Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren kontrako Sareak hausnarketa sakona egitea eta Gizarte Eskubideen politiken arloan egiazko konponbideak ematea eskatzen du

Fundazio Publikoa sortzeak ez dakar hobekuntzarik pertsonen artatzean ez langileen lan-baldintzetan, eta egiazko kudeaketa publikoa ere ez dakar.

Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Sarea osatzen dugunok Nafarroako Gobernuak berriki egindako jakinarazpenarekin kezkatuta gaudela adierazi nahi dugu, izan ere, gizarteratzerako zerbitzuak kudeatzeko fundazio publiko bat sortuko duela esan du, nahiz eta Giza Eskubideen Departamentuak esan duenez, zeharkako kudeaketaren bidez behar bezala kudeatzen ari diren.

Antza denez, fundazioak bere gain hartuko ditu gizarteratzeari eta laneratzeari, haurrak eta nerabeak artatzeari eta genero indarkeriaren biktimak artatzeari dagozkion zerbitzuak zein adingabeen babesaren arloko Behaketa eta Arrera Zentroek dituzten berezitasunak direla-eta eskaintzen dituzten zerbitzuak. Baina Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Sareak baloratzen du, berezitasunak izateaz gain, zerbitzu horiek bereziki babestu behar direla eta zaurgarritasun handia dutela eta hori dela eta kalitatezko kudeaketa eraginkor bat bermatu behar da. Nafarroako entitateok nahikoa eta sobera prestakuntza dugu aholkularitza teknikoa eskaintzeko eta jarduketak, irizpideak, tresnak eta metodologiak homogeneizatzeko, eta horiek dira hain zuzen kudeaketaren titulartasuna aldatzeko eman diren arrazoiak.

Enplegua, haurtzaroa eta emakumeen babesa ezin dira ezeren ordainetan eman.

Gainera, legegintzaldia hasi zenetik politika publikoetan inbertsio egonkor eta egiazko bat egiteko eskatu diegu erakunde publikoei, “pragmatiko” izateaz gain ausartak izatea. Era berean, enpleguaren, haurtzaro eta adingabekoen, etxebizitzaren, osasunaren eta hezkuntzaren arloetan neurriak hartzeko beharra adierazi dugu, baina ez konponbiderik eskaintzen ez duen sasi kudeaketa publiko baten bidez. Gainera, hirugarren sektorea ez da gobernuaren politika kontinuistarekin indartu, ordez hainbat erakunde desagertu egin dira.

Gaur egungo gobernua osatzen duten 4 alderdiek sinatu zuten 2015-2019 Programa-Akordioan Zerbitzu Publikoak defendatu eta sustatzeaz hitz egiten zen, baita kudeaketa publikoa berreskuratzeaz ere. Momentuan egindako promes hori ez da benetako konpromiso batean bihurtu, orain edozein eratan ezin da erdietsi. Nafarroako Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren aurkako Sarean betidanik kalitatezko zerbitzu publikoak defendatu ditugu, bereziki eremu honen zaurgarritasuna kontuan izanda. Baina fundazio publiko bat izateak ez du zertaz egiazko publifikazio bat dagoela esan nahi. Nortasun juridiko pribatu bat da, non Administrazioak parte-hartze handiena duen, izan zuzenean izan zeharka. Hau da, proposamen hau zerbitzua pribatizatua izaten jarraitzeko modu bat da baina “publikoa” etiketa jarrita.

Bitartean, aldez aurretik hausnartu gabeko proposamenak egiten ari dira, zeharkako kudeaketaren bidez egiten diren eta ongi baloratzen diren zerbitzuak kaltetu ditzaketenak. Orain arte gizarte entitateek zerbitzu horiek haien gain hartu dituzte administrazioak bete ezin dituen hutsuneetara iritsiz, proiektuak ahalik eta kalitate onenarekin aurrera ateratzeko ahalegin guztiak eginez eta beti artatutako pertsonak ardatz hartuz. Are gehiago, proiektuetan sinestu dute, denbora eta baliabideak eskaini dituzte, adituak hezi dituzte, “know-how” bat sortuz, espazioak gaitu eta konpondu dituzte, proiektuak gauzatzeko finantzaketa bilatu dute, eta hori guztia era arduratsu eta gardenean egin dute.

Bestalde, Nafarroako beste fundazio publiko batzuen jardutea ikusita, kontrola eta gardentasuna gutxitzea eragin lezake, eta une honetan zorroztasun handiz betetzen dira. Hortaz, ez da inondik inora ulertzen zerbitzu horiez arduratzeko Funtzio Publiko bat sortzea, printizipioz, ez baitakar hobekuntzarik pertsonen harreran ez langileen lan-baldintzetan, “lan baldintza berdinetan” egingo bait da subrogazioa.

Nafarroako Gobernuak gizarte moduan egin ditugun eskaeren aurrean eman duen erantzuna kezkatzekoa da. Administrazioa eta erakundeen arteko hausnarketa lasaia eta analisi sakona egitea eskatzen dugu eta ez legegintzaldi amaieran presiopean hartutako “konponbide” bat. Erantzun miope bat, egun zerbitzu hau betetzen duten entitateak kontuan hartzen ez dituena eta arretaren kalitatea hobetzeko haien eskarmentua eta ezagutza ez dituena kontuan hartzen. Herritarrei proiektu bat saldu zaie arreta nola emango den diseinatu gabe, kudeatuko duen fundazio publikoa nolakoa izango den azaldu gabe eta horretarako beharrezkoak izango diren espazioak diseinatu gabe.

Gizarte esparruko zerbitzuak kudeatzen dituzten entitateek, baliabideen falta dagoelako eta zerbitzuen eskaera era masiboan areagotu delako egoera prekarioan dauden arren, azken hamar urteotan pertsona zaurgarrienekin konplitu du, haiekin eta haien alde era konstantean lan eginez. Beti ez zegoen tokitik ahal zena eta gehiago ateratzen, kalitateko zerbitzuak eskaintzearen aldeko apustu irmoa egiten, guztiz gardenak izaten eta jasotako zentimo bakoitza justifikatzen. Bada garaia lan titaniko hori defendatzeko eta egunero egiten den ahalegin erraldoia balioesteko.

Compártelo en tus redes
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on linkedin
Linkedin
Share on whatsapp
Whatsapp

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


The reCAPTCHA verification period has expired. Please reload the page.