Bidegabekeriak salatzeko poesia eta musikaz disfrutatzeko arratsaldea

Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Sareak eta Iruñeako Poetry Slam-ek, gizarte-gaiei buruzko poesia-lehiaketa antolatu dute ostiralean.

Geltokin izango da “Poetry Slam Social: bidegabekerien aurkako poesia” saioaren bigarren edizioa ekainaren 17an, ostirala, 18:00etan. Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Sareak eta Iruñeako Poetry Slam-ek antolatutako poesia-borrokak hamar olerkarik hartuko dute parte, nork bere idazlanaren olerkiak errezitatzeko. Joan den urteko urrian egindako “Poetry Slam Social”, lehen edizioan, Jara Calvo izan zen poeta irabazlea. Ingurumen-arazo larria islatu nahi izan zuen, eta honela amaitzen zen haren poesia:

La tierra que aún, apenas aún,
la tenemos de nuestro lado
y ese futuro que aún, pero a penas aún,
lo tenemos en nuestras manos.

Poetry Slam 1980ko hamarkadan Chicagon jaio zen, hogeita hamar urte baino gehiagoko tradizioarekin Alemanian eta beste herrialde batzuetan, eta Iruñean lurreratu da Poetry Slam-en eskutik. Ikusleek gogotsu parte hartzen duten ekitaldia, gehien gustatu zaizkien olerkiak aukeratuz.

Gainera, ostiralean egingo den ekitaldian, “Canches” taldearen musika-emanaldia izango da. Ekitaldia doakoa da eta sarrera librekoa, leku-kopurua bete arte.

Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp