Zuen errenta aitorpenaren 0,7%gizarte helburuetara bideratzea erabaki ez bazenute, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako Sarearen entitateek kudeatzen dituzten proiektuetako asko aurrera eramatea ezinezkoa izango litzateke.
Mila esker. Mila esker gizarte helburuak “x”ikurrarekin markatzen duzuen guztioi, bihotzez. Zuen errenta aitorpenaren 0,7%gizarte helburuetara bideratzea erabaki ez bazenute, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako Sarearen entitateek kudeatzen dituzten proiektuetako asko aurrera eramatea ezinezkoa izango litzateke. Eta horrek ondorio zuzenak izango zituen Nafarroan pobrezia eta gizarte bazterketa egoeran bizi diren 83.000 bizilagunengan, haiek baitira zaurgarrienak.
Zuen ekarpenak gizarte entitateek kudeatzen dituzten diru-laguntzetara bideratzen dira. Haien bitartez pertsonen gutxieneko beharrak betetzen dira, kolektibo zaurgarrienen egoera hobetzen duten jarduketak gauzatzen dira, langabeziaren aurkako ekintzak egiten dira, eta, nola ez, adingabekoen beharrez arduratzen dira entitateak.
Nafarroako Gobernuak berriki bidali duen adierazpen batean, gizarteratze proiektuentzako aurrekontua %34 igo egin dutela adierazi du. Guk ohartarazi nahi dugu igoera hori hein batean zuen kompromiso eta laguntzari esker eman dela, baita 200.000 euroko aurrekontu-lerro berri bat sortzea babestu zuten parlamentu-taldeei esker ere, haien bidez pertsonak pobrezia eta gizarte bazterketa egoeratik ateratzea bultzatuko duten politika aktiboak indartuko dira-eta.
Zoritxarrez, %0,7 aren bidezko laguntzak bere alde txarrak ere baditu, izan ere, kontuan hartu behar dugu hori sor daitezkeen krisisozio-ekonomikoek, gaur egun taldeen birbanaketagatik egiten ari den borrokak eta gora behera politikoek laguntza hori baldintzatzen dute, eta proiektuen egonkortasun eta etorkizunean, zuzenean, eragin dezakete. Adibidez, iaz ezin izan ziren onetsitako 16 proiektu (adingabe eta langabetuei zuzendutakoak) martxan jarrik reditufaltagatik.
Garrantzitsua da azpimarratzea %0,7ª hiritarrek borondatez egiten duten ekarpena dela-eta gizarte entitateentzako eta gizarteratze politika aktiboentzako laguntza batizan beharko lukeela, eta ez ordezkoa, 2011. urtetik gertatzen ari den bezala.
Horregatik guztiagatik, gobernuari galdegiten diogu beharrezkoa dela zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen egoera aldatu nahi izatea, baita horretarako gobernuak kontu-sail egonkorrak esleitzea ere, era horretan programa estrategikoak eta bideragarriak garatu ahal izateko. Gizarte inklusibo eta bidezko baten alde egin dezagun hiritar, gizarte entitate eta erakunde publikoen artean.
Sinatzen dute: Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Sarearen batzorde iraunkorra: Rubén Unanua Ruiz, Amaia Leranoz Madariaga, Gara González Santana, Patxi San Martín Arbilla, Iranzu Baltasar Martín, Lydia Almirantearena Larrañeta eta Beatriz Villahizan Lagunas.