeinu politiko guztien itunak bateratu beharko lituzketela”. Anbizio handiagoko begirada beharrezkoa da, zer gizarte mota eraiki nahi dugu?

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren egoera Nafarroan

Nafarroan pobreziaren eta gizarte-bazterketaren egoerak okerrera egin duela erakusten duten datuak ere funtsezkoak izan dira Sarea hausnarketa-gune horiek bultzatzeko. EINen azken Bizi Kalitateari buruzko Inkestak emandako datuak ez dira batere onak. Erkidegoan, 95.500 pertsona baino gehiago pobrezia-arriskuan daude. Okerrera egin du nabarmen 2020arekin alderatuz; izan ere, AROPE tasan, biztanleriaren %12,3tik Nafarroan pobrezia edo gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan bizi diren pertsonen %14,7ra igaro gara, hau da, urtebetean 20.000 pertsona gehiago.

Gainera, gabezia material eta sozial larriari dagokionez, %5,5ek baino gehiagok ezin dute etxean tenperatura egokia mantendu, Nafarroako pertsonen ia %10ek ezin dituzte etxebizitza-gastuak aurrez aurre jarri, %5,5ek, eta %20k hain ekonomia ahulak dituzte, ezin baitituzte ustekabeko gastuei aurre egin.

Datu horiek 2021ean atera ziren, baina Saretik beldur dira, egungo inflazio- eta krisi-egoera dela eta, datozen urteetan okerrera egingo ote duten. Horregatik sortu behar dira pertsona ahulenen egoerari erantzungo dioten ildo estrategikoak.

Hilabete osoa pobreziaren aurka borrokatzeko

Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Sareak hainbat jarduera antolatu ditu publiko desberdinentzat. Hilabetea lehenago aipatutako jardunaldiarekin hasido dute, “Nafarroan pobrezia eta gizarte bazterketa errotik kentzeko estrategiak” eta Gizarteratzearen inguruko Osoko Bilkura Monografikoarekin bukatuko da, Nafarroako Parlamentuan.

Iruñeko Mankomunitatearen eskutik ere bi sentsibilizazio ekitaldi egingo dira “Begirada desberdin bat” erakusketaren inguruan. Mendillorriko ur biltegian egongo da erakusketa urriaren 8tik abenduaren 18ra. Gainera, urriaren 9an, Sareak gune berean egingo den “Beste begirada baten bila” izeneko tailerra prestatu du.

“Nafarroan pobrezia eta gizarte bazterketa errotik kentzeko estrategiak”
Urriaren 5ena  16.30etatik 20.00etara
Nafarroako Parlamentuan

Erakusketa “Begirada desberdin bat”
Urriak 8tik Abenduaren  18ra

Iruñeko Mankomunitateko Mendillorriko ur-biltegiak
Sarrera librea

Jolasa “Begirada desberdin baten bila”
Familientzat.
Urriak 9. 12etan

Izen emateak https://www.mcp.es/

Pobrezia Errotik Kentzeko Nazioarteko Egunaren adierazpena
Urriak 17
Nafarroako Parlamentuan
Gizarte Erakundeen Plataforma

Mikro-hitzaldiak: Aquí no hay quien viva
Urriak 17
Geltoki
Gizarte Erakundeen Plataforma

Gizarteratzearen inguruko Osoko Bilkura Monografikoa
Urriak 28
Nafarroako Parlamentuan

Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp