Nafarroan pobrezia larria deuseztatzea legegintzaldi honetan bete daitekeen erronka da

Nafarroan 81.500 pertsona baino bizi dira gehiago pobrezia edo gizarte bazterketa egoeran.

Nafarroan 14.000 pertsonak utzi zieten pobrezia larria pairatzeari 2018an. Alabaina, pobrezia ekonomikoa jasaten dutenen pertsona-kopurua areagotu zen.

 

Pobreziaren eta Gizarte-Bazterketaren kontrako Nafarroako Sareak Espainiako EAPN-ren 9. txosteneko –‘Pobreziaren egoera. Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren adierazlearen jarraipena Espainian 2008 – 2018’– Nafarroari buruzko datuak aurkeztu ditu gaur goizean.

 

Azterlanak azpimarratzen du 2018an, AROPE adierazlearen arabera, gutxi gorabehera Nafarroako populazioaren % 12,6, alegia termino absolutuetan 81.627 pertsona inguru, pobrezia edo gizarte-bazterketa jasateko arriskuan bizi direla. Hortaz, % 0,9, gutxiagotu egin da iazko datuekin alderatuta. Emakumeak dira, berriro, pobrezi gehiena pairatzen dutenak, %58a emakumeak bait-dira.

 

  1. urtetik mundu mailakoa den krisi sozio-ekonomikoaren inpaktua Nafarroan kontzentratu zen bereziki lehenengo urteetan, tasa 5,9 puntu hazi baitzen (2008ko % 8,6tik 2013ko % 14,5era). Azken lau urteotan errekuperazio arina hauteman den arren, pobrezia edo gizarte bazterketa arriskuari buruzko datuak altuak dira eta pobrezia errotu eta kroniko bihurtu dela iradokitzen dute.

 

“Ekonomia hazten ari den arren, herritarren sektore bat ez da hobekuntza handirik nabaritzen ari bere egoeran,eta horrek hausnartzera eramaten gaitu politika publikoetan beharrezkoa den inbertsioari eta sortutako aberastasuna birbanatzeari buruz” baieztatu du txostenaren aurkezpeneanPobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Nafarroako Sarearen Batzorde Iraunkorraren kide den Jesús Garciak.

 

Nafarroan pobrezia eta gizarte bazterketa aletzen

 

AROPE adierazlea pobreziaren edo gizarte bazterketaren ikuspegi dimentsioaniztuna jasotzen duen tasa bat da. Bertan, pobrezia ekonomikoko arriskuan, gabezia materiala duten edo enpleguan intentsitate baxua duten biztanleak kontabilizatzen dira.

  • Pobrezia-arriskuaren tasa
  1. urtean Nafarroako Foru Komunitateko biztanleen % 8,3a pobrezia ekonomikoko arriskuan zegoen. Hau da, aurreko urtearen balioarekin alderatuz gero, sei hamarren areagotu da eta eten egin da hiru urte jarraietako murrizketa.Nafarroan 57.000 pertsona inguru daude pobrezia ekonomikoko arriskuan, iaz baino 4.000 gehiago.

 

Pobrezia larriaren tasak agerian uzten du Nafarroan, 2018. urtean, 12.000 pertsona bizi direla hilean 370 € baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten etxeetan. Sareak datu hori era baikorrean baloratzen du, izan ere, Nafarroan 14.000 pertsonak utzi zioten pobrezia larria pairatzeari, aurreko pixkanakako hazkunde-joera hautsiz. Dirulaguntza jakin batzuen eraginkortasuna nabarmentzen dute, haien artean errenta bermatuarena, baina, halaber, azpimarratzen dute ezin diotela kritikoak izaten jarraitzeari utzi eta pobrezia-tasa hazi delaoroitarazi beharra dutela.

 

  • Enplegu-Intentsitate Baxua duten Etxeak

Nafarroako biztanleen % 8,1aren etxeetan lan egiteko adinean dauden kideek haien enplegu-ahalmena baino % 20 gutxiago lan egin zuten aurreko urtearekin alderatuta. Hots, 39.088 pertsona enplegu-intentsitate baxua duten etxeetan bizi dira.

Gabezia Material Larria

·         Nafarroako biztanleen % 9,4ak azken 12 hilabeteetan atzeratu da etxebizitza-gastu nagusiak ordaintzerakoan.

·         % 9,1ak ezin du etxebizitza tenperatura egokian mantendu.

·         % 35,9ak ez da gai aurreikusi gabeko gastuei aurre egiteko.

Tasa honek adierazten digu Nafarroako biztanleen % 5,9 ondasun eta zerbitzu jakin batzuk eskuratzeko zailtasunak dituzten etxeetan bizi direla. Sarearen Batzorde Iraunkorraren kidea den Jesús Garciak nabarmendu duenez “2018 arte jasandako hazkundeak bereziki eragiten die etxebizitza-gastuak behar bezala ordaindu ezin dituzten herritarrei, haien etxea tenperatura egokian mantentzeko berogailua piztu ezin dutenei eta ustekabekoei aurre egin ezin dietenei”.

  Pobreziaren kontra borrokatzeko konpromisoa

 

Datu horiek kontuan hartuta, Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Nafarroako Sareak azpimarratzen duenez “ongizatearen galera ez zaio soilik krisiari zor, baizik eta krisiari eusteko nahikoa eraginkorrak izan ez direla, ez behintzat denentzat, argi geratu den politikei ere bai”.

 

Halaber, jarduketa-ildoak premiazkoak direla nabarmentzen dute, bereziki gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonen lan-baldintzak hobetzeari eta etxebizitza eskuratu eta mantentzeari buruzkoak direnak. Horiek dira agenda politikoan lehentasunezkoak izan beharko luketen gai nagusiak.

 

Oroitarazten dute beharrezkoa dela Nafarroa garatzeko estrategiak Agenda 2030* delakoarekin eta berriro ere ez betetzea ekiditeko ezartzen dituen Garapen Iraunkorrerako 17 Xedeekin lerrokatzen jarraitzea.

 

Azkenik, berriro ere parlamentu-taldeei konpromisoa eskatu diete legegintzaldi honetan honakoak lor daitezen lan egiteko:

 

  • 2018ko datuen arabera, Nafarroan pobrezia eta bazterketa arriskuan dauden (AROPE) 81.000 pertsona-kopurua % 50 murriztea gutxienez.
  • Nafarroan pobrezia larria egoera deuseztatzea, 2018an 12.000 pertsonakoa zena.

 

Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp