Pobreziaren kontrako sarea, Nafarroako parlamentuan nabarmendu du, berriro ere, zaugarritasun egoeran dauden pertsonetan begirada jartzearen garrantzia

Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Sareak beharrezkotzat jotzen du 2021erako Plan Operatibo bat, Gizarteratzeko Plan Estrategikoa gaur egun bizi dugun krisi sozialera egokituko duena.

Pobrezia eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako sareko ordezkariak, Alberto Urteaga eta Elena Vizcay.

Pobrezia eta gizarte bazterketaren kontrako Nafarroako sareko ordezkariak, Alberto Urteaga eta Elena Vizcay, gaur goizean, Nafarroako parlamentuko Eskubide sozialen komisioan, 2018-2021 Gizarteratzeko plan estrategikoari eginiko ekarpenak aurkeztu dituzte.  

Gizarteratze planaren garrantzia nabarmendu nahi izan dute. Bazterketa egoeran dauden pertsonen eskubideak bermatzeko Nafarroako Gobernuak duen tresnarik garrantzitsuena da eta gaur egungo egoeran, krisia pairatzeko eta gizarteratzea bermatzeko ezinbesteko tresna bihurtu da.

Sareko lehendakaria Alberto Urteaga dioenez “pasaden krisiak sortutako ondorioak eta pobrezia datuak ez ditugu gainditu, beraz pandemiak sortuko duen krisiari aurre egiteko abiapuntu okerragoan aurkitzen gara.” Horregatik guztiagatik beharrezkoa da, inoz baino gehiago, neurri zehatzak lehen bai lehen martxan jartzea, ondorio latzagoak saihezteko eta krisiari erantzun obeagoak bilatzeko.  

Komisioan zehar, pobrezia eta gizarte bazterekeriaren kontrako sareak gizarteratze ildo estrategikorako neurriak aurkeztu ditu: arreta presentziala lehentasunez bermatzeko beharra, gizarte zerbitzuetan eta hirugarren sektorean egin beharreko inbertsioa eta esku-hartze sozialaren sistematizazioa garatzeko Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan aritzeko beharrak aurkeztu dituzte.   

Oinarrizko Beharren eta Errenta Bermearen arloan, Errenta Bermatuaren eredua sendotzearen aldeko apustua egin dute, hirugarren fasea zabalduz, babes sozialeko potentziala handitzeko. Horretarako, Gutxieneko Diru-sarrera Biziaren eskumenak Nafarroara eskualdatzeari lehentasuna ematea eta Babes Sozialeko Sistemaren barruan estaldurarik ez duten biztanleen azterketa eta jarraipena egitea eskatzen dute.

Nafar lansarek kontratazioak sustatzeko  enpresei eta erakundeei ematen dizkien laguntzak gehitu behar direla planteatu dute, enplegua izan baita krisi honek eragin duen eremu nagusietako bat. Positiboki baloratzen dute enplegu inklusiboko programak sortzea, gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak eta integralak egiteko eta gizarte-laguntzako prozesuak indartzea ahalbidetzen dituelako, eta sortzen ari diren Enplegu Planean sartu beharreko ildoak proposatzen dituzte.

Etxebizitzaren arloan, Sareak eskatu du gizartetik bazterturik dauden pertsonak etxebizitza eskuratzeko eta mantentzeko neurriak areagotzea, eta 2021erako aurrekontuan sartu diren 11 milioiak helburu horretara bideratzea.

Osasun arloari dagokionez, unibertsaltasuna bermatzeko neurriak proposatu dituzte, sartzeko oztopoak ezabatuz, tratamenduekiko atxikimenduak bermatuz eta espazio soziosanitarioa bultzatzeko neurriak proposatuz.

Eta, azkenik, Hezkuntzaren ildo estrategikoari dagokionez, belaunaldien arteko pobreziaren transmisioa murrizteko duen ahalmenagatik, berriro jarri dituzte mahai gainean; eten digitala, absentismoaren aurkako batzordea, ikasleen arteko harremak eta loturak ahalbidetzeko neurriak eta beka espezifikoen beharra.

Sarearen eta haren erakundeen lana desabantailak arintzeko

Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Nafarroako Saretik pandemia hasi zenetik kezkaturik bizi izan dira pertsona eta talde ahulenen egoeraz, aurrera egiteko zailtasun handiak baitzituzten. Bizi dugunu osasun krisia, krisi ekonomikoa bihurtu da eta gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonen arteko desberdintasunak areagotu ditu.

Desberdintasun eta zaugarritasun egoera horiek gainditzeko Nafarroako sareak administrazioarekin sutsuki lanean egon dira azken urtean zehar. Lehendabiziko olatuan “Nafarrorako plan soziala” aurkeztu zuten Pobrezia eta bazterketaren kontrako sarea. Irailean berriz ere “Krisi soziali aurre egiteko neurriak” dokumentua kalerazi zuten. Bi dokumentu horietan zaugarritasun egoeran dauden pertsones beharrak eta krisiari aurre egiteko beharrezkoak diren neurriak argitu dituzte. 

Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp