Bakarrik dauden gazte migratuen zaurgarritasun-egoera salatu du erakunde eta elkarte ezberdinen talde batek

Nafarroako pobrezia eta bazterketaren kontrako sarea, Iruñea harrera hiria, Paperak denontzat eta Yoar erakunde eta elkarteak osatutako taldea bakarrik dauden gazte migratuek bizi dituzten zaugarritasun egoerak salatu dituzte gaurko prentsaurrekoan.

2020an, koronabirusak markatutako urte batean, gertatu diren egoera ezberdinak aldaketa izugarriak ekarri ditu bakarrik dauden gazte  migranteen egoeran.  Aldaketa hori, hain gogorra eta konplexua den urte honetan, hiru aldaketa handitan gauzatu da, eta, batzuetan, zaurgarritasun egoera latzean utzi die gazte horiei.

Hiru aldaketa nagusiak hauek izan dira: Gizarte Eskubideen Departamentuaren menpeko babes-sistematik, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzatik zehazki, adin nagusitasuna zuten edo proben bidez nagusitasuna ezagutzen zuten bakarrik zeuden gazteak kanporatzea. Bigarrenik, Nafarroan gizarteratzea bermatzeko bereziki bideratutako zerbitzuak desegitea, zehazki  “Alfabetatze programa” eta   “Aisialdiaren bidezko murgiltze komunitarioko programa”. Eta, azkenik, eskumenak Migrazio Politiken Departamentura eraldatu dira behar bezalako plangintza eta aurrekonturik gabe.

Baina talde hau gehien kezkatu duena, “ Ekainean 25 gazte kaleratu zituzten babes zerbitzuetatik, datu ofizialak dioten bezala. Baina, kaleratze horiek gertatzen jarraitu dira eta horren berri ez da publikoki eman. Batzutan kaleratzeak pare bat asterekin jakinarazten ziren, irteerak planifikatzeko eta zerbitzu egokiak bilatzeko dembora oso gutxi emanda“ Lydia Almirantearena sareko bozeramalearen arabera. Prozesu edo fase horiek lehenbailehen amaitu behar izana, gazteen inklusio-prozesuak hautsi egiten dira bat-batean, eta jakina prozesuak ez dira arrakastaz amaitzen.

Gogoan izan dute, halaber, gazte hauek bereziki ahulak direla beren adinagatik (18 y 25 urte bitartean daude) eta migratzaileak direnez, migrazio-dolua eragiteaz gain, ez dute familia- edo gizarte-sarerik, eta hizkuntza eta gizartearen egitura eta funtzionamendua ez dute ezagutzen, Bea Villahizán baietsi duen bezala.

Horregatik guztiagatik, gazte hauen babesa berretsi nahi izan dute eta Nafarroako Gobernu Departamentuei, Gizarte babes departamentuari eta Migrazio politiken departamentuari, beren konpromisoa sendotzeko eskatu nahi izan diete, sistema publiko sendoa eta baliabide nahikoak sortuz. Ematen ari den babes ezeko egoera birbideratzeko neurriak eta irtenbideak ezartzeko lankidetzari ateak zabaldu dizkiote. “Irtenbidea eredu finko bat sortzea behar du; pertsonen harrera, esku-hartze espezializatua eta baliabideen planifikazio integrala bermatzen duena, horrez gain, pertsona horiek gure erkidegoan gizarteratzen direla bermatuko duen irtenbideen plangintza egokia egiteko protokoloa sortzea, eta sistematik kanpo daudenean gazte horien jarraipena egitea beharrezkoa izango da” prentsaurrekoan adierza duten bezala. Kolektiboen taldeak adierazi duenez, Nafarroako Gobernuak ez du aurrerapauso garrantzitsurik eman arlo horretan, nahiz eta Nafarroako Gobernuan parte hartzen duten departamentuekin vilera ezberdinak egin 2020ko ekainaz geroztik.

 

 

 

 

 

 

 

Dosierra (gaztelaniaz)

Compártelo en tus redes
Share on Facebook
Facebook
Tweet about this on Twitter
Twitter
Share on LinkedIn
Linkedin
Posted in Aktualitatea.