“Gazteen gaitasunetan konfiantza handiagoa izaten ikasi behar dute, eta helduei ere aukerak eman”.

Langabezia desiratzen ez den egoera bat da eta kronifikatzen bada beste arazo askoren abiapuntua izan daiteke, besteak beste, depresioa edo mendekotasunak. Haien jatorri, etnia, genero edo bestelako egoeren ondorioz gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonek ahalegin izugarria egin behar dute laneratzeko, eta beraz superazioaren eredu dira:

 

Ángel, Varazdin Fundazioa

“5 urte neramatzan lanik egin gabe. Lorezaina nintzen, kontratua bukatu zitzaidan eta nire adinagatik, 52 urte ditut, oso zaila zait lana topatzea. Urte eta erdi eman nuen kalean lo egiten eta Paris365 jantokian jaten. Nafarroako Lansarean era guztietako ikastaroak egiten hasi nintzen, eta gizarte langileak hona, Varazdinera, deribatu ninduen. Oso pozik nago. Lan egitea, erabilgarri naizela sentitzea, beharrezkoa zait. Diru-laguntza bat kobratzea baino nahiago dut”.

 

Alicia Echeverría – FSG Nafarroa

“Caparrosotik iritsi nintzen, inongo baliabiderik gabe, eta hemen atea ireki zidaten, lana eman zidaten eta beharrezko formakuntza eman zidaten. Garapena handia izan da. Azaleratu nahi ditudan oinarrizko konpetentziak ditut, zainketan eskarmentua dut eta horretarako formakuntza jaso nahi dut. Ezin izan nuen ikasi eta orain lortu nahi dut”.

 

Selenis, Oumou eta Ianire – Haritz Berri Fundazioa

Hiru gazte hauek familia zamei, hezkuntza sistemarekiko lotura apurtzeari eta migrazioei aurre egin behar izan diete, generoak zama handia izan du laneratzea zailduz. Selenisek eskatzen du “enplegua humanoagoa izatea, moldatu ahal izatea edo bakoitzaren egoerarekin ulerberagoa izatea. Gazteen gaitasunetan konfiantza handiagoa izaten ikasi behar dute, eta helduei ere aukerak eman”. Ianirek salatzen du “behin baino gehiagotan galdetu didate ea seme-alabak ditudan edo izan nahi ditudan, emakume izateagatik zailagoa dut”. Oumauk, halaber, baieztatzen du oztopo linguistikoez gain bere hiru seme-alabak zaindu behar dituela eta horrek bere bizitza profesionalarekin bateratzea zaildu egiten duela.

 

Rebeca, Fátima, Roxana eta Sebastián – Gosearen Aurkako Ekintza

“Vives Emplea” programan parte hartzen dute eta langabezia egoeran egoteaz gain, haien bizitzako egoera zailei (genero indarkeria, gaixotasunak, migrazioa eta oztopo linguistikoak, edo/eta tituluen homologazioa) aurre egiteko adorea izan dutela dute komunean.

Rebecak bere denbora semea zaintzen ematea erabaki zuen. Bikotekidearengandik banandu zen genero indarkeria jasan ondoren eta bere hiritik alde egin behar izan zuen. Ikasturte honek aukera bat eman dio eta sare sozialek prozesuan izan duten garrantzia nabarmentzen du: “Nire familia eta nire lagunak funtsezkoak izan dira babes handia eman didatelako, eta orain nire ikaskideak ere bai”.

Sebastián, Logopedian lizentziaduna, Txiletik etorri zen orain dela ia bi urte eta enplegu bilaketan izan duen oztoporik handienetako bat bere tituluak homologatzea izan da.

Roxanak aitortu du prozesu honetan ez dela bakarrik egon. Enplegua bilatzerakoan babesa eman dion ekipo bat baino gehiago izan du atzean, alderdi humanoa ezin da prozesutik kanpo utzi.

Fátimak urte askotan estetikalari gisa lan egin zuen, baina bere bi semeak eta ama zaindu behar izateak eta maiz izan dituen osasun-arazoek lan egiten jarraitzea eragotzi diote. “Egoera tamalgarrietan lan egin izan dut nire semeen jantokia ordaintzeko, eta naiz damutzen, arro nago. Ama ezkongabea izatea oso gogorra da eta are gehiago orain, 16 urte dituztenean, arazoak pilatzen dira”, kontatzen du Fátimak.

Comments (1)

  1. I really like your writing style, good information, thank you for putting up :D. “Your central self is totally untouched By grief, confusion, desperation.” by Vernon Howard.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.