“2021eko aurrekontuak funtsezkoak izango dira krisi honetan inor atzera ez uzteko”

Pobreziaren aurkako Nafarroako Sarearen ustez, aurrekontuak 313 milioi euro gehitzeak krisi soziala arintzeko neurriak ahalbidetuko lituzke, Nafarroako Gobernuak hala nahi badu.

 

Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Nafarroako Sareak gaur goizean gizarteratzearen arloko ataletan Nafarroako 2021eko Aurrekontu Orokorrak baloratu ditu. Saretik, haren ordezkariek, dokumentu honen garrantzia nabarmendu dute, krisi soziala geldiarazteko ezarri ahal izango diren politika, ekintza eta/edo programen berri eman baitezake. Era berean, ohartarazi dute erantzun irmoa eman behar dela gizarte-egoera berriaren aurrean, eta pertsona ahulenetan inbertitu behar dela, inor atzean utzi nahi ez bada.

Gogorarazi nahi izan dute aurreko krisian, 2008an hasi zena eta gaur egun oraindik haren ondorioak antzematen dituenan, eman ziren erantzunak ez zirela nahikoak izan, beraz, bestelako irteera bat behar da. Europako AROPE adierazleak (pobrezia- eta/edo bazterketa-arriskuan dauden pertsonen kopurua neurtzen du) adierazten duenez, 2019. urtean oraindik 76.237 pertsona ( % 11,7) pobrezia edo/eta bazterketa egoeran zegoen gure erkidegoan. Egoera oso latza 2008ko datuekin alderatuz; izan ere, 2008an biztanleriaren %8,6 bakarrik zegoen pobrezian eta/edo gizarte-bazterketako arriskuan.

Biztanleriaren sektore batzuetako pobreziaren kronifikazio hori, neurri handi batean, inbertsiorik ezari eta urte horietan gizartearen arloak jasan zituen murrizketa handiei zor zaie, baita enpleguen etengabeko prekarizazioari eta langabezia handiari esker. Amia Leranoz Sareko Batzorde Iraunkorreko kideak dioenez “Hazkunde ekonomikoa nolabaiteko suspertze soziala ekarriko zuela agindu ziguten, baina suspertze hori poblazioaren gutxiengoan eragina izan du. Azken hamar urteko BPGaren azterketa eginez eta pobrezia egoeren kasuen txikiagotzearekin komparatuz, argi ikusten dugu bilakaera oso ezberdina izan dutela.” Ezin dugu ahaztu pobrezia egoera latzean bizi diren 27.000 pertsona, zeinek, 500€/hilabetean baino gutxiagorekin bizi izan behar dute.

Nafarroako 2021. Urterako Aurrekontu Orokorrak “aukeren aurrekontuak” direla esan dute, azken zenbatekoa 313 milioi euro baino gehixeago handitu baita. Nafarroako Gobernuko departamentu guztiek pobrezia eta gizarte-bazterketa murriztuko dituzten politika aktiboetan inbertsioa egitea bideragarria izan daiteke aurrekontu hauekin,baina Gobernuaren asmoa eta kompromezua beharrezkoa izango da.

 

Departamentuen araberako azterketa

Osasun Sailak 91 milioi euroko gehikuntza izango du, eta neurri batean pertsona ahulenen osasun egoera bermatzera bideratzea espero du Nafarroako Sareak. Besteak beste, ekonomikoki okerrago dauden populazioa estaltzeko, Gobernuak eskainitako maskaretatik kanpo geratzen dena, 10.000 lagun baino ez baititu hartzen eskaintza hori. Baita sistema sozio-sanitarioa edota osasun mentaleko sistemak ere indartuz, inoiz baino beharrezkoagoak momento hauetan.

Etxebizitza Sailak 11 milioi baino gehixeagotan handitu du aurrekontua, eta aurreko konpromisoaren ildotik jarraitzea eta gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonak etxebizitza eskuratzeko eta bertan mantentzeko neurriak areagotzera bideratuta egongo dela espero dute Nafarroako Saretik.

Hezkuntza Departamentuak berdintasunaren aldeko bi alderdi landu beharko ditu 2021ean, aurrekontuetan jasoko duen hazkundearekin. Alde batetik, esleitu zaien 8.764.152 euroko hezkuntza-teknologien aurrekontua kontuan hartuta , eten digitalari egin beharko diote aurre, bai tresnei dagokienez, bai eskolako curriculumean txertatzeari dagokionez. Bestalde, absentismoaren aurkako batzordea indartzea garrantzitsua izango da, pandemian areagotzen ari baitira absentismo egoerak.

Saretik kezkatuta daude ez direlako egokitzen Oinarrizko Lanbide Heziketako, Erdi Mailako eta Goi Mailako ikasketen eskaerak eta eskaintzak. Halaber, Nafarroako Enplegu Zerbitzua-NafarLansare Zerbitzuaren menpeko Lantegi-eskolen eta Prestakuntza eta Enpleguko Programa Integratuen programek izan duten murrizketa oso kezkagarria da. Hezkuntza sistema arruntean sartzen ez diren pertsona askoren prestakuntza irteera bakarra baita.

Zaurgarritasunean dauden gazteen arloan. Azken urtean, Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzak aldaketak izan ditu, eta, ondorioz, pandemia baten erdian, Babes Sistematik atera dira adinez nagusi ziren gazteak eta, kompetentzia guztiak Migrazio Politiken Departamentuari eskualdatu zaizkio. Horregatik, parte hartzen duten sailei, Gizarte Eskubideei eta Migrazio Politikei, pertsona horiengan benetako inbertsioa egiteko eskatzen diete, esku-hartzea, baliabideen planifikazio integrala eta horien irteeren planifikazio egokia bideratuko dituen plan batean zehaztuko dena.

Enplegua da, hasiera-hasieratik, sektore kolpatuenetako bat. Sarea kezkatuta dago, kolektibo espezifikoen kontratazioa sustatzeko lerroa 2019an aurreikusitako lerroak (1.980.000 eurotik 1.200.000 eurora) baino %65 txikiagoa dela ikusi baitute. Gainera enplegurako prestakuntza arloari dagokionez, langabeentzako laguntzeko partidan, aurreko urtean baino milioi erdi euro gutxiago gastatzeko aukera izango dute.

Hala ere, positibotzat jotzen dute enplegu integratzaileko programen lerro bat sortzea, eskatutako prestakuntza eta enpleguko programa integralak sortzea ahalbidetzen duena.

Azkenik, gizarteratzeko eskubideari dagokionez, Sareak positiboki baloratzen du oinarrizko beharren estaldura ekonomikoa %13,42 gehitzea. Hala ere, ez dute uste politika aktiboen hazkundea berdin hartuko denik. Besteak beste, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek pandemia hasi zenetik zerbitzuen eskaera izugarri handitu dela ohartarazi dute.

Hirugarren sektoreari dagokionez, Saretik ikusi dute %1,68 baino ez dela hazi, batez ere 2020rako onartutako zuzenketak finkatzean eta PFEZren %0,7aren bidezko diru-bilketa handitzean oinarrituta. Lydia Almirantearena, Sareko batzorde egonkorreko partaidea dioen bezala “2021erako agertokia, aurreko urteetan bezala, kontinuista da, eta ezin da planifikatu eta ez da ez egonkorra, ez nahikoa.” Horregatik, talde parlamentarioei hainbat proposamen egin dizkiete, 2022an pertsona ahulenentzako gizarte-ekintza ziurtatzeko.

Dosierrra deskarga ezazu. (Gaztelaniaz)

 

Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp